Gaur goizean inauguratu dute Ordizian Oianguren institutura eta Majori kiroldegira ailegatzen den bidegorri zatia. Lanek 126.000 euroko kostua izan dute, eta %56 Eusko Jaurlaritzak finantzatu du. Iban Asenjo Agenda 21 eta mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, Ordiziako bidegorriaren adar hori ez dago erabat bukatuta, bidegorria Jakintza ikastolaraino iristea baitute helburu. Aurten egin nahi dute falta den zati hori. “Azpimarratzeko da bidegorri zati hau egiterakoan egon den elkarlana eta parte hartzea. Bai Eskolako Agenda 21aren bitartez, bai Ordiziako Agenda 21aren bitartez, eta baita bi ikastetxeetako guraso eta irakasleek izan duten inplikazioaren bitartez, diseinatu eta egin dugu bidegorria”, zehaztu du Asenjok. Bidegorria Urdaneta ikastetxera iristeko egitasmoari heltzeko asmoa ere badutela zehaztu du, “bidegorriak diseinatzen hasi ginenean genuen asmoetako bat betez, ikastetxeak lotzea”. Tren geltokitik Bonberiara Plan horren bigarren helburuetako bat Ordiziako eta Beasaingo bidegorriak bat egitea zen, eta aurten bertan tren geltokitik Bonberia parerainoko zatia egin nahi dute. “CAFek pasabide bat egin beharra dauka, eta behin hori eginda, eta Beasainekin lotuta, bizikletaren erabilera handitu egingo dela aurreikusten dugu”. Itsasondora eta Zaldibiara Iban Asenjo batzarkidea ere bada, eta aurreratu du Gipuzkoako Diputazioak Ordizia eta Itsasondo lotzeko bidegorri zatia aurten egin nahi duela. “Hori egiten denean ez ditugu soilik bi herriak lotuko, baizik eta Goierri [...]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) bihar goizean egingo du, Zumaiako (Gipuzkoa) Alondegian, urte hasierako batzarra, 10:00etan hasita. Ueman sartuta dauden udalerrietako ordezkari politikoek parte hartuko dute. Deialdia Goierriko sei herritako...
Altzagako Artea elkartean mus txapelketa izango da, gaur gauean. Euskal Herriko IV. Mus Txapelketaren barruan, herriko kanporaketa jokatko da, 21:00etatik aurrera. Bikote irabazleak Gipuzkoako finalaurrekoetan parte hartzeko txartela irabaziko du, best...
Urtarrileko asteburuetan irekiko dute goizez eta arratsaldez; iaz zabaldu zuten lehenengo aldiz, ikasleek hala eskatuta.
Ginmasio batean egiten du lan Amaia Andresek (Beasain, 1966). Prestatzaile pertsonalaren lanak kirol zentroaren kudeaketarekin uztartzen ditu. Lasarte-Oria atletismo klubeko eskola umeak entrenatzen ere aritzen da, Eskola Kirola programaren barruan. «Polita da. Orain beste aldean ari naiz lanean». Kirolaren fase guztiak ezagutu ditu, eta nabarmendu du orain ari dela gozatzen kirolarekin. «Kirolari profesionala nintzenean momentu askorekin ez nuela gozatu sentitzen dut, eta pena ematen dit. Lortutako garaipen askorekin ere ez dudala gozatzen jakin iruditzen zait. Oso zorrotza nintzen nire buruarekin». Amaia Andres puntako atleta izan zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. 800 metrokoan nabarmentzen zen, eta asko dira hamabost urteko kirol ibilbidean irabazitako txapelketak. Hernanin bizi da gaur egun, senarrarekin eta bi seme-alabekin. Beasaingo Loinazpe ikastetxean hasi zen atletismoa ezagutzen, garai hartako 7. mailan. «Beti aipatzen dut Loinazpen hasi nintzela, harro bainago horretaz. Kirola egiten eskolan hastea garrantzitsua da. Uste dut funtsezkoa dela heziketa fisikoko irakasleak egin dezakeen lana». Felipe Alfaro soinketa irakasleak begiz joa zuen ordurako, eta atletismoan hasi arteko bakerik ez zion eman. «Egoskorra izan zen nirekin. Niri saskibaloia gustatzen zitzaidan, baina berak esaten zidan hortik jai zegoela, eta korrika hasteko». Alfarok Ordiziako atletismo klubera eraman zuen, eta han, Josetxo Imazekin eta Txato Caballerorekin hasi zen entrenatzen. «Biak hilda [...]
Mikel Iturriotz urretxuarra izan da saria jaso duen herritar bakarra; haatik Maialen Akizuk eta Jexuxmari Alberdi urretxuarrek ere aipamen bereziak jaso...
