Datozen zazpi asteazkenetako jokatuko dute, eta afizionatu mailako pilotari onenak bilduko dira Zumarragako frontoian
Hirugarren mailako ezagun zaharrak dira Beasain eta Lagun Onak, eta bien arteko lehia parekatua izan zen. Larunbatean jokatu zuten, Loinatz zelaian. Partida Beasainen izatea, etxekoentzat aukera ona zela esan zitekeen, eta aurreneko zatian sentsazio ho...
Oarsoaldeara joan dira lanen sari gehienak, Mikel Iturriotz izan da saria jaso duen herritar bakarra
Sasieta zabortegia aurki beteko da, eta hori gertatzen denerako, aukerak aztertzen ari dira Goierriko udaletan. Batzuk errauste plantaren aldekoak dira eta beste batzuk, berriz, atez atekoaren aldekoak. Aurrenekoek birziklatzea borondatezkoa izan behar dela diote eta bigarrenek, berriz, derrigorrezkoa. Goierrin Sasieta Mankomunitatea arduratzen da zaborraren kudeaketaz, eta aurreko legealdian, herri gehienetako udalek, bosgarren edukiontzia jartzea erabaki zuten. Dena birziklatzeko aukera dago, baina borondatezkoa da. Horregatik, zenbaitzuek pauso bat gehiago eman behar dela uste dute: birziklatzea betebeharra izan behar dela. Jendea kontzientziatzeko eta birziklapena bultzatzeko Zero Zabor taldeak sortu dira Gipuzkoan. Goierrin, oraingoz, bakarra dago: Urretxu-Zumarragakoa. Urtarrilean hitzaldi bat egin zuten, eta Jon Estonba, Pablo Irizar eta Ander Kerejeta taldeko kideak oso gustura ageri dira izandako harrerarekin. 35 lagun azaldu ziren, eta taldea sendotzeko balio izan diete. Dagoeneko zortzi lagunek osatzen dute Zero Zabor taldea. «Orain, bosgarren edukiontzia jarri dute Zumarragan, eta ea guztion artean zaborra murriztea lortzen dugun», dio Estonbak. Dena den, bosgarren edukiontzia «partxe hutsa» dela uste dute. «Birziklatze tasa oso gutxi igotzen du. Gipuzkoa norabide bat hartzen ari da eta batzuk horri aurre egin nahi diete edukiontzi marroiarekin». Jendea edukiontzi marroia erabiltzera animatu nahi dute, baina erakundeei argi utzi nahi diete, bide hori bukatu dela, edukiontzi bidezko bilketak goia [...]
Beti izan zuen Luka Eziolazak (Idiazabal, 1978) mundua ezagutzeko gogoa. 2002. urtean Eskoziara joan zen ingelera ikastera. Bost hilabete egin zituen. 2004ko urtarrilean berriro Erresuma Batura joan zen. Kontrol Automatiko eta Sistemen Ingenieritzan Ingeniari Doktorea da. 2009tik, Oviedon, Asturiasen bizi da. Bigarren aldian zertara joan zinen Erresuma Batura? Sheffieldgo unibertsitatean aukera izan nuen doktoradutza egiteko, eta hiru urterako lana ere banuen gutxienez. Hasieran oso denbora luzea zirudien arren, gogo handiarekin hartu nuen erronka pertsonala. Zertan hasi zinen lanean? Sheffielden hiru urte egin ondoren, Rolls-Royce enpresan lana aurkitu nuen, eta Nottinghamera mugitu nintzen. Bertan beste bi urte eman nituen eta doktoradutza bukatzeko aukera izan nuen. Erresuma Batuan urte askoan bizitzeko arriskua ikusi nuen eta bueltatzeko garaia zela iruditu zitzaidan. Ordurako neska lagunarekin bizi nintzen, asturiarra bera. 2009tik Oviedon bizi naiz. Oviedon zertan zabiltza? Bertako ikerketa zentro batean lanean. Ez naiz Goierrira bueltatu oraindik. Hala ere, nire lagunek dioten bezala, pixkanaka ari naiz gerturatzen. Kontrol automatiko eta sistemen ingeniari doktorea zara. Nola laburbilduko zenuke zure lana? Nire lana datuak informazio erabilgarri bilakatzea da. Adibidez, Rolls-Roycen, abioietako motorren bibrazio, tenperatura, presio eta era guztietako datuak bildu ostean, mantenimendurako informazioa aurkitzen saiatzen ginen. Ea zein diren motorren arazo nagusiak, ea arazo horiek aurreikusi daitezken, [...]
