Datorren astelehenean, San Jose egunez, 25 urte beteko ditu Ordiziako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu zuzendaritzak datozen egunetarako. Larunbatean, esaterako, urteurren bazkari jendetsua egingo dute Beti-Alai pilotalekuan –bertsolariek, Laguntasuna Errondallak eta Peli musikariak girotuko dute eguna–, eta astelehen eguerdian omenaldi moduko bat egingo diete urte horietan guztietan juntan egon diren bazkideei. Goierriko Hitzaren papereko edizioak elkartearen bilakaerari buruzko erreportajea kaleratuko du bihar, gaur egun zuzendaritza batzordean dauden kideekin hitz eginda. Gizartearen aldaketen batera aldatzen jakin duen elkartetzat jo dute guztiek.
N-1 autobidetik San Joan auzora joateko errepidea itxi egin dute gaur Ordizian, sarrera-irteera horretako asfaltoa berritzen ari direlako. Hala ere, Ordiziatik Itsasondo aldera joateko arazorik ez dago. Biharko zabalik egongo da bidea.
Binakako seniorretan Elezkano-Diez bikoteak lortu du finalerdietarako txartela
Udal liburutegian, Printzesa eta ilarra ipuin kontaketa egingo dute umeentzat, hilaten 23an, 17:30ean.
Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta, Beasaindik Esparru mendira irteera egingo dute, hilaren 22an, goizeko 8:00etan abiatuta.
Hilaren 21ean, Udaberriko bertso jaialdia egingo dute, 19:00etan, Gernika pasealekuko frontoian.
Orreaga taldeko Aitzol Altunak Ordizia: 1200-1512. Konkisten testuinguruan hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan. Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak gonbidatuta emango du hitzaldia. Altunak, besteak beste, Nafarroaren eta Gaztelaren historiak parez pare jarriko ditu, haien artean sor daitezkeen kontraesanak agerian utziz. Ordiziako azokaren 500. urteurrenari harira antolatu du hitzaldi hori Jentilbaratza elkarteak.
Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta, Beasaindik Akapulko mendira irteera egingo dute, hilaren 15ean (igandea), goizeko 8:00etan abiatuta.
Hainbat herritarrek jakitera eman dutenez, Zeraingo herri-proiektuaren eta ereduaren «kontrako zuzeneko borroka» jarri du martxan Zerainen zenbaitek. «Eraso» horrek helburu argia du beraien ustez: «Herrian azken 40 urteotan landu den herri-proiektua eta auzolanean oinarritutako eredua geratzea eta deuseztatzea». Gertaera azken boladan «hartzen ari den neurria» eta herriak duen «arriskua» ikusita, zeraindarrek erantzutea erabaki dute. Batetik, herri proiektuaren aurkako «erasoak» kritikatu dituzte, eta bestetik, Zerainen martxan dagoen herri-proiektuaren eta ereduaren aldeko apustua berretsi dute. Urte hauetan herrigintzan aritu direnei eta egun dihardutenei ere babesa eman diete. Herriko plazan 50 herritar inguru elkartu dira gaur arratsaldeko seietan, “erasoak” kritikatu eta herri proiektuari babesa emateko helburuarekin. Horien artean ziren orain arte Zerainen alkate eta zinegotzi izandakoak, herriko garapen sozio-ekonomikoari esker herrian enpresak jarri edo proiektu ekonomikoak hasi dituztenak, herriko elkarteetako arduradunak nahiz hainbat zeraindar. Guztien izenean Antonio Gartziak (alkatea 1979-1987 eta 1995-1999 urteetan) eta Iñaki Berasategik (alkatea 1987-1995 eta 2003-2007 urteetan) hitz egin dute. “Etengabeko erasoak” salatu dituzte, zuzenak eta zeharkakoak. “Ez dugu onartzen elkarrizketa erabili ordez etxe guztietara dokumentu anonimoak zabaltzea, eta dauden guneetan lan egin ordez, aparteko gune paraleloak sortzea, kontra egite hutsagatik”. Era berean Zerainek azken 40 urteetan egin duen bidea babestu dute, eta Zerainen oraina eta etorkizuna eraikitzeko “bide [...]
