Beasainek puntu bat atera du gipuzkoarren arteko derbitik
Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio ho...
Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio hori eman zuen, batez ere Artolak lehen gola egin eta gero. Azpeitiarrek ez zuten etsi, ordea, eta bigarren zatiko 20. minutuan, Otegik berdinketaren gola egin zuen. Azkenean, bana, bai markagailuan eta baita puntutan ere.
Beasainek 6. postuan segiko du beste astebetez, 46 puntutan Portugaleterekin berdinduta. Datorren asteburuan, Arabara joko dute beasaindarrek; izan ere, Alavesen kontra jokatuko dute hurrengo partida, igandean, 11:30ean.