Ia hilabeteko etenaren ondoren, Espainiako zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bihar ekingo dio berriz ligari. Kantabriako Guarnizo taldea hartuko du Majorin, 18:15ean. Ordiziako taldea bigarrena da sailkapenean, Viaxes Amarelle liderrarekin puntutan berdinduta. Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, Estanda Ordiziak puntuak lortu beharra dauzka igoera fasea jokatzeko aukerari eusteko. Izan ere, jardunaldi askotan lider joan eta gero, Eguberri aurreko partidetan ez du emaitza onik lortu, eta Amarelleko galiziarrak pare-parean jarri zaizkie ordiziarrei. “Etxeko puntuak etxean gelditu behar dira, ezin ditugu galdu. Urte bukaera ez zen ona izan, eta ea urte berriari hasiera ona ematen diogun. Zaleei Majorira joateko deia egin nahi nieke”.
Arangoiti egoitzako unitate psikogeriatriko berria urtarrialren hasieratik dago irekita. Dementzia mota ezberdinak dituzten gaixoak artatzeko zerbitzua eskaintzen dute, gaixo bakoitzari banan-banako arreta eta jarraipen pertsonalizatua eskainiz. Hilare...
San Blas jaietan Axari dantza taldeari buruzko erakusketa jarriko dute herritar batzuk. Horretarako hainbat material biltzen ari dira. Jendeak dantzako arropak etxean gordeta dituela uste dute, eta herritar horiei arropak uzteko eskaria egin diete, era...
Gaur egun, presaka bizi dira mendebaldeko herrialdeetako biztanleak, eta askotan ez dute astirik hartzen otordu osasuntsua prestatzeko. Asko dira egunerokotasunean frijituak eta azkar prestatutako jakiak ahora eramaten dituztenak. Baserriarekiko kontaktua ere askok galdu dute, eta beraz, garaian garaiko produktuak zeintzuk diren ez dakite. Gizarte modernoek eragiten duten zurrunbilo horren aurka geroz eta gehiago dira, ordea, elikadura eta bizimodu osasuntsuari garrantzia ematen diotenak. Gaitz asko ez sortzeko eta ondo bizitzeko funtsezkoak dira. Gai horiekin lotutako hitzaldiek eta ekimenek geroz eta arrakasta handiagoa dute. Horren adierazle dira esaterako, Goierriko hainbat herritan, etxeetan zein eskoletan jarri dituzten baratze ekologikoak. Duela gutxi zeraindarrak izan dira urrats hori eman dutenak. Antxaputxun jarri dute baratzea hainbat helburu betetzeko asmoarekin: haurrek produktu ekologikoekin harremana izatea, garaian garaiko produktuak zein diren ikastea eta ahalik eta naturalen jateak duen garrantziaz jabetzea. Bi arlo Ideia eskolan bertan sortu zen, baina Guraso Elkartearen laguntza dute. Ibon Badiola Zeraingo eskolako irakasleak jakitera eman duenez, ekimen horren barruan bi arlo bereizi dituzte: batetik, hazitegia eta bestetik, baratzea bera. Hazitegia eskolan bertan edukiko dute, eta haziak baratzean landatuz joango dira. Horrela, haurrek prozesu osoa ikusi ahal izango dute: hazia sortzen denetik barazkia jasotzen duten artekoa, hain zuzen. «Garaian garaiko produktuak landatzeko egun konkretu batzuk [...]
Brasilgo agintariak CAFen Beasaingo lantegian izan dira eguerdian, tren ekoizleak Brasilen duen ordezkariarekin bilera egiteko. Mario Montenegro Brasilgo Hirietako ministroak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio sailburuak goize...
Idiazabalgo danborradako azken entsegua bihar egingo dute, haurrek 10:30etan eta helduek 12:00etan. Bestalde, jantziak ere bihar banatuko dizkiete umeei 11:15netan Kale Nagusiko 50 zenbakia duen aretoan. Behin jaiak bukatu eta gero, otsailaren 17an jas...
Autopista elektrikoak Ormaiztegi zeharkatu dezake, eta horregatik bertako udalak gai horri buruzko batzar informatiboa antolatu du datorren astelehenerako (urtarrilak 23). Interesa duenak kultur etxera agertu behar du 18:30erako.
Legazpiko Juan Cruz ileapaindegia arte gune ere bihurtu da. Susana Jodra artistaren koadroak ditu ikusgai paretetatik, eta ez dira aurten bertan ikusi ahal izango diren bakarrak. Ileapaindegiko jabeak, Juan Cruz Fernandezek, Gorka Salmeron argazkilari...