Aspaldiko kontua dirudien arren, ez da horrenbeste denbora pasatu espainiar estatuak derrigorrezko soldadutza kendu zuenetik. 1976an, hego Euskal Herriko gazte ia guztiek soldadutzara joan behar izaten zuten. Gaixotasunen bat zutenak bakarrik libratzen...
Zumalakarregi Museoak, Euskal Diputazioen Tertzio Foralek, Afrikan 1859 eta 1860 urteetan egin zuten gerrari buruzko argazki erakusketa sareratu du. zumalakarregimuseoa.net
Aldaketa garaia bizi dute Sasieta Mankomunitatean. Hilabete gutxian, eraikin berria estreinatu eta administrazio kontseilua aldatu dute; eta orain, etorkizunean zein bilketa sistema erabili aztertzen ari dira. Emaitzak uda aurretik izatea espero du Enrike Enparantza teknikariak. Sasieta zabortegia 2013an itxi egin beharko dela aipatu da. Zein da benetako egoera? Oraingo erritmoan jarraituz gero, zabortegiari gehienez ere hiru bat urte geldituko zaizkio. Garbi ikusten dena da ezin dela orain arte bezala jarraitu. Era batera edo bestera, baina aurrerapauso bat eman behar da, eta birziklatze maila igo. Behin epe hori iristen denean, zein izango da hurrengo pausoa? Alternatiba bilatzea ez dagokio Sasietari, Gipuzkoako Foru Aldundiari baizik. Aurreko legegintzaldian irtenbide baten alde egin zen, eta orain, hori berraztertzen ari dira; pentsatzen dut uda aurretik jakingo dugula nondik joko duten, eta horren arabera jokatu beharko dugu. Goierrin beste zabortegiren bat egitea planteatu al duzue? Hemen behintzat ez dago ezertarako tokirik, eta zabaltzeko aukerarik ere ez dago. Izatekotan, zerbait berria egin beharko litzateke. Baina hori ez dago gure esku. Goierrin bertan sistema ezberdinak probatu izan dira. Ze emaitza izan ditu bakoitzak? Duela gutxira arte lau edukiontzi zeuden, beira, papera, ontziak eta gainontzeko zaborra biltzeko. Gero, bazeuden beste edukiontzi berezi batzuk, arropak, pilak eta olioa jasotzeko. Hurrengo pausoa, zabor organikoa [...]
Ordiziako Zabale, Gipuzkoako baserri-dorre garrantzitsuenetarikoa da. 2008ko abuztuan tximista batek baserria erre ondoren, bertan bizi diren lau familiek, baserria goitik behera berritu dute, berezko arkitekturari eutsiz. Monumentu historikoa da Ordiziako San Joan auzoko Zabale baserria. Historia handiko eraikina da; arkitektura balio handia dauka. Mudejar erako dorreak egiten du berezi Zabale. Gipuzkoan, era honetako, lau baserri besterik ez daude. Martin Garcia Garmendia historialariaren arabera, XIX. mendearen erdialdean, Villatuertako Kondeak, Manuel Jose Zabalak (1772-1842) egindakoa da. Agiriek diotenez, hasieran, Zabale baserriak, ez zuen dorrerik. Dorrea, beranduagoako da, 1875 urte ingurukoa dela uste da. 1842ko otsailaren 6an hil zen Manuel Jose Zabala. Federiko de Zabala Ortiz de Velascok eta Ladislao Zabala Etxaidek jaso zituzten ondoren Zabaleko ondasunak. Azken honek, Zabale baserria eta bere lursailak saltzea erabaki zuen. Era horretan, 1924ko maiatzaren 22an, lau zati berdinetan, 120.000 pezetatan, Migel Goiburu Goibururi, Francisco Mujika Otamendiri, Francisco Irastorza Erauskini eta Juan Bautista Urretabizkaia Tolosari saldu zien. Zabale baserriaren historiako beste data berezi bat 2008ko abuztuaren 7a izan zen. Tximista batek dorrean jo eta kalte handiak eragin zituen. Zabaleko lau familiek, dorrea eta baserria eraberritu dituzte, jatorriko arkitekturari eutsiz. «Konponketa lanak egiteko baldintza asko jarri dizkigute monumentua delako, baina diru laguntzak emateko garaian, hori ez dute kontuan [...]
