Zumarragako ospitalea
Zumarragako ospitaleak 130 ohe ditu. Urtarrila hasi zenetik, ohe guztiak beteta egon dira egun gehienetan. Jose Inazio Landaluze medikua da osasunaren kudeaketarako unitatearen burua, “gure baliabideekin konpontzen saiatzen gara, baina ez dugu beti lortzen. Orduan, pazienteak Donostira, Arrasatera edo Mendarora bidaltzen ditugu”. Ingresatutako pazienteen hazkundea ez du gripeak eragin, izan ere, “aste honetan hasi dira gripearen nondik norakoak aztertzen, Osakidetzak badauka horretan lanean dabilen talde bat”. Pazienteen gorakada hau, urteko sasoi honek sortzen dituen egoerekin lotzen du Landaluzek, neguarekin, alegia.