Santa Ageda eskea Gabirian
Aurten otsailaren 4a larunbata denez, gabiriarrak egun osoan ibiliko dira Santa Ageda eskean. 07:30ean Osinalde elkartean bilduko dira kafea hartzeko, eta ordu erdi beranduago Aztiriara abiatuko dira. 08:30erako bertan egongo direla aurreikusten dute. ...
Aurten otsailaren 4a larunbata denez, gabiriarrak egun osoan ibiliko dira Santa Ageda eskean. 07:30ean Osinalde elkartean bilduko dira kafea hartzeko, eta ordu erdi beranduago Aztiriara abiatuko dira. 08:30erako bertan egongo direla aurreikusten dute. Aztiriako Madariaga auzoan abestuko dute lehendabizi, eta ondoren ‘Txakilikuatro’ra joango dira. Eguerdi partean Ugaran aldera iritsiko dira, eta arratsaldean Alegiko eta Orbeldegiko txoko desberdinetan abesteko asmoa dute. Kantu eskea herrigunean bukatuko dute, eta ondoren parte hartzaile guztien artean afaria egingo dute elkartean.
Kantu eskea “behar den moduan” atera dadin entsegua egingo dute otsailaren 3an, San Blas egunean, Osinalde elkartean, 21:30ean. Herritarrak entseguan zein kantu eskean parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek.