Santillan eta Salamero erakusketako jantzi batekin
Andoni Salamerok eta Leire Santillanek erakusketa irekiko dute etzi Urretxun.
Poesia, geldoa, samurra izena eman diote. Lehenak haukoak egin ditu, ekialdeko poesia mota bat, eta bigarrenak, poesia horietan oinarritutako jantziak diseinatu ditu.
Lehen aldia da bi herritarrek erakusketa batean batera jarduten dutela. Salamerok, poesia bestelako adierazpide artistikoekin uztartzeko gogoz zegoela eta, Santillanengana jo zuen. Honi, ideia gustatu zitzaion, eta urtebeteko lanaren ondoren, emaitza Juan de Lizarazu aretoan erakutsiko dute, etzitik otsailaren 12ra bitartean.