Berdintasun foroaren barruan jardunaldia egingo du Eraldatzenek Arcelor-Mittalen
Eraldatzen emakume elkarteak, Berdintasun foroaren barruan, Emakumea eta lan merkatuaren IV. Jardunaldia antolatu du. Zumarragako Arcelor-Mittal lantegi siderurgikoan izango da, 10:00etatik 13:30ra.
Lan merkatuak emakumezkoen eta gizonezkoen bizimoduan duen eraginaz arituko dira. Berdintasun planen gaia izango dute hizpide. Kontziliazioa posible egiteko neurriek sortzen dituzten aukerei buruz hitz egingo dute, eta egoera horretan, emakumezkoek eta gizonezkoek aukera berdinak dituzten galdetuko dute.














