Idiazabalgo San Blas jaiak. Larunbata, urtarrilak 28 15:00. Herri mailako plater tiraketa txapelketa, Olaberrian. 17:00. Euskal Herriko sokatira txapelketa pilotalekuan. 18:30-21:00. Sagardo eta gazta dastaketa pilotalekuan. 20:00. Txistulari alardea Z...
Jakako Neguko Triatloiak eman dio hasiera denboraldiari eta triatloi taldeko Josetxo Mujikak saio polita eskaini zuen.
Ataunen auto elektrikoen proiektua martxan jarri zutenetik urtebete pasa da dagoeneko. Bere garaian, nobedade handia izan zen, Gipuzkoako herririk luzeeneko mugikortasun ohiturak aldarazi nahi baitzituen egitasmoak. Hala, norbere autoaz eta garraio publikoaz gain, kotxe elektrikoak alokatzeko aukera izan dute ataundarrek azken hamabi hilabeteetan. Urtebete geroago, Ataungo auto elektrikoak aparkatzeko gunea hutsik ikus daiteke eguneko zenbait ordutan. Ataunen eskuragarri dauden bost autoak herritarrek hartuak baidituzte. San Martin auzoan espreski prestatutako estalpe batean egoten dira aparkatuta. Kotxe bakoitzak, aparkatzeko lekuaren aurrean kotxea kargatzeko makina bana dauka, hurrengo erabiltzailea etorri bitartean indarra hartzeko. Zerbitzua erabili nahi duenak, erabiltzaile txartela izanda, internet bidez egin dezake erreserba, autoa erabili nahi duen denbora tarterako. Think City markako autoak, Ataunen hartu eta inguruko herrietara enkarguren bat egitera joateko, edo urrutixeago lanera joateko ere erabiltzen dituzte ataundarrek. Kotxeak alokatzeko zerbitzua Sarecar enpresak kudeatzen du. Kotxeek erabiltzen dute energia berriz, Ennera Enpresak. Enpresa honek emandako datuen arabera 2011n kotxeek izan duten erabilera positiboki baloratu dute. Car Sharing sistema martxan jarri zenetik, Ataunen alokatzeko eskuragarri dauden bost autoek ez dute Co2-rik ingurumenera ixurtzen. Koldo Gutierrez Ennerako marketing arduradunak, proiektuaren balorazio «oso positiboa» egin du. Gutierrezek, lehenengo urtearen helburua proiektua martxan jarri eta probatzea zela adierazi du. «Teknologia berria da eta [...]
Txikitatik egin dutena eta gustuko dutena bizibide dute Gorka (24 urte) eta Jon (22 urte) Izagirre ormaiztegiarrek. Txirrindularitzaren gorenean dabiltza Euskaltel-Euskadi taldearekin. Denboraldia Australian hasiko du Gorkak, Mallocan Jonek. Gorkak Frantziako Tourrean hartuko du parte; Italiako Giroan Jonek. Kostata izan bada ere, bi anaiak elkartu eta errepasoa egin diogu euren txirrindularitza ibilbideari. Gorka eta Jon Izagirre anaiak, Euskaltel-Euskadiko taldeko txirrindulariak dira. Txirrindularitzaren gorenean dabiltza bi ormaiztegiarrak. Etxetik kanpo egun asko pasatzen dituzte eta biek egutegi ezberdina daukatenez, hitzordua jartzea zaila egin zaigu. Dena den, gabon inguruan elkarrekin izan dira etxean eta Gorka Australiara joan aurretik, hizketaldi luzea egin dugu. Kosta egin zaigu biokin batera hitzordua jartzea. Bat ez bazen bestea falta izaten izan zen etxean. Karreretan ere gutxi ibiltzen al zarete elkarrekin? Gorka: Gutxitan. Jon: Iaz denboraldi hasieran, Australian eta Mallorcan, eta klasikaren batean elkarrekin aritu ginen. Hortik aurrera, bakoitza bere aldetik. Gorka: Aurten Mallorcan eta Haut Varren ibiliko gara elkarrekin. Hortik aurrera gutxi. Entrenamenduak ere ezberdinak izango dituzue beraz. Gorka: Bai, gehienbat intentsitate aldetik. Nik denboraldia lehenago hasten dut. Jon: Ni otsailean hasiko naiz. Gorkak badaramatza hilabete batzuk entrenatzen eta nik gutxixeago. Txirrindulari gazteen helburua profesionaletara heltzea izaten da. Behin profesionaletara igotzea lortu ondoren, zein izaten da helburua edo [...]
