Goierriko artistek erakusketa jarriko dute Altarten
Joan den abenduan hamar urte bete ziren Goierri artista talde bat urtero Beasainen erakusketa bat jartzen hasi zenetik. Urteurren hori ospatzeko, Beasaingo Usurbe antzokian eta Igartza jauregian banatu zuten erakusketa, eta taldeko 34 artistek lan bana jarri zuten. Orain, berriz, Ordiziaren txanda da. Datorren astelehenean hasi eta otsailaren 10a bitarte, Ordiziako Altamira auzoko Altarte auzoan. Bihar eguerdian, 13:30ak aldera, inauguratuko dute erakusketa. Astelehenetik ostiralera 19:30etik 21:00etara egongo da irekita, eta asteburuan 12:00etatik 13:30era.