Gipuzkoako Foru Aldundiak Segura eta Zegama arteko bidegorria ireki du
Segurako Kortaberria auzotik Zegamako Ondarlea industrigunea arteko bidegorria ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak. Aipatutako bide hori, Segura eta Zegama arteko bidegorriaren bigarren zatia da, e...
Segurako Kortaberria auzotik Zegamako Ondarlea industrigunea arteko bidegorria ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak. Aipatutako bide hori, Segura eta Zegama arteko bidegorriaren bigarren zatia da, eta 1.591,51 metro ditu guztira. Bizikletek eta oinezkoek erabili ahal izango dute.
Bizikleta bideak hasierako zatian izan ezik, hiru metroko zabalera du, eta zenbait lekutan hormigoizko areka eraiki dute. Bide-seinale bertikalak eta horizontalak ere ipini dituzte, “zati bakoitzaren zirkulazio ezaugarriak argi eta garbi adierazteko”. Gainera, bidearen eta lorzoruaren artean o,5 metro baino gehiagoko aldea dagoen lekuetan egurrezko barandak jarri dituzte istripuak saihesteko.
Lanek 1.250.247 euroko kostua izan dute, esleitutakoa baino 73.000 euro gutxiago.