Hamabost urte bete zituen Almitza sega elkarteak iaz nazioarteko lehiaketetan parte hartzen hasi zenetik. Eslovenian izan ziren, abuztuan, Europako Sega Txapelketan Euskal Herriaren ordezkari gisa. Dantzariak, musikariak, euskal folkloreko adierazpideak eta, nola ez, euskara, beraiekin eraman zituzten. Segari eta kirolari baino gehiago begiratzen diotelako. Orain, eta elkarteak bihar ospatuko duen Neguko Jaialdia baliatuz, Almitzaren izaera islatzen duen dokumentala erakutsiko dute: Cerklje na Gorenjskem, Eslovenian lehiaketa jokatu zen herriaren izena. Beasaingo Zera kultur elkarteak landu du ikus-entzunezkoa, bideolana egiteko segalariekin bidaian izan baitziren abuztuan. Ez da lan etnografiko bat, ezta kirola goresteko bakarrik burututakoa ere; Almitza sega elkarteak segalaritzan egindakoa azaltzea da ardatza. «Segalaritzari buruzkoa baino gehiago, Almitza Elkarteak segalaritzan ireki duen bideari buruzkoa da. Almitzak 1996. urtetik Europako Sega Txapelketa ofizialetan urtero parte hartzen du. Esperientzia hori ezagutu dugu guk, azken txapelketara beraiekin bidaiatuz. Harreman hori erakusten du lanak», dio Nader Koochakik, lanaren egileetako batek. Hogeita hamar bat minutuko iraupena du. Esloveniako irudiak sartu dituzte, batez ere; Euskal Herrian propio grabatutako eszenak ere bai, eta Almitza elkarteak berak urteetan grabatu dituen bideo zatiak. Pilotariak eta aizkolariak gero Neguko Jaialdia bihar 19:00etan hasiko da, Zaldibiako Resti pilotalekuan. Sarrera 10 euro da, Almitzak urtean zehar ekitaldiak eta ekimenak sor ditzan laguntzeko. Berogailua [...]
Amalur eta San Benitoren zazpigarren mendi irteera Kurtzebarrira (1.110m) izango da, igandean. Aretxabaletako (Gipuzkoa) Mendiola auzotik (450m) oinez abiatu, gailurrera igo eta Urkulu urtegira (350m) jaistea da txangoa, 8,5 kilometrokoa. Autobusa 08:3...
Idiazabalgo Agenda 21eko Foroak batzarra egingo du astelehenean, urtarrilaren 16an, udaletxeko areto nagusian. Bertan abenduko batzarrean ateratako ondorioekin garatu duten plangintza azalduko dute. Plangintzari buruzko ekarpenak ere jasoko dituzte. Be...
Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena eman ahal izateko epea datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, irekiko dute. Aurten maiatzaren 20an jokatuko da Zegama-Aizkorri, eta Munduko Kopako lehen proba puntuagarria izango da. Izen emateari, zozketari eta...
Zumarragari buruzko informazio orokorra eta zerbitzuen aurkibidea biltzen ditu liburuxkak, baita jakingarriak ere.
Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteko zuzendaritzak dei egin die bazkide guztiei, igandean urteko batzar orokorra egingo dela iragarriz. Zubi Buru elkartean da bilkura, 16:30ean. Landuko dituzten gaiei buruz, gai zerrendatik bi aipagarri aurreratu...
Zawopi aisialdi taldea sortu eta bertan ibili ziren kideek eskerrak iritsiarazi nahi dizkiete Eguberrietako ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Egiptorako ihesa kale antzerkia, erregeen desfilea eta jaiotza biziduna egin dituzte.
Lazkaoko odol emaile elkarteak asteartean, hilak 17, egingo du odol ateratzea. Kultur etxean 18:30etik 20:30era egongo dira, eta ahal duten herritar guztiei eskatu diete joateko, batez ere gazteei.
Goierriko Euskal Eskola elkarteak sustatutako Kanta-kantari ekimeneko saioa egingo da gaur, 19:00etan. Gerriko Txokoan elkartuko dira kantua gustuko duten herritarrak. Edonorentzat irekia da.
Asteburuko porrota ahaztu eta errebantxa hartu nahi du Ampo Ordiziak. Izan ere, Seat Santboiana taldearen kontra jokatuko dute, igandean. Oraingoan ordea, kopako partida izango da. 12:00etan jokatuko dute, Altamiran.
Musika eta argazkilaritza ditu afizio Egoitz Irizarrek (Beasain, 1975), eta biak uztartzeko ohitura du askotan: kontzertura joan eta argazkiak atera. Hardcore musika taldeen kontzertuetan Irizarrek atera dituen hainbat argazki, bilduma batean bilduko ditu Portugaleteko (Bizkaia) Banizu Nizuke kultur elkarteak, argazkilarien lana argitara emateko eta musikaren inguruko beste faktore batzuk ezagutarazteko. Nolatan parte hartu duzu Banizu Nizukekoekin proiektu honetan? Haiek jarri ziren nirekin harremanetan, eta zituzten ideien berri eman zidaten. Ezustean harrapatu ninduen bilduma egiteko eskaintzak, eta oraindik ere kosta egiten zait ulertzea halako talde bat nola sartu den mota honetako proiektuan. Lan asko eskatzen du bilduma sorta honek, eta ondoren jendeak ez du hori dena kontuan hartzen. Hala ere, ilusio handia egin zidan deitu zidatenean, eta oso pozik nago. Zenbat argazkilarik parte hartuko duzue proiektuan? Dagoeneko hiru zenbaki argitaratu ditu elkarteak. Batek ez du zer ikusirik musikarekin, olerkia eta argakigintza lotzen dituelako. Hernaniko Nagore Legarretaren lana da hori, eta liburuaren azalean eta kontrazalean agertzen diren argazkiak nireak dira. Lehen zenbakian hamar argazkilariren lanak daude, eta orain monografikoak ateratzen ari dira. Jon Iraundegirena atera dute dagoeneko, eta oso berezia da, bere garaian argazki kamera zuen bakarra zelako eta Cicatriz, Rip, Kortatu, Vomito… eta halako talde zaharren 30 argazki ateratzen direlako. Zure [...]