Ilbeltza, izenak berekin du izana
Urteko lehenengoan festarik festako saltoan feriarako tarterik ez zuen hartu jendeak ezta saltzaile askok ere, eta bigarrenean eguraldi hotzari beldur hartuta edo, ez da betekadarik somatu. Hala ere urte hasierako kontuak dira hauek, okerrenak igarota hemendik aurrera denak hobeak izango direnaren esperantzarekin hasi da 2012a Ordiziako azokan. Sasoien joan etorriaren bi adierazle aurkitu genituen atzo: batetik, Idiazabalgo Amaia Alkorta Kalbariokoak hurrengo fruta garaira arte etortzeari utziko dio. Ia azken sagarrak geratzen zaizkiola eta iaz baino hilabete lehenago bukatuko du aurtengoa. Guztira sagar, udare, irasagar, nahasi eta arana artean 35 bat mota izan ditu salgai. «Denak etxekoak, batzuk betitik gure lurretan egon direnak eta beste batzuk txerto bidez lortuak», argitu du. Zuhaitz landareak salgai Bestetik Juan Amezketa kalean tren geltokitik gora lerroan jarrita zuhaitz landare saltzaileek etortzen hasi dira. Han ikusi ditugu ohiko laurak, behetik gora hasita Zaldibarko Areitiko mintegiko Junkal, Zegamako Arakama anaiak, Albisturgo Lasa eta Ataungo Justo Dorronsoro. Azken horrek kontatu digunez, garaiak eta baso-ohiturak aldatu arren, «urte askoko ibilera berari eusten diogu honera etorriz, nik 30 urte gutxienez, aurretik gure aita eta baita aitajauna ere, auskalo noiztik! 300 urtetik gora izango dira gure familia hona etortzen dela». Umoretsu harrapatu ditugu, baina baita etsipen punttu batekin ere: «Basoa geldirik [...]
Urteko lehenengoan festarik festako saltoan feriarako tarterik ez zuen hartu jendeak ezta saltzaile askok ere, eta bigarrenean eguraldi hotzari beldur hartuta edo, ez da betekadarik somatu. Hala ere urte hasierako kontuak dira hauek, okerrenak igarota hemendik aurrera denak hobeak izango direnaren esperantzarekin hasi da 2012a Ordiziako azokan.
Sasoien joan etorriaren bi adierazle aurkitu genituen atzo: batetik, Idiazabalgo Amaia Alkorta Kalbariokoak hurrengo fruta garaira arte etortzeari utziko dio. Ia azken sagarrak geratzen zaizkiola eta iaz baino hilabete lehenago bukatuko du aurtengoa. Guztira sagar, udare, irasagar, nahasi eta arana artean 35 bat mota izan ditu salgai. «Denak etxekoak, batzuk betitik gure lurretan egon direnak eta beste batzuk txerto bidez lortuak», argitu du.
Zuhaitz landareak salgai
Bestetik Juan Amezketa kalean tren geltokitik gora lerroan jarrita zuhaitz landare saltzaileek etortzen hasi dira. Han ikusi ditugu ohiko laurak, behetik gora hasita Zaldibarko Areitiko mintegiko Junkal, Zegamako Arakama anaiak, Albisturgo Lasa eta Ataungo Justo Dorronsoro. Azken horrek kontatu digunez, garaiak eta baso-ohiturak aldatu arren, «urte askoko ibilera berari eusten diogu honera etorriz, nik 30 urte gutxienez, aurretik gure aita eta baita aitajauna ere, auskalo noiztik! 300 urtetik gora izango dira gure familia hona etortzen dela». Umoretsu harrapatu ditugu, baina baita etsipen punttu batekin ere: «Basoa geldirik dago, gutxi botatzen da eta aldatzen diren asko mendiko aziendak zuritu egiten ditu, animo handirik ez dago mendirako», zioen Albisturrek.
Eskaintza zabala dute bai fruta arboletann, nahiz jardinetakoetan eta basokoetan, eta iazko prezio berean dira denak salgai eta hala izango dira martxo bukaera bitarte.
Arkumei dagokienez, 13 buru saldu ziren Ordizian eta 3 euro/kiloko proportzioan. Etxez etxeko bilketan, berriz, 157 jaso dira aste honetan Gipuzkoako zenbat artegitan eta 2,9 eta 3 gehi BEZa (8,5). Gazta egiten hasiak dira artzainak eta denboraldi berria ofizialki apirilera arte ez bada hasiko ere, laster izango dira lehenengoak dastatzeko punttuan.