Endika Igartzabal bertsolari gaztea nagusitu da Algortako Abra bertso sariketan. Gabiriarrak bakarka ateratzen duen lehen saria da, eta beraz, oso gustura dago. Ostiralean jokatu zuten Algortako Fadura garagardotegian sariketa, eta Igartzabalekin batera beste sei gazte aritu ziren kantuan. Lehendabiziko atalean guztiak batera kantatu zuten. Gero puntuaziorik onena atera zuten bi bertsolariak finalera pasatu ziren: Maddi Ane Txoperena eta Endika Igartzabal. Lanak behin bukatuta, epaimahaikoen iritziz gabiriarra aritu zen hobekienn, eta txapela eskuetan zuela etxeratu zen
ZineKu egitasmoaren barruan, bigarren emanaldi bat egingo dute bihar gaztetxean, KKinzona irratiko Zaratataraz irratsaioaren ekimenez.
Unai Elias urretxuarrak irabazi du bigarren saria final «zaila» jokatu eta gero; nesken mailan Marina Romon izan da onena.
Segurako Baratze pilotalekuan jokatutako Gipuzkoako Museko finala bi orioarrek irabazi dute: Ibai Esoainek eta Jon Uegunek, hain zuzen. Bigarren postuan, Leaburuko Iban Amondarain eta Luis Mari Alkorta sailkatu dira, hirugarren Soraluzeko Mikel Beloki ...
Goierriko emakumeek haien inguruarekin duten harremana islatzea da Maitena Salinas beasaindarrak zuzendutako ‘Gea’ dokumentalaren helburua. Datorren asteazkenean, bisurte egunean, izango da estreinaldia Ordiziako Barrenan Esanahi bikoitza biltzen du bere baitan Maitena Salinas Beiztegi (Beasain, 1980) kazetari eta aktoreak zuzendu duen Gea dokumentalak. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteetako ordezkarien lekukotzak abiapuntu hartuta, zazpi emakume goierritarren iritziak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak, helburu jakin batekin: emakume horiek haien bizitza eremuarekiko duten harremana islatzea, modu natural eta jator batean. Elebitan sortutako dokumentala da, eta horrek eman dio bidea Salinasi izenburua aukeratzerakoan: «Goierritarrez gea erabiltzen dugu gara adierazteko; esanahi indartsua du. Aldi berean, emakumeok bistaratzeko modu bat ere bada, adierazpen bat. Horren beharrean gaudela uste dut, hemen gaudela ozen esateko beharrean, inolako beldurrik, errurik eta lotsarik gabe». Ama Lurra sinbolizatzen duen jainkosa ere bada Gea, Greziako mitologian jatorria duena. «Gure barruko boterea berreskuratzeko aldarrikapen bat da». Duela milaka urte zenbait erlijiok alde batera utzitako emakumea da Gea, eta saiatuaren saiatuaz sormen lanari berriz ekitea lortu zuen. «Bere barruan sortzen den guztiari bizia eman diezaioke. Mezu positiboa ematen du». Esperientziak trukatzea Farapi antropologia aholkularitza enpresako, eta Kimetz, Asmube eta Sorgiñemak elkarteetako ordezkariek, 2010eko udaberrian Goiekiren bitartez egindako bileretan du sorburua dokumentalak. «Emakume elkarteen [...]
Data jakinetan egin izan dituzte bazkariak edota afariak Beasaingo gaztetxean: urtemuga ospakizunetan, festa giroko ekitaldietan… Baina, kasu bakartuak izan dira. Urtarriletik, ordea, orain arteko joerarekin puskatuz, afariak zerbitzatzen ari dira zenbait ostiraletan. Ez dituzte nolanahiko menuak prestatzen, gainera. Bertaratzen direnei, otordu barazkijalea edota beganoa egiteko aukera ematen diete. Beasaingo gaztetxean ibiltzen direnetatik batzuk Bartzelonan, Iruñean eta beste zenbait hiriburutan bizitakoak dira. Leku horietako gaztetxeetan zein etxe okupatuetan mota horretako menuak ematen dituztela eta, Beasainen beste horrenbeste egitea pentsatu zuten. «Goierrin haragijale ugari dago, eta barazkijaleei eta beganoei ez ezik horiei ere aukera eman nahi diegu beste mota bateko elikagaiak dastatzeko. Era berean, sukaldaritzaz ikastea ere bada helburua». Bestalde, gaztetxean askotan jai giroko ekitaldiak antolatzen dituztela eta, bestelako ezaugarriak dituzten jarduerekin ere proba egin nahi zuten. «Lasaiagoak diren ekintzak ere egin nahi ditugu, beste mota bateko jendea gerturatu dadin», diote gaztetxekoek. Afariak hilabeteko bigarren eta laugarren ostiraletan ematen dituzte. Momentuz, eutsi egingo diote maiztasun horri, elikagaiak lortzeko, jakiak prestatzeko… denbora behar baitute. Sei edo zazpi sukaldari aritzen dira lanean, beraien artean txandatuz. Jakiak prestatzeaz gain, zerbitzatzeko lanak ere euren gain hartzen dituzte. Ilusioz beteta aritzen dira lanean, gustuko baitute sukaldaritza. Jatordu bakoitzean lehendabiziko platera, bigarrena eta postrea prestatzen dituzte. Bakoitzak euro [...]
