Aldaketa demografikoak herrietako hirigintzan nola eragingo duen aztertu dute
Amaitu da OP-ACT Options of actions edo Egiteko aukerak topaketa Legazpin. Astelehenean hasi eta asteazkenera bitartean luzatu da jardunaldia. Europako bederatzi herrialde ezberdinetako 32 ordezkarik hartu dute parte bertan, aldaketa demografikoak izango dituen eraginen inguruan sakontzeko. Legazpi 2010eko uztailetik da OP-ACT proiektuko kide. «Helburu nagusiena herri txikietan eta ertainetan aldaketa demografikoak ekarriko dituzten aldaketei aurre egiteko estrategiak eta ekintza planak zehaztea da», esan du Ainhoa Unamuno, Legazpi Baiko koordinatzaileak. Hauek definitzeko bi esparru nagusitan egiten dute lan: Lan maletak deitutakoa batetik, eta Tokian tokiko plana izenekoa bestetik. Lehenengo lan esparruan landu behar diren arloak zehaztea da xede nagusia. Aldaketa demografikoari aurre egiteko udalaren kudeaketa zehaztea, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzea, ekonomia haztea ahalbideratuko duten estrategiak garatzea, inguruko herriekin harremanak sakontzea eta hirigintza aldetik herriak moldatzea. Honi buruz aritu dira, hain zuzen, Legazpin. Bigarren lan esparruan herrialde bakoitzak orain arte garatu dituen estrategiak aurkeztu dituzte. Legazpiren kasuan artea oinarri hartutako plan bat garatu da azken hilabeteetan. Oraindik aztertze bidean dago, «baina helburu nagusia artearen inguruan sektore ekonomiko bat bultzatu daitekeen ala ez ikustea da», argitu du Unamunok. Hurrengoa Alemanian Unamunok aitortu duenez «ondorio zehatzak emateko goizegi da». Baina egingo honek «ideiak hartzeko eta besteengandik ikasteko balio izan digu». Urtea amaitu aurretik [...]
Legazpi 2010eko uztailetik da OP-ACT proiektuko kide. «Helburu nagusiena herri txikietan eta ertainetan aldaketa demografikoak ekarriko dituzten aldaketei aurre egiteko estrategiak eta ekintza planak zehaztea da», esan du Ainhoa Unamuno, Legazpi Baiko koordinatzaileak. Hauek definitzeko bi esparru nagusitan egiten dute lan: Lan maletak deitutakoa batetik, eta Tokian tokiko plana izenekoa bestetik.
Lehenengo lan esparruan landu behar diren arloak zehaztea da xede nagusia. Aldaketa demografikoari aurre egiteko udalaren kudeaketa zehaztea, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzea, ekonomia haztea ahalbideratuko duten estrategiak garatzea, inguruko herriekin harremanak sakontzea eta hirigintza aldetik herriak moldatzea. Honi buruz aritu dira, hain zuzen, Legazpin.
Bigarren lan esparruan herrialde bakoitzak orain arte garatu dituen estrategiak aurkeztu dituzte. Legazpiren kasuan artea oinarri hartutako plan bat garatu da azken hilabeteetan. Oraindik aztertze bidean dago, «baina helburu nagusia artearen inguruan sektore ekonomiko bat bultzatu daitekeen ala ez ikustea da», argitu du Unamunok.
Hurrengoa Alemanian
Unamunok aitortu duenez «ondorio zehatzak emateko goizegi da». Baina egingo honek «ideiak hartzeko eta besteengandik ikasteko balio izan digu».
Urtea amaitu aurretik beste hiru bilera antolatu dituzte. Hurrena Altenan (Alemanian) izango da ekainean. Irailean Mediasen (Errumanian) dute beste hitzordu bat eta bilera sortari amaiera emateko Leobenen (Austrian) elkartuko dira, azaroan.