Espainiako Wu-Shu Txapelketa irabazi du Odilo Rivelak
Odilo Rivela beasaindarrak Espainiako Wu-shu Txapelketa irabazi du asteburuan. Madrilen jokatu da txapelketa eta Rivelaz gain, Beasaingo Lorea Gimnasioko kideak ere egon dira, Txema Ruiz entrenatzailea buru zutela. 65 kilo azpikoen atalean irabazi du t...
Odilo Rivela beasaindarrak Espainiako Wu-shu Txapelketa irabazi du asteburuan. Madrilen jokatu da txapelketa eta Rivelaz gain, Beasaingo Lorea Gimnasioko kideak ere egon dira, Txema Ruiz entrenatzailea buru zutela. 65 kilo azpikoen atalean irabazi du txapela Rivelak, eta Aitor Ferreira eta Jesus Mari Guzman ere bikain aritu dira, bakoitzak bere modalitatean bigarren eta laugarren postuak lortu baitituzte. Imanol Erauskin zaldibiarra eta Aitor Leturia ordiziarra ere Espainiako txapelketan izan dira, eta bigarren eta bosgarren sailkatu dira. Ostiralean, Goierriko Hitzan, Odilo Rivelari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.