Beasaingo CAF tren enpresak berrehun milioi euro inguruko bi kontratu sinatu ditu Saudi Arabiako bi enpresekin: SRO Saudi Railways Organizations eta SAR Saudi Railway Company. CAFek Saudi Arabiarako hamabi bagoi eginak ditu, Saudi Railways Organizations enpresarekin bi kontratu baitauzka adostuta aurretik. Oraingoan lau bagoi egingo ditu enpresa harentzat. CAFek Saudi Arabiarako eraikitako lehendabiziko trenek apirilean hasiko dute euren zerbitzua. Herrialde osoko tren azkarrenak izango dira, orduko berrehun kilometroko abiadurarekin. Beasaingo enpresak, Saudi Arabian duen nagusitasuna bermatu du azkeneko bi kontratu horiekin. Bertan gauzatutako proiektuekin laurehun milioi euro inguru jaso ditu dagoeneko eta Riyadh eta Doha hirietan bulegoak ireki ditu.
Arantzadi zientzia elkarteak antolatuta, Meteoritoak erakusketa jarriko dute, apirilaren 23tik 29ra, Igartza jauregian.
Ezohiko osoko bilkura egin dute aste honetan Legazpin. Sei puntuko gai zerrenda eraman du udal gobernuak bilkurara: bost hirigintza gaiei lotutakoak eta beste bat bi lanposturen berrikuspenari zegozkionak. Aurkeztutako puntu guztiak adostu dituzte. Bi izan ziren, dena den, osoko bilkuran landu ziren gai nagusiak. Batetik, Agirre Etxeberri eremuko hirigintza planari dagokiona. Bestetik, udal eraikinen garbiketa zerbitzuari buruzkoa. Agirre Etxeberri hirigintza planaren barruan onartu beharreko behin betiko aldaketek eraman zuten denbora gehien. Planak bi eremu hartzen ditu bere baitan, Agirre Etxeberri izenekoa batetik, Patrizio Etxeberriaren familiak udalari emandako eraikinaren ondoan kokatuko eremua, eta Goenaga izenekoa, bestetik. Olazabal institutuaren ondoan dagoena. Bi eremuotan etxebizitzak eta parke publikoak eraikiko ditu Legazpi Berri enpresak. Atal honi dagokionez bi puntutan onartu zituzten behin betiko aldaketak: Agirre Etxeberri-Goenagako hirigintza hitzarmenari dagozkionak batetik, eta honen baitako hiri-antolamenduko plan bereziari dagozkionak, bestetik. Hirigintza hitzarmenaren baitan, hasiera batean eraikitzea aurreikusita zeuden 130 etxebizitza beharrean150 eraikitzea onartu zuten. Horietatik 90 libreak izango dira, 34 babes ofizialekoak eta 26 tasatuak. Horren truke, Legazpi Berrik beste bi lan egiteko konpromisoa hartuko du udalarekin. Muruko bidegurutzea konpontzea, eta Olazabal institutuaren eta San Inazioko igogailuaren artean irisgarritasuna bermatzeko lanei jarraipena ematea. Ez ziren alegazioak onartu Hirigintza hitzarmenaren baitan hiru alegazio aurkeztu ziren. Bat EAJk [...]
Mujika zumarragarrak 53. postua lortu du sailkapen orokorrean
Argizpi argazkilari elkarteak antolatuta, Igartza Saria mendiko argazki lehiaketako lanen erakusketa egingo dute, hilaren 20tik 29ra, Usurbe antzokiko erakusketa gelan.
Matinée Musikaletako hirugarren kontzertua izango da igandean, Zumarragao Zelai Arizti aretoan
Bertsomovieda bideo bidezko bertso lehiaketaren sariak banatuko dituzte apirilaren 20an, 19:00etan, Igartza jauregian.
Apirilaren 14an, larunbatarekin, Kantaginjazz taldeak joko du Igartza jauregian, 20:00etan.