Bihartik aurrera isuna jasotzeko arriskua izango dute gidariek Ataunen, ibilgailua behar ez den lekuan aparkatuta uzten badute. Ataungo Udalak trafiko araudi berria indarrean jarriko du, gaizki utzitako autoek oinezkoen eta trafikoaren joan-etorria galarazi ez dezaten. Batik bat San Martingo plaza inguruan sortzen diren arazoak saihestu nahi ditu udalak neurriarekin. Eliza atarian, udaletxe aurreko kalean eta Paskual Iturri aldean jarriko da arreta gehien, Igor Aierbe alkateak esan duenez. Baina araudiak udalerri osoan edukiko du eragina, San Gregorion eta Astigarragan ere bai. Espaloi gainean kotxea uzteko joerarekin bukatu nahi du udalak. «Oinezkoen pasaera galarazten dute lekuz kanpo utzitako autoek zenbait tokitan, baita kotxeena ere. San Martinen, adibidez, ez dago aitzakiarik aparkamendu aldetik, lurpeko parkina erabilgarri dagoelako», dio Aierbek. Ertzaintza ariko da begirale Trafiko araudia betetzen ez den kasu gehienetan Ertzaintza arduratuko da isunak jartzeaz. 40 euro ordaindu beharko ditu gaizki aparkatzen duen gidariak. «Tristea da, baina poltsikoan min hartutakoan ikasten da. Udalak honekin ez dauka diru-bilketarako helbururik, ez da kapritxoa. Oinezkoak autoak traban daudelako bidera irten beharrik izan ez dezaten lortu nahi dugu». San Martinen, udaletxe aurrean bost aparkaleku daude. Horietan ibilgailua 30 minuturako utzi ahalko da gehienez. Beste leku bat ezinduentzako da, eta zazpigarrena udal ibilgailuarentzat erreserbeatutakoa. Bost leku horietan [...]
Beasaingo Izartxo aisialdi taldeak 2012 urteko inauterietako entseguen bideoa igo du sarera. Urtarrilaren 29ko entsegua da bideoz jaso dutena, eta Lazaro Gonzalezek grabatu du.
Ezin zen parekatuago hasi Goierriko 24. Bola Txapelketa. Larunbatean Gabiriako Alkain-Buru bolatokian jokatu zen lehen jardunaldian joko oso altuak izan ziren, eta lehiaketa osoan parte hartuko duten 30 bolariek saritarako aukerarekin jarraitzen dute. Izan ere, askotan gertatzen ez den bezala, puntuaketa gorena bederatzi bolarik lortu zuten. Zortzi bolatara da lehiaketa, eta 48 birla bota zituzten denek (tiraldiko seiko bataz bestekoa izan ohi da normalean gorentzat hartzen dena). Hala, eguneko sarietatik kanpora geratu ziren 48 botatako bost partaide. Bestetik, txapelketak izango dituen zazpi jardunaldietarako izena eman duten 30 bolarietatik 29k 40 puntu edo gehiago lortu dituzte. Idiazabalen larunbatean jokatuko den bigarren saiorako irekita geratu da guztia, beraz. Kitarakoak jokatuta, eguneko onena —eta horrenbestez sailkapeneko buru— German Gereñu legazpiarra izan zen. Zeferino Agirre segurarrak, Martzelino Iza legazpiarrak eta Iñaki Maiz gabiriarrak jaso zituzten hurrengo hiru sariak. Hemezortzi urtetik beherako bolari bakarrak parte hartuko du txapelketan, Joanes Agirre idiazabaldarrak. 34 puntu batu zituen Gabirian.
Patxi Ezkiaga idazle legorretarrak Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua atera du. «Bakardadean bizi izandako gurtza-esperientzian» oinarritutako poemak dira. Gaztelaniazko itzulpena ere sartu du.
Aita Iparragirre herri eskolakoek elur artean egin dute mendi irteera. Urretxutik abiatu ziren, eta Santa Barbaratik gora Irimorainoko bidea osatu zuten. Ttonttorreko postontziaren inguruan bildu eta bertsoa idatzi zuten guztien artean. Postontzia irek...
