Asteburuan Idiazabalen ospatu duten Euskal Herriko sokatira txapelketako bideoa igo du Amaiur sokatira taldeak sarera. KirolakNafarroa erabiltzailearen kontuan ikus daiteke lana.
Beasaingo Andramendi Ikastolan zabaldu dute datorren ikasturterako matrikulak egiteko epea. Otsailaren 10erako egin behar dira eskaerak; horretarako, idazkaritzara jo behar da, 9:30etik 12:30era eta 15:00etatik 18:00etara bitartean. Informazio gehiag...
Toñin Blanco gasteiztarrak irabazi du gizonezkoetan, Idiazabalgo 32. Herri Krosa, eta emakumezkoetan, Nerea Etxeberria azpeitiarrak. Iaz ere bera izan zen txapela etxeratu zuena. Helmugan sartzen lehen goierritarrak Sergio Serrano eta Elena Calvillo izan dira, eta horrenbestez beraiek jaso dute Hitza saria. Igande goizean 10:45ean hasita benjaminek, alebinek eta infantilek korrika egin zuten. Proba nagusia eguerdiko hamabietatik aurrera jokatu zuten. Kadeteek 3.511 metro egin behar izan zituzten helmugan sartu aurretik eta helduek berriz, 10.182 metro. Proba nagusian 640 lagunek parte hartu zuten, iaz baino 20 gehiagok, eta 617k bukatu zuten. Antolatzaileak oso gustura daude kopuru horrekin «eguraldi bustia eta hotza egin baitu». Blanco eta Gartzia batera Helduetan, Toñin Blanco gasteiztarra eta Endika Gartzia lasartearra jarri ziren lasterketaren buruan, eta elkarrekin egin zuten ibilbidearen zatirik handiena. Azken metroetan Blancok aurre hartu zion Gartziari, eta berak etxeratu zuen txapela. Blancok 33 minutu eta 40 segunduko denbora egin zuen. Hamazazpi segundu gehiago behar izan zituen Gartziak helmugan sartzeko. Hirugarren Alberto Ibañez geratu zen 34 minutu eta 16 segunduko denbora eginda. Pozik zegoen Blanco garaipenarekin. Idiazabalgo proba ezagutu arren, bertan parte hartzen zuen lehendabiziko aldia zen. Ibilbidea gogorra baina polita iruditu zitzaion. Endika Gartziak gaizki pasatu arazi ziola aitortu zuen «nik uste nuena baino indartsuago [...]
Euskal diseinatzaileen eta bertako jostunek lana bultzatzeko asmotan, Balentziaga museoak eta Eusko Jaurlaritzak, Euskadi moda zapore ekimena jarri dute martxan. Hainbat herritatik pasa eta gero, Beasainera iritsiko da orain ekimen hori. Euskal diseina...
zingizango.com Larunbatean, Santa Ageda bezperan, Legazpiko ZingiZango elkarteak ere santa eskea egingo du. Legazpiko Bertso-Olariekin batera, 19:00etan, Hegialdeko Maiatza tabernatik abiatuko dira. Baserritar jantzia, trikitixa, koplariak eta makilak....
Axier Mujika, Aramako alkateari elkarrizketa: Axier Mujikak (Arama 1977) herritarren hitzari eman nahi dio garrantzia etorkizuneko Arama eraikitzeko. Eraikitzen hasi berri diren balio anitzeko eraikina izango da legegintzaldi honetako proiektu nagusia Araman. Alkate kargua hartu zenuela zazpi hilabete pasa dira, neurria hartu al diozu alkate lanari? Oraindik alkate lanari neurria hartzen ari naiz, udaletxeko funtzionamendua ikasten ari naiz. Orain arte udalean landu ditugun gaiak aurreraatera ditugu eta eginez ari gara ikasten, ia lau urte beharko ditugu ikasten. Nola iritsi zara Aramako alkate izatera? Nola osatzen dira Aramako Udala osatzeko zerrenak? Hauteskundeen aurretik herri batzarra egiten da herrian. Bertan udala osatu nahi duen jendea biltzen da eta denen iritziak entzunez osatzen dira zerrendak. Hauteskundeetara aurkezteko herri plataformako zerrenda osatzeko arazorik egoten al da? Gure kasuan ez genduen arazorik izan, jendea prest zegoen zerrenda osatzeko. Beste urte batzutan zailtasun gehiago egon izan da. Azken finean udalean sartuta irabazteko gauza gutxi eta galtzeko asko dauzkazu eta horrek jendea atzera botatzen du. Guri oraingoan «tokatu» zaigu udalean egotea eta etorritako eran hartu behar da lan hau. Ondorengo urteetan zein proiekturi emango dio lehentasuna Aramako Udalak? Momentuz aurreko udal gobernuak zuen proiektu nagusiari eman behar diogu jarraipena: erabilera anitzeko eraikinaren proiektua eginda zegoen eta lanak hastea [...]
Beasaingo udal gobernu taldeak 2012rako aurrekontu proposamena herritarren aurrean aurkeztuko ditu. Ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Herritar guztiei egin diete bertara joateko gonbitea.
Txindoki Atletismo taldeko korrikalariak txukun ibili dira herenegun Lasarteko hipodromoan jokatu zen Nazioarteko Donostiako Krosean. Eneko Agirrezabal segurarra izan zen Ordiziako klubekoen artean onena. Agirrezabal 12. postuan sailkatu zen, 42:37 den...