Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan bihar, otsailak 16, Haur Hezkuntzako ikasleek saioa egingo dute gurasoen eta aiton-amonen aurrean. Emanaldia 15:00etan izango da. Ondoren ogi opilak eta txokolatea banatuko dizkiete he...
Segurako Udalak eta bertako turismo bulegoak antolatuta, Segurako hiribildua ezagutzera emateko helburuarekin bisita gidatu antzeztua egingo dute larunbatean eguerdiko hamabietan. Antzezpena Aldabe kooperatiba elkarteko bi kidek egingo dute: Hodei Unzu...
Beasaingo Anbulatorioan hainbat konponketa lan egiten hasi dira aste honetan. Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean adostasuna lortu eta gero, Beasain Lantzenek hartu du obra egiteko ardura. Xabi Mujika Beasaingo Anbulatorioko zuzendariak ...
Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak eta Beasaingo Kirolaren Udal Fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Udalaren arabera, Beasainen “arrantza praktikatzeko oinarrizko entitatea” da. Hitzarmena sinatzerako orduan, “elkartearen ibilbidea, beasaindarren parte-hartze kopurua, entitatearen finkatze maila eta egonkortasuna” hartu ditu kontuan udalak. Izan ere, Aitz-Zorrotz elkarteak arrantzarako 204 lizentzia ditu, eta elite mailako arrantxa txapelketetan dabiltzan 7 kirolari: Luis Ruiz, Ander Cantero, Olain Irizar, Jose Mari Perez, Axier Alberdi, Unai Urkia eta Juanjo Sanz. Hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, elkarteak “herriko arrantza plangintzaren programa” prestatuko du. Bertan, beasaindarrek arrantza arloan aukeran izango dituzten jarduera guztiak jasota geldituko dira, hasi sustapen ekintzetatik eta lehiaketetaraino. Horrez gain, bestelako zenbait jarduera ere antolatu ditu elkarteak 2012. urterako. Oria ibaiko arrantza txapelketa egingo dute eskola umeentzat; Arriarango eta Lareoko urtegien garbiketa eta ehiza txikiko Aitz-Zorrotz txapelketa ere egingo dituzte. Aitz-Zorrotz elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu edo federatu txartela egin nahi duenak, 943 084 708 telefono zenbakira deitu, edo aitz-zorrotz@euskalnet.net helbidera mezu bat bidali dezake.
Zumarragako Eitzaga auzotik Beasain aldera doan autobidearen inguruetan AHTaren tunela egiteko lanak hasi dituzte.
zingizango.com webguneak jaso duen oharra • Inauterietako ostiralean, Gaztetxeko pasarelan, mozorro desfile xelebrea ospatuko da. Gaueko 00:00etan hasiko da festa eta epaimahai “aditua” bertaratuko da mozorro onenei merezi duten saria ban...
Pentsatutako garairako irekitzeko moduan izango da atzera Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkartearen egoitza, udaletxepean. Berrikuntza-lanak otsailaren bukaerarako amaituko dituzten esperoan da udala, martxoan irekitzeko. Sukaldea bukatzea, azkeneko ukituak ematea, elektrizitate sareko lanak eta margoketa egitea falta da. Urtarrilaren lehenetik elkartzeko lokalik gabe daude erretiratuak, eta herriko beste taberna batzuetan egoten dira arratsaldeetan. Beti Gazteko lokala birmoldatuta aurkituko dute itzultzen direnean. Batetik, egongela orokorrean espazioa zabaldu dute, lehengo hormak botata. Bestetik, bileretarako edo bestelako kontsultetarako bulegoa atera dute, aretoaren eskuin aldeko ertzean. Batzar gela erosoa atondu dute. Sukaldea guztiz berritu dute, eta etxe-tresna elektrikoak aldatuko dituzte. Haren alboan, lehen bilera-gela zen txokoa biltegitarako izango da. Bi komunak guztiz berriak jarri dituzte, tabernako barratik aurrealdera. Irisgarritasun arauek eskatutako baldintzak dituzte komunek; ezinduentzat aulkiarekin ibiltzeko adina leku irabazteko, lokalari metro erdi inguru kendu behar izan diote, komun bat hazteko. Ile-apaindegia bere horretan utziko dute. Obrak udalak finantzatuko ditu osorik, lokala udalaren jabetzakoa baita. 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du. Aurrekontua gehiegi ez handitzen eta aldaketa oso sakonak ez egiten saiatu direla esan du Jon Mikel Ruano zinegotziak, «udal eraikinarekin etorkizunean zer gertatuko den ez dakigulako oraindik». Beti Gazte elkartea udaletxearen behealdean dago. Tabernaria hartzeko asmoa Lokala Beti Gazte jubilatu elkarteak kudeatuko du aurrerantzean [...]