Aurtzaka dantza taldeak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa egin dute asteburuan, 21. urtez. Hamazazpi herritatik etorritako dantzariek parte hartu dute lehiaketan, eta sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira. Larunbatean, A sailekoen (7-11 urte) txanda izan zen, eta Aitor Lasa hernaniarrak eta Maider Aginaga lezotarrak irabazi zuten. Atzo berriz, B mailan (12-15 urte), Aimar Odriozola ibartarrak eta Andrea Arregi elgoibartarrak (irudian) jantzi dituzte txapelak. SAILKAPENA A SAILA (Larunbata) Aurresku Txapelketa: Aitor Lasa (Hernani) Iñaki Lasa (Donostia) Xabat Uranga (Lezo) Soinu zahar Txapelketa Maider Aginaga (Lezo) Elai Gomez (Etxarri) Enara Arrieta (Lezo) B SAILA (Igandea) Aurresku Txapelketa Aimar Odriozola (Ibarra) Aritz Olarte (Oiartzun) Jon Gaztelumendi (Hernani) Soinu Zahar Txapelketa Andrea Arregi (Elgoibar) Janire Fernandez (Lezo) Alaitz Egaña (Elgoibar)
Xabier Arakama (Zegama, 1973) Goierriko Tobera eta Txindata musika eskoletako irakaslea da. Obrint Pas eta Los Zopilotes Txirriaos taldeetan jotzen du, besteak beste. Zaletasun bat. Asko. Berriena, eskiatzea. Oporretarako leku bat. Kuba. Liburu bat. Pa...
Juango Igartzabal zumarragarrak eta Ruben Lanz legazpiarrak irabazi dute Sahararen Aldeko Herri Krosa, Ormaiztegin. Ibilbide osoa biek elkarrekin egin dute, eta batera sartu dira, helmugan. Hirugarren Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan ber...
Argizpi argazkizale elkarteak, argazki proiekzioa eta mahai-ingurua egingo ditu, martxoaren 22an, 19:00etan hasita, Urbieta eraikineko aretoan.
Aizkorri mendizale elkarteak, Andoaindik Onddi mendira irteera egingo du martxoaren 18an. Beasainen, 08:00etan elkartuko dira.
Joseba Apaolaza aktoreak (Urretxu, 1960) Ipar haizearen kontra lana aurkeztuko du martxoaren 2an Beasainen. Urretxuarrak makina bat urte daramatza lanean, eta euskal eszenako aurpegi ezagunenetako bat da. Hainbat lan arrakastatsutan parte hartu du antzerkian (Divinas palabras; Carmen, Carmen; Shakespeare osoa… gutxi gorabehera…), zineman (27 horas; Días contados; Silencio roto; Kutsidazu bidea Ixabel; Arriya…) eta telebistan (Jaun eta jabe, Aquí no hay quien viva, Pilotari…). Nola laburbilduko zenuke Beasaingo Usurbe antzokian antzeztu behar duzuen Ipar haizearen kontra lana? Alfaguarak argitaratutako eleberri baten antzerkirako egokitzapena da, eta idazlea bera da moldaketaren arduraduna. Harreman birtual bati buruzko istorioa da. Bikote batek, hankasartze baten ondorioz eta e-mailen bidez, elkar ezagutzen du eta e- mail horien bidez maitemindu egiten dira. Zer nolako harrera izan du antzezlanak? Ezin hobea. 2011ko antzezlan onenari Ercilla saria eman digute lanagatik. Kritikak ezin hobeak izan dira, bi bertsioak goraipatu dituzte (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa batera estreinatu genituen) eta jendearen harrera oso ona izan da. Urteen poderioz, jendeari antzezlan bat zenbateraino gustatu zaion edo ez bereizten ezin hobeto ikasi dugu. Zergatik gomendatuko zenieke goierritarrei antzezlana ikustera joateko? Alde batetik erabat klasikoak eta unibertsalak diren gaiak lantzen ditugulako: maitasuna, konpromisoa, fideltasuna, traizioa, pasioa, abentura nahia, eta abar luze bat. Hau dena, gizarte moderno [...]
