Balentzategi herri eskolan urtarrilaren 30etik aurrera izena eman ahal izango da
Hezkuntza Sailak urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean ireki du matrikula egiteko epea. Hori dela eta, Gabiriako Balentzategi herri eskolak duen eskaintza eta funtzionamendua agertu nahi die interesatuta dauden guztiei, batez ere, aurten bi et...
Hezkuntza Sailak urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean ireki du matrikula egiteko epea. Hori dela eta, Gabiriako Balentzategi herri eskolak duen eskaintza eta funtzionamendua agertu nahi die interesatuta dauden guztiei, batez ere, aurten bi eta hiru urte beteko dituzten haurren gurasoei. Horretarako bilera antolatu du asteartean, urtarrilak 31, 16:15etan. Batzar horretara joateko aukerarik ez duenak eskolara deitu dezake hitzordua jartzeko.