Goierritarra aldizkariak 22 urte egin ditu Goierri egiten; euskaraz bizi nahi duen Goierri egiten. 413 Goierritarra kaleratu dira dagoeneko. Hamaika albiste, historia eta istorio bildu ditu. Goierriren erreferentzia izan da 22 urteotan, euskaraz bizi nahi dugunon erreferentzia. Urte hauetan guztietan, egoera berrietara egokitzen jakin du eta tartean, beste proiektu batzuk ahalbidetzen ere lan egin du. Horren adibide nagusiena, Goierriko Hitza egunkaria da. Makina bat kontu goxo bizi izan baditugu ere, oztopo bat baino gehiago izan da 22 urteotan. Baina euskararen indarrak lagunduta, irakurleek ematen duen indarrak lagunduta, guztiak gainditu izan ditugu. Erronka berria 2012ra begira, erronka berria du Goierritarra aldizkariak. Prentsa idatziarentzat ez dira garaiak onenak. Baina aurrera egiteko garaia da, eredu berriak eta apustu berriak egiteko garaia da. Bidelagun egokia eta naturala aurkitu du Goierritarrak bide horretarako. Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkaria. Goierritarra aldizkaria hamabostekaria da eta Otamotz aldizkaria hilabetekaria. Otsailaren 3tik aurrera, astekaria izango da sortuko dugun produktu berria. Beharrak sortu du elkarlan hau: maiztasunean irabazteko beharrak, erreferentzialtasunean irabazteko beharrak, produktu berria sortzeko beharrak eta Goierriko Hitzaren estrategia berdinetik jarraituz, Goierri oso bezala lan egiteko beharrak. Irakurleekin, iragarleekin eta adituekin egindako ikerketak eta hausnarketak ere ondorio horretara eraman gaitu. Goierritarrak, gehiago eragin nahi du euskararen normalizazioan eta eskualdeko komunikazioan. Astekaria [...]
Gabon garaian gaztelekuek ekintza bereziak antolatzen dituzte, ikasleak opor garaian daudela aprobetxatuz. Idiazabal, Itsasondo eta Zegamakoek adibidez, urtarrilaren 4an, lau gaztelekuen arteko areto futbol txapelketa jokatu zuten Idiazabalen. Sari berezia zegoen jokoan: partidurik gutxien irabazten zuenarentzat ‘zigorra’. Alegia, beste ekimen bat antolatzea alegia. Itsasondoko Gaztelekuari dagokio ekintza antolatzea. Idiazabalgo, Itsasondoko eta Zegamako Gaztelekuetako nerabeak, Idiazabalen elkartu ziren urtarrilaren 4an, arratsaldeko 4etan. Kirol arropak jantzi eta baloiari ostikoka aritu ziren. Areto futboleko txapelketa jokatu zuten. Hiru talde eta 60 nerabek elkartu ziren. Kirola egitera bultzatu nahi izan dituzte gazteak, baina helburu gehiago zituen ekimenak. Batetik, nerabeen arteko topaketa bultzatzea. Eta bestetik, herri ezberdinetako nerabeen artean harremanak eta elkarlana bultzatzea eta sustatzea. Neska-mutilez osatutako taldeak ziren, 10 lagunez osatuak. Lagun giroa izan zen nagusi Idiazabalen, nahiz eta herrikoek ez ziren oso gustura gelditu. Saria, ‘zigorra’ Sari berezia zen jokoan. “Gure kasuan, ‘Zigorra’ izan da saria. Azkena egiten duen taldeak bere gaztelekuan zerbait antolatzeko (merienda, antzerkia, pelikula emanaldia,…) konpromisoa hartu beharko du. Ez dugu zerbait negatiboa bezala ikusi nahi baizik eta aukera bat bezala”, dio Ainara Urteagak, Itsasondoko Gaztelekuko hezitzaleak. Izan ere, “helburua ez da partiduak irabaztea, baitzik eta ekimen bat aurrera ateratzea eta ondoren, zigorraz baliatuz, beraiek ekimenak sortu eta aurrera eramatea”, [...]
Igandea, urtarrilak 29 10:45. Idiazabalgo XXXII. Herri Krosa. 10:45ean hasita benjaminek, alebinek eta infantilek korrika egingo dute, 12:00etatik aurrera, kadeteek eta helduek. 17:00. Umeen danborrada. 18:30. Bertso jaialdia, Nazioen Munduak antolatuta.
Ostiralean jai giroan murgilduko dira idiazabaldarrak. San Blas jaiak ofizialki otsailean hasten diren arren, asteburu honetan ere izango dute zertaz gozatua. Egitarauari hasiera emateko Starblues eta Zea Mays taldeen kontzertua antolatu dute ostiralerako. Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Idiazabalgo tabernetan, eta bost euro ordaindu behar dira bakoitzarengatik. Beasaingo Arranon, Ordiziako Sugarren, Zegamako Mordoxkan eta Lazkaoko Gerriko liburudendan ere eskuratu daitezke. Egunean bertan ere edukiko dituzte salgai pilotalekuan. Kasu horretan zazpi euroko prezioa izango du bakoitzak. Sokatira txapelketa Larunbatean arratsaldeko hiruretan herri mailako plater tiraketa txapelketa jokatuko dute Olaberriako tiro zelaian, eta bi ordu geroago Euskal Herriko Sokatira Txapelketa egingo dute pilotalekuan. Talde bakoitzean zortzi lagunek parte hartuko dute, eta gehienez 600 kilo pisatu ahal izango dituzte guztien artean. Txapelketa horren barruan bi jardunaldi puntuagarri jokatuko dituzte, eta Idiazabalgoa bigarrena da. Lehendabizikoa Ezpeletan (Lapurdi) egin zuten. Sailkapeneko lehendabiziko postuan Abadiño A (Abadiño, Bizkaia) geratu zen, hamar puntu lortuta. Amaiurrek (Amaiur, Nafarroa Garaia) bederatzi puntu eskuratu zituen, Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi) zortzi puntu, Ibarrak zazpi puntu, Sokarrik (Arrigorriaga, Bizkaia) sei puntu, Berriozarrek (Berriozar, Nafarroa Garaia) bost puntu, Abadiño Bk (Abadiño, Bizkaia) lau puntu, Txantreak (Iruñea, Nafarroa Garaia) hiru puntu eta Basaburua-Imotzek (Basaburua eta Imotz, Nafarroa Garaia) bi puntu. Conceyos (Asturias, Espainia) ez zuen [...]