Ander Iurritak utzitako argazkiak 75 urte ditu, eta Gabiriako Amaiur batailoiko gudariak dira bertan ageri direnak. Goiko ilaran dauden gudariak, ezkerretik eskuinera, Ramon Iztueta, Juan Joxe Deba, Pedro Alustiza, Antonio Ariztimuño, Frantzisko Alust...
Legazpiko alkatearen bulegoan, alkate ohi guztien argazkiak ikus daitezke eta, bertan, emakume bakarra ageri da. Maria Itziar Arana Iraola izan zen eta 1933n agindu zuen. 1931ko apirilaren 12an, Bigarren Errepublika aldarrikatu aurreko udal hauteskunde...
Duela hamabi urte iritsi zen Patricia Lopez mexikarra Lazkaora, bere bikotea goierritarra zelako. Veracruz estatukoa da, Xalapa hiriburukoa. Goierrin ez da mexikar askorik ikusten. Mexikarrak Europara, maitasunagatik edo ikasketengatik etortzen dira. Ekonomia arrazoiengatik Estatu Batuetara emigratzen dute mexikarrek. Lazkaora iritsi nintzenean, pare bat etorkin besterik ez zen ikusten kalean, eta inguruko herrietan ere berdin. Harrezkero asko iritsi dira. Garai batean euskaldunak joaten ziren Amerika aldera. Orain alderantziz gertatzen da. Nire herriko merkatu plaza garrantzitsu batek Jauregi dauka izena. Azkarate, Amezkoa… izeneko kaleak ere badaude. Nolakoa da Veracruz? Tropikala da. Portua dauka. Esaten dutenez, Habanako portuaren antz handia dauka. Oso estatu luzea da Veracruz, Mexikoko Golkoaren zati handi bat hartzen du. Mendi asko dauzka barrualdean, eta dibertsitate eta kultura handikoa da; nekazaritza arloan, oso emankorra da. Leku turistikoagoak badaude, baina Veracruz birjinagoa da, autentikoagoa. Krisiarekin zer moduz ari zarete moldatzen? Etorri nintzenean lana bazegoen. Orain, gero eta gutxiago. Herrialde berri batean integratzea erraza al da? Ez dut gezurrik esango: integrazioa ez da erraza. Orain momentu zaila da. Niri iruditzen zait, krisiaren aurrean, nahiz eta denbora asko eraman hemen bizitzen, beste era batera begiratzen gaituztela. Munduko toki guztietan gertatzen da gauza bera. Arazo ekonomikoren bat dagoenean, pixka bat errefusa hori sortzen da, [...]
Urretxuko Goierri kirol elkartea gogor ari da lanean xakea gaztexoei gerturatu asmoz. Xakean jokatzen ikasteko euskarazko lehen webgunea ere sortu dute. http://www.xakea.org
Youtubeko Zaldibi1 erabiltzaileak zaldibiar koadrila bat santa eskean agertzen den bideoa sareratu du.
Lehen zati osoan partidaren jaun eta jabe izan eta gero, eta arauzko denboratik kanpo partida irabazteko aukera izan arren, berdinketaren amaitu zen atzo Altamiran jokatu zen euskal derbia (18-18). Axio Araña esan eta esan ari zitzaien jokalari eta zaleei dena eginda zegoela ez sinesteko, ez ziotela hanka batekin irabaziko Getxori. Eta azkenean bost puntuek ihes egin zuten Altamiratik, eta berdinketak ematen dituen bi puntuekin etsi behar izan zuen Ampo Ordiziak. Emaitza horrekin, eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Sanitas Alcobendas egurtu egin duela ikusita (57-12), Ampo Ordiziak bigarren postua galdu du Valladolideko taldearen mesedetan, baina Santboiana liderrarekiko aldea bi puntutan murriztu du, kataluniarrek galdu egin baitute asteburuan Bizkaia Gernikaren aurka (41-24). Santboianak 50 punturekin jarraitzen du, VRACek 48 ditu orain, Ordiziak 45 eta Bizkaia Gernikak 40. Datorren asteburuan Madrilen du partida Ampo Ordiziak Sanitas Alcobendas azken sailkatuaren aurka, eta han berreskuratu nahi ditu etxean galdutako puntuak. Kontrolatutako partidak ihes Ampo Ordizia irabaztera atera zen zelaira, baina beharbada ez aurreko partidetako bezainbesteko indarrarekin. Parean, berriz, defentsan oso ondo aritu zen talde batekin egin zuen topo. Lehen zatia 10-3 bukatu zen, Goiaren entsegu bati eta Krollek hagetara asmatutako bi jaurtiketari esker. Bigarrenean hobeto aritu ziren bizkaitarrak, eta bi entsegu lortu zituzten, bigarrena bost [...]