Goierriko kulturagileek aparteko tartea izango dute, gaur, Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Kabigorri elkarteak antolatu duten Hitza badugu poesia topaketen bigarren jardunaldia eskualdeko hiru kidek hornituko dute, ia erabat. Olerki errezita...
Larunbat arratsean Legorretan egin zen elkartasuneko talo festan 1.438,35 euro bildu dira, Ugarotarrak guraso elkarteak jakinarazi duenez. Gobernuz kanpoko erakunde bati emango diote. Festan izan zirenak eskertu dituzte.
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan ostiralean, otsailak 17, inauteri festa egingo dute 15:15etan hasita. Hippyz mozorrotuko dira haurrak eta irakasleak, eta plazara joango dira eguraldi txarra egiten badu Baratze pilo...
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan bihar, otsailak 16, Haur Hezkuntzako ikasleek saioa egingo dute gurasoen eta aiton-amonen aurrean. Emanaldia 15:00etan izango da. Ondoren ogi opilak eta txokolatea banatuko dizkiete he...
zingizango.com • 10. urtez antolatuko du Urretxu-Zumarragako bertso eskolak Martxoan Bertsoa. Urte batzuk badira ekitaldi horietan Legazpik eta legazpiarrek ere parte hartzen dutela. Oraindik egitaraua itxi gabe daukate baina legazpiarren parte hartz...
Antton Irizar Idiazabalgo alkate ohia hil da bart gaixotasun baten ondorioz. Bihar izango dira bere aldeko hileta elizkizunak, arratsaldeko zazpietan. Antton Irizar Axari dantza taldearen sortzailea izan zen Jesus Mari Larrea zegamarrarekin batera. 197...
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna egingo dute otsailaren 25ean, larunbata, Lazkaon. Lehen aldiz izango dira han, Lazkaoko Gazte Asanbladak eta Antsoategi elkarteak antolatuta. 17:00etan eta 18:30ean dira saioak. Sarrerak, 5 euroan, Gerriko l...
Sasieta Mankomunitateak gaur bilduko ditu AAtaunen altzariak, etxe-tresna elektri zaharrak eta baliorik gabeko trasteak. Otsailaren lehenean egin ondoren, gaur egokituko da bigarren txanda. Martxoan, hilaren 7an eta 21ean da. Trasteak bezperan 20:00eta...
Herrian kultura ekimenak ideiatu eta ekitaldiak antolatzeko Kultura Batzordea sortzeko deialdia egin du Itsasondoko Udalak. Herritarrei eta elkarte eragileei zuzendu die gonbita, kultura suspertzeko eginahala lan-taldean gorpuzteko. Bilerak hilean behi...
Itsasondoko Udalak antolatuta, Sutondo katering zerbitzuari buruzko hitzaldia izango da, bihar, osteguna, Itsasondon. Bizi Nahi jubilatu elkartean da informazio-hitzaldia, 18:00etan hasita. Gureak enpresak sortu du Sutondo zerbitzua, eta hirugarren adi...
Zaborraren eta bilketa sistemen inguruko eztabaida indarra hartzen ari da, berriz ere. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko PSE-EEko zinegotziek edukiontzi marroiaren aldeko apustua egin dute, eta hiru herri horietako alkateek, «berain kontura» atez ateko bilketaren alde egin dutela salatu dute. PSE-EEko kideen arabera, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu diote Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari, gutun baten bitartez. Horren aurrean, «beraien kontura» eta oposizioko alderdien iritzia kontuan hartu gabe jokatu izana leporatu diete. Alfonso Segade, Iñaki Dubreuil eta Juan Manuel Serna zinegotzi sozialistek sinatutako agiriaren arabera, PSE-EEk «bosgarren edukiontziaren aldeko apustu sendoa» egiten du, eta bere garaian edukiontzi horren erabilera bultzatzeko Sasieta Mankomunitatean hartutako erabakiak babesten ditu. Apustu hori, «sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa delako; atez atekoa, aldiz, zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela uste dute. PSE-EEko hiru kide horiek, «gure herriek egunero hobetzen jarraitzea» nahi dutela diote, eta horretarako, «itxita eta toki publikoetan modu egokian ordenatutako edukiontziak» nahi dituzte. Birziklatzearen alde daudela diote, «baina ez jendea behartzen duten neurrien bidez; hori egiten du atez atekoak, eta guk hori baztertu egiten dugu». PSEko kideen ustez, atez atekoak «gure herrietako bizi kalitatea kaltetu» egingo luke; hala, etxe atarietan ez dutela «zabor poltsarik zintzilik ikusi nahi» esan dute. Azalpen eske Segadek, Dubreuilek eta [...]