Altzagarate eta Gaintza gainez gain lotzen ditu PR-Gi29 ibilbideak, Bostaitzeta eta Gaztinatxoeta igarota. Garaiera txikiko mendi eta baso artean eroso egiten da Altzagaratetik Gaintzara arteko bidea. Altzagarateko Andre Mari ermitaren ondotik (462m) hasiko dugu txangoa. Matxiñea eta Mendiola Goena baserrietatik gora, Burni Sagasti basetxe zaharrera ailegatuko gara. Handik eskuinera, eta metro gutxi barru beheko bideari segita, Altzagamendiren (539m) magalean ordekan joango gara, todunozko pista zabalean. Galbiderik ez du Gaintzara artekoak, bidegurutze pare batean adi ibilita. Arriarango urtegitik Gaintzara ura garraiatzeko hoditeria lurpean dago, eta ur hartuneen tapak dira salatari. Ibiltariak, nahi izatera, Baliarraineraino joanez osa dezake buelta. Aldapa pikoagoak ditu. Alertze basoak ezkerrean eta intsinis pinudiak behean ditugula, 20 minuturako Bostaitzeta lepora (459m) iritsiko gara. Atsedenleku bat dago lehentxeago: hiru mahai luze eta ziburu bat, asko espero gabeko lekuan. Altzaga, Arama, Ordizia eta Beasain lerrokatuta begiztatzen dira handik behera. Bostaitzeta ibilbidearen erdian dago. Han dago Baliarrainera jotzeko bidegurutzea (SL-Gi5). Aurrera jarraituko dugu, Gaintzara geratzen diren 1,5 kilometroei ekiteko. Ehiza-lekua da, eta aldamio garaietan kokatutako parapeto ilarak ikus daitezke bide ertzean aurrera. Mendibil muinoa (482m) ezker aldeko xendatik saihestu, eta Gaztinatxoeta lepora iritsiko gara (465m), Altzaga eta Gaintza arteko muga. Harizti eta pagadi txikiak geratzen dira oraindik, konifera artean, jatorrizko basoen [...]
Legazpiko inauteriak kaleak kolorez eta jendez beteko ditu, neguari agur esan eta udaberriari ongi etorria emateko festan herri guztiak parte hartu dezan. Asmo horrekin hasi zen, behintzat, Legazpiko Gazte Asanblada inauteri festa antolatzen, orain dela lau urte. Ohituraz, ostiral gauean egin izan da mozorroen festa Legazpin. «Garai batean asteartean ere irteten zen jendea kalera», gogoratu du Andoni Zabaleta gazte asanbladako kideak, baina azkeneko urteetan ostiralera mugatzen zen jaia: «Larunbatetan Urretxura joaten ginen parranda egitera», esan du Igor Iñurritegik, gazte asanbladatik. Hori dela eta, «herrian bertan, jendeari eskaintzeko zerbait antolatzea erabaki genuen», gaineratu du. Horrela sortu zen, gai bat aukeratu, karroza bat egin eta inauterietako larunbatean herriko kaleetan zehar mozorrotuta ibilbide bat egiteko ideia. Inauteriak baino hilabete lehenago elkartu, eta gai bat aukeratu ohi dute gazteen artean. «Gaia ezin da edozein izan. Irekia izan behar da, ahalik eta jende gehienarengana iristeko», zehaztu du Iñurritegik. Behin gaia zein den erabakita, karroza egiteko lanari heltzen diote. Zabaletaren arabera, aurten jende dezente ibili da lanean, «egunero dozena bat lagun inguru». Legazpiko industrialdean utzi dieten pabilioi batean egin dute karroza. Itsasoa da aurtengo jairako hautatu duten gaia. Aurrekoetan sanferminak, olinpiadak eta beldurra landu dituzte. Ontzi eta guzti, irudikatuko dute itsasoa Legazpiko gazteek. Arratsaldean jarriko da [...]