Ordiziako udal gobernuak 2012ko aurrekontuaren aurkezpena egingo du etzi, osteguna, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Herritar guztiei egin diete bertara azaltzeko deia.
Joan den ostiralean, eta Ordiziako Udaleko EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, gozongintza ikastaroa egin zuten Jubilatuenean euskara ikasten ari diren taldekoek eta baita hainbat jubilatuk. Karmele Santoyo AEK euskaltegiaren arduradune batek eman zien ikastaroa han bildu ziren hamabost bat lagunei. Laranja moussa eta gazta tarta nola egin irakatsi zien. “Ikastaroan parte hartu zutenek zintzo-zintzo hartu zituzten oharrak, ondoren norberak etxeak egin ahal izateko”, azaldu dute AEK-koek. Bukaeran, prestatutakoa dastatzeko aukera izaten zuten denek. Ikastaro hori ez da izango EBPNren barruan martxoan egingo dute ekitaldi bakarra. AEKko ikasleak jakiak lantzen ari dira eskolan, eta hori dela eta, hilaren 28an, 09:45ean, bisita gidatua egingo dute D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentrora. “Ez dago mugarik, eta hala nahi duten herritarrek ere parte har dezakete ekintza honetan”, adierazi du AEKk.
Apirilaren 27an, Joseba Azkarragaren Euskal harriak liburua aurkeztuko dute Beasaingo Gaztetxean, 19:00etan. Segidan, mahai ingurua izango da.
Beasaingo Gaztetxeak kontzertua antolatu du apirilaren 13rako. Pol Pot (Post-Punk, Zaragozatik) eta Gora Gora Kids (Pop azkarra, Oñatitik) taldeek joko dute, 22:30ean hasita. Aurretik, jangela begetarianoa izango da.
Ormaiztegiko Udalak udalbatzarra egingo du gaur arratsaldean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Hondakinen inguruko “Ormaiztegiarrok arazo bat dugu hondakinekin” mozioa eztabaidatuko dute, eta udalaren eraikin eta lokal publikoen garbike...
Asmube emakume elkarteak antolatuta, Bizitza osasungarria preskribatu izeneko hitzaldia egingo dute bihar. Tomas Plazaola, eskualdeko osasun publikoko arduraduna izango da hizlaria. Asmube elkarteak Oriamendi kalean duen egoitzan bilduko dira, bihar, 1...
Olaztiko Cementos Portland lantegian hondakinak errausteko dagoen asmoak, kontrako iritzi ugari eragin ditu Sakana eta Goierri aldean. Hiru Mugak Batera plataformako kideek gai horren inguruan hitz egingo dute bihar, Beasainen. Hitzaldia 19:30ean iza...
Goiztiri AEK euskaltegiaren 25. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, Napoka Iria bikoteak joko du ostiralean, Beasainen. Kontzertua 22:30ean izango da, Igartza jauregian. Napoka Iria taldea Miren Narbaiza eibartarrak eta Ander Mujika elgoibartarrak ...
zingizango.com • Datorren ostiralean, hilak 23, Topaguneak koordinatzen duen “Laburbira” ikus-entzunezkoa Legazpiko Gaztetxean eskainiko da, ZingiZango elkartearen ekimenez. 90 minututan zortzi film labur ikusi ahal izango dira. 22:30ean ...
Youtubeko MyTXANEL erabiltzaileak Beasaingo Arriaran auzoko lasterketa bideoz jaso zuen. Editatu ostean, sarera igo du. Youtuben dago ikusgai.
Euskal presoen aurkako “salbuespen neurriak indargabatzeko” eskatzeko, presoen kolektiboa Euskal Herrian batzeko, iheslarien politikoen aurkako “jazarpena amaitzeko” eskatzeko, eta preso eta iheslari guztiak etxeratu eta konponbide prozesuari lotutako ibilbide batean txertatzeko helburuarekin sortu dute Ordizian Herrira mugimendua. Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilaren 7an antolatu zuen manifestazioaren helburuei segida emanez sortu zen Herrira mugimendua otsailean, Donostiako Kursaalean. Taldea aurkezteaz gain, datorren ostiralerako manifestazio bat deitu dute. Plaza Nagusitik abiatuko da, 20:00etan. Mugimenduaren beraren eskakizunak plazaratu ez ezik, hilaren 29an 20 urte preso egingo dituen Pako Mujika ordiziarraren egoera ere salatuko dute deitzaileek. Azken urteetan Zuerako espetxean (Zaragoza, Espainia) dago preso Mujika, eta azken hilabeteetan espetxeko baldintzek “okerrera” egin dutela salatu dute: “Janari eskasagoa ematen diete, kirola egiteko aukera gutxiago dute eta korrika egiteko eremua murriztu diete, besteak beste”. Mugimenduko kideek gogoratu dute helburu horiekin bat egin duen edozein herritarrek har dezakeela parte ekimen horretan. Bi hilabetean behin deitzen dituzten batzar irekietara joan daitezke herritarrak haien ideiak eta iritziak plazaratzera.
Igande eguarte betea eta zenbait unetan hunkigarria izan zuten Zaldibiako jubilatuek herenegun. Beti Gazte jubilatu elkarte berrantolatu berriaren lokala ofizialki ireki zuten. Aurretik, ekitaldi goxoarekin irudikatu zuten elkartearen berpiztea, herri antzokian. Meza entzun, eta kalejiran joan ziren aretora. Antzokian, 150 bat herritarren aurrean, sorrerako bazkideei gorazarre egin zieten. Juanita Murua oholtzara igoarazi, eta denen aitortza jaso zuen. Bilobek lore sorta oparitu zioten azkeneko 17 urtean elkartearen lehendakari eta euskarri izan den emakumeari. Antonio Etxeberria zena ere gogoan izan zuten. Kantari taldekoek abesti berezia sortu dute «Arretxeko Antonio» oroitzeko, eta ikus-entzunezkoarekin oroitu zituzten «garai zaharrak». Jubilatuei eta oro har herritar guztiei Beti Gaztera joateko gonbita egin dute kideek. Birmoldaketa lanak egin ditu udalak Beti Gazteren lokalak (udaletxearen behealdean dago), eta taberna zerbitzua ere atzera ematen hasi dira, kudeatzaile berriekin. Igandean eduki zuten zaldibiarrek lehen aldiz aretoa barrutik ikusteko aukera, eta hamaiketakoa zerbitzatu zieten joan ziren guztiei. Aurrerantzean ere taberna publiko guztiarentzat zabalik izango da, jubilatuez eta elkarteko bazkideez gain. Inaugurazioaren eta elkartearen zuzendaritza berriaren informazio gehiago, zaldibia.org webgunean nahiz Hitzako Paperekoa atalean.