Bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa antolatu du Arrano elkarteak
Zortzi urtez neguko bertsopaper lehiaketa antolatu ondoren, garai berrietara egokitutako lehiaketa antolatu du aurten Arrano Kultur Elkarteak. Bertsoa oinarri hartuta, eta horiek irudiekin uztartuz, Bertsomovieda lehiaketa egingo dute aurten. Be...
Zortzi urtez neguko bertsopaper lehiaketa antolatu ondoren, garai berrietara egokitutako lehiaketa antolatu du aurten Arrano Kultur Elkarteak. Bertsoa oinarri hartuta, eta horiek irudiekin uztartuz, Bertsomovieda lehiaketa egingo dute aurten. Bertsoak eta irudiak bideoan bilduta aurkeztu beharko dira lehiaketara. Arrano elkarteko Iñaki Apalategi bertsolariak azaldu duenez, bideoa egiteko irudiak argazkiak izan daitezke, edo mugimenduan dauden irudiak: «Argazki sekuentzia bat izan daiteke, edo mugimendua duten irudiak». Bideo guztiek izan behar dutena, derrigor, bertsoa da. Bertso horiek, «lehen pertsonan, off-ahotsean edo kamerari abestutakoak» izan daitezke, Apalategik esandakoaren arabera, «bideo formatoak ia edozer jasan dezakeelako». Bideo bakoitzak, gutxienez, euskarazko bertso bat izan behar du lehiaketan parte hartzeko. Baldintza hori beteta, edonork parte hartu dezake, banaka zein taldean, eta adin mugarik gabe. Lehiaketa Euskal Herri osora zabalduta egongo da, gainera, eta bertso eskoletako ikasleek, lagun taldeek, kirol taldeek, elkarteek, kultur taldeek… parte hartu dezakete. Lehiaketa garai berrietara egokitzeaz gain, bideoak jasotzeko euskarriak ere eguneratu nahi izan dituzte. Hala, bideoak antolatzaileei bidaltzeko modu ezberdinak finkatu dituzte: ohiko bidea jarraituz dvd edo cd batean bideoa grabatu eta Arrano Elkartera posta arrunt bidez bidaltzea; edo you tube eta vimeo bezalako guneetara igotzea. Postaz jasotako bideoak zuzenean www.bertsomovieda.com helbidean jarriko dituzte. Beste webguneetan bideoa argitaratzea erabakitzen dutenek, bideo […]