Idiazabal, San Blas jaiak. -23:00. Starblues eta Zea Mays taldeen kontzertua Igarondo pilotalekuan.
Altzagako herritarrek soinketa egiteko aukera izango dute otsailaren 20tik aurrera. Pilates ikastaroa Kutxa Ikasgela ekimenaren bidez jarriko da martxan. Eskolak asteazken iluntzetan emango dituzte, kultur etxean. Eskola bakoitzak ordu eta laurden ...
Goierriko enpresa txikiak eta handiak elkarrekin ari dira lanean, ekonomia krisiaren ondorioz, munduan sortu den egoera berriari aurre egiteko asmoz. Lankidetza, elkarlana aukeratu dute tresnatzat. Lankidetzan ari dira Goierriko enpresa txikiak (Get), Goierriko enpresa handien beharrei erantzuteko trebatzen eta garatzen. Indar metaketa horretatik handiago eta lehiakorrago sentitzen direnez, munduko merkatuetara ere atera nahi dute, Get Goierri Basque Country markaren pean. Goiekiko Niko Errasti, Mikel Mujika eta Borja Urretabizkaia ari dira lankidetzari bidea errazten saiatzen. 2008az geroztik, ekonomia krisia urak astintzen hasi zenetik, Goierriko enpresak elkarlanean ari dira, Goiekik bideratuta. Niko Errasti, Mikel Mujika eta Borja Urretabizkaia, Goiekiko teknikariak dira, sare hori aurrera ateratzeko bidea errazten dabiltzanak. Bost talde edo foro dagoeneko martxan dira, eskualdera zein mundura begira. Krisialdiek ikasteko balio izaten omen dute. Krisiak zer aldatu du enpresen filosofian? Niko Errasti: Lehen, bakoitzaren beharretara zuzenduta aritzen ginen lanean. 2008an konturatu ginen gauzak aldatu egin zirela, eta enpresekiko erantzuna ere azkarragoa behar zela. Dudarik gabe, garai berrietara egokitzeko eta krisiari aurre egiteko, garbi ikusten genuen beste era batera jokatu behar genuela. Banaka jokatu beharrean, sarean jokatzeko aukera ikusi genuen. Enpresa txikiei deialdi bat egin genien, elkartu eta nahi zutenekin, lanean hasi ginen. Azken finean lankidetza sarea da, tresna, herraminta. Zeintzuk dira [...]
Urte Berria aukera ona da asmo berriei ekiteko edo zaharrak berritzeko: ariketa fisikoa egin, lasaiago bizi, hizkuntzak ikasi, dieta hobetu… Eta ingurumenari buruz zer? Krisi finantziero-ekonomikoa arazo nagusia dela etengabe errepikatzen zaigun arren, horren azpian Ingurumen krisi larria bizi dugula gogoratu behar dugu, gure ekoizpen eta kontsumo sistema gehienbat natur baliabideen zarrastelkerian eta hondakinen etengabeko sorkuntzan baitatza. Horregatik behar beharrezkoa zaigu hondakinen birziklaketa handitzea eta hori ere urteko helburutzat har dezakegu. Hondakinen berziklaketaren aldeko adostasun zabala Jadanik pauso batzuk eman dira hondakinen birziklapenari begira bilketa selektiboaren bidez, baina herritar gehiagok parte hartu behar du bilketa selektiboan eta material ezberdinak bilduz, posible delako eta ekonomikoa delako, oraindik orain alperrik material gehiegi galtzen dugu eta. Are gehiago inor birziklaketaren aurka ez dagoenean, ez alderdi politiko, ez erakunde, ez elkarte, guztiok hondakinen birziklaketaren alde azaltzen baikara. Horrela, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken ekobarometro sozialaren arabera, herritarren %74a prest dago hondakinak sailkatzeko. Kopuru altua zalantzarik gabe. Eta Goierrin zer? Sasieta mankomunitatearen datuen arabera, 2010ean sortutako hiri hondakinen %34a besterik ez zen birziklatzeko bildu, eta orain 10 urte %19a bildu bazen, ez dirudi hainbeste aurreratu dugunik. Amaiatu berri dugun 2011ko birziklaketaren datuak hobeak izango dira, materia organikoaren bilketa ia Goierriko herri guztietara zabaldu, eta hainbat herritan [...]