Segurako Laiotz herri eskolakoak kultur astea egiten ari dira astelehenean hasita, eta igandera bitartean hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute. Gaur goizean, Haur Hezkuntzakoek entsegu orokorra egin dute, ostegunean taula gainera igoko bait...
Andre Mari Zeruratuaren parrokiak, Jose Maria Setien Gipuzkoako gotzain ohia gonbidatu du. Setienek, Bakeratze bifrtik berradiskidetzera izeneko hitzaldia egingo du, bihar, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskal Herrian bizi duen une politikoa ...
Legorretarrek izan ditzaketen parte-hartze ohiturak, informazio beharrak eta interesak azaltzeko, udalak inkesta banatu zuen atzo arratsaldean, etxerik etxe eta tabernetan. Parte-hartzea nola susta daitekeen ikusi nahi da ekimenarekin. Herritarrek otsa...
Binakako Eusko Label aizkolari txapelketaren zilarrezko mailan galdu egin dute Jesus Mari Lasa legorretarrak eta Jon Irazu zizurkildarrak, Leitzan. Olano eta Saralegi leitzarrek 1:25 minutu atera zieten, finalaurrekoetara sartzeko txartelaren bila. Lar...
Zumalakarregik antolatzen dituen saioen barruan, XX. mendeko informazio iturriekin jarraituz, Irudien esanahia gaia landu zuten larunbatean (otsailak 11). Egun bezala XX. mendean ere irudiek “garrantzia handia” zutela azaldu zieten umeei. Ondoren, http://www.ahotsak.com/ helbidetik lortutako Ormaiztegiko biztanle batzuen San Andres jaiei buruzko grabazioak entzun zituzten, eta segidan kontakizunei irudia jarri zieten
Trafikoa.net webguneak iragarri duenez, Zumarraga eta Aizpurutxo bitarteko GI-631 errepidea itxi egin dute goizean, lurjausi baten erruz. Eguerdi parterako, baina,...
Trafikoa.net webguneak iragarri duenez, Zumarraga eta Aizpurutxo bitarteko GI-631 errepidea itxita dago, 10:00etatik, lurjausi baten erruz.
Goieniz zineklubak antolatutako saioen barruan, Fernando Trueba zinemagile espainiarraren Chico & Rita filma emango dute ostegunean. Amodio istorio klasiko bat kontatzen du filmak, baina berezitasuna, Truebak eta Mariscal marrazkigileak bilatutako estetika da. Izan ere, 40ko hamarkadako Kuba girotu dute, marrazki bizidunen bidez. Saioa, 21:00etan izango da, Usurbe antzokian.
Beasaingo Udaltzaingoak 2011. urteko datuen balantzea egin du. Zenbaki hutsetatik haratago, herriko arazo nagusiak zein diren azaldu du Hilario Urretabizkaia (Beasain, 1957) udaltzain buruak. Trafikoari gaiari «lehen bailehen» heldu behar zaiola eta herritarrak kontzientziatu egin behar direla uste du. Pasa den urtean 3.450 isun jarri dituzue, aurreko urteetan baino dezente gehiago. Zergatik izan da halako igoera? Salto handia dago, bai. Oinezkoen gunea martxan jarri denetik, kosta egin da jendeari sarreretan dagoen sistema berezi hori ulertaraztea. Hasieran salaketa kopuru handia izan zen, baina orain pixka bat behera egin du… Une honetan, eguneko dozena erdi bat intzidentziaren inguru jasotzen ditugu; hasieran 30 bat jasotzen genituen egunero. Jendeari ohitzea kosta egin zaiola aipatu duzu, baina gero eta gehiago errespetatzen dira arauak, ezta? Bai, hor araudi bat jarri genuen eta nik uste jendea ari dela hori barneratzen; urtebete daramagu sistema honekin martxan, eta hasieran, jendeak esaten zuen, «orain arte beti sartu izan naiz, eta orain zergatik ez?». Ba oinezkoentzat delako. Baina jendeari hori ulertzea kosta egin zaio, baina urtebeteren ondoren, dezente aurreratu da. Pentsatzen dugu aurten salaketa kopuru horrek jaisten jarraituko duela. Beasainen dagoen beste arazoetako bat, aparkalekuena da. Zure ustez, ba al du konponbiderik? Gai horri aurki helduko diogu. TAO sistema ere askotan aipatu [...]