‘No habrá paz para los malvados’ filmeko fotograma
Etzi hasiko da Urretxuko eta Zumarragako Butak21 zineklub taldeak antolatutako 21. zikloa. Europan ekoitzitako zazpi film emango dituzte, hamar pelikulek osatutako bilduman.
Butak21 zineklub taldeak bide luzea egin du, 2001 urtean lanean hasi zirenetik. Hastear dagoen ziklorako filmak aukeratzeko orduan, «ez dugu irizpide jakinik erabili, genero eta jatorri ezberdineko pelikulak hautatu ditugu, estreinatu berriak», dio Julen Arakama zineklub taldeko kideak. Hala ere, pelikula europarrak nagusitu dira oraingoan, eta, badira, aurreko zikloetan errepikatu diren zuzendariak: Takashi Miike, Aki Kaurismaki eta Mike Leigh kasurako.