Murumendi Pilota Eskolaren alde dirua biltzeko jaialdia egingo dute gaur zortzi. Binakako bi partida jokatuko dituzte; bata promozio txapelketakoa, Olazabal-Larrinaga eta Urrutikoetxea-Zabala bikoteen artekoa; eta bestea eskuz binakakoa, Saralegi-Peñagarikano eta Olaetxea-Zabaleta bikoteen artekoa. Pilota jaialdia 22:30ean izango da, Antzizar kiroldegian. Murumendi Pilota Eskolak eta Beasaingo Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, Asegarce enpresarekin batera. Hiru erakunde horietako ordezkariek gaur aurkeztu dute jaialdia, Antzizar kiroldegian bertan. Koldo Agirre alkatearen hitzetan, eskola horrek duen herriarentzat duen garrantzia ikusita, «udala beti saiatu izan da euskal pilota bultzatzen, eta une honetan esan genezake Beasainen indartzen ari dela». Ikasle aldetik «pilota eskola egoera onean» dagoela azaldu du, «ume dezente» dabiltza eta. Gaur egun, 7 eta 11 urte arteko 30 ikasle ditu pilota eskolak. Hilaren 30eko jaialdiari begira, «helburua ahalik eta jenderik gehien» biltzea dela esan du Agirrek. Hori dela eta, sarrerak «prezio onean» jartzen saiatu dira; 10 euroan jarri dituzte salgai, Akelarre, Arrano eta Basakana tabernetan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, kiroldegiko sarreran, 15 euroan. Gainera, sarrera bakoitzeko, gonbidapen bat oparitu egingo dute. Asegarce pilota enpresaren izenean, Manu Zubillagak hartu du hitza. Esker ona agertu die Beasaingo Udalari eta Antzizar kiroldegiko arduradunei, «hau ez baita honera etortzen garen aurreneko urtea; promozio txapelketako final aurrekoetako partida bat urtero jokatzen dugu hemen». [...]
Arabako eta Burgosko mugan dagoen natur parkea bisitatuko dute, «fauna eta landaretza aberatsa» dituena
Urte askoan etenaldian egon ondoren, Lazkaon etzi (larunbata) berreskuratuko dituzte gazteen arteko festak. Gazte Asanbladak antolatutako I. Gazte Egunak jardunaldi osoa hartuko du, goizetik goizaldera. Herriko gazteen arteko harremanak sendotzea da fe...
Sasieta Mankomunitateak beira eta kristala bereizteko kanpainari ekin dio Urretxun, eguraldi ona baliatuta
Areizaga-Kalebarren plazan dagoen bulegoak martxoaren 31ra arte emango du bailarako turismo zerbitzua
Udaberriko lore eta landareen XII. azoka ospatuko dute gaurtik igandera bitartean Seguran. Azoka bera igandean egingo dute, baina egunotan bestelako ekintzak ere antolatu dituzte, jaia janzteko. Guztira 31 postu jarriko ditzute azokan: hamabost lore eta landare postu jarriko dituzte, horien artean lau goierritarrenak. Artisau postuak hamar izango dira, hiru goierritarrenak; eta janari postuak, azkenik, sei izango dira, hauetatik bost, goierritarrenak. Gaur, esaterako, 18:30ean hitzaldia egingo dute kultur etxean, Etxean konposta nola egin? lelopean. Sasieta Mankomunitateko Aitziber Sarasolak eskeiniko du ikastaroa. Larunbatean jarraituko dute ekintzek. Zuhaitz landaketa egingo dute egun horretan, eta ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatu bat ere prestatu dute. 16:00etan elkartuko dira herriko plazan. Azkenik, igandean, lore eta landareen azoka egingo dute. 10:00etan irekiko dute feria. Bertan, loreak, landareak, haziak, barazki-landareak eta lorezaintzarako tresneria salduko dute, eta baita erakutsi ere. Eskualdeko artisautzak eta produktuek ere euren lekua izango dute azokan. 10:30etik 14:00etara Txerto ezberdinak fruta-arboletan saioa ere eskainiko du Josu Osak. 16:30etik 19:00etara, berriz, Jabier Lumbreras izango da irakasle, eta bonsaiaren zaintzaz hitz egingo du. Azkenik, egun guztian zehar txikienentzako tailerrak ere eskainiko ditu Juan Karlos Esainek. LORE, LANDARE ETA BARAZKIEN POSTUAK • Urtienea (Usurbil) • Eugeni (berrobi) • Jose Ma Setien (Segura) • Nerea Soraluze (Zumarraga) • [...]
Dantzari Txiki denboraldiari ekin aurretik, Lazkaoko Oin-Arin taldeak aurreko ostiralean burutu zuen urteko dantza emanaldia, Areria antzokian. 150 lagunek parte hartu zuten ikuskizunean, haur eta heldu. Dantzez gain, bertsoak, olerkiak eta abestiak er...
Legorretan garatu duten EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia astelehenean aurkeztuko dute, 19:00etan udaletxean herritarren aurrean. Ahize-AEK enpresak diseinatu du Legorretarako euskara plana, legorretarrekin elkarlanean, eta etorkizunean jarraitz...
“Bikaintaun akademikoa sustatu eta prestakuntza ibilbide bikainak sendotze” aldera, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako espediente akademiko onenak sarituko ditu. Batez besteko nota 8,5 baina gehiago duten DBHko ikasleek txeke bat jasoko dute hizkuntza klaseetatik eratorritako gastuei aurre egiteko (pertsonako gehienez 650 euro), eta gainera, Goierri Eskola Cambridge First Certificate (edo beste hizkuntzen baliokidea) azterketaren matrikula ordaintzeaz arduratuko da, baldin eta azterketa gainditzen badu. Datorren ikasturten jarriko du martxan eskolak diru laguntza sistema hori, eta arduradunek diotenez, neurri hori hartzen duen eskualdeko lehen ikastetxea izango da. Bestalde, larunbatean, hilak 24, DBH amaitu eta batxilergoa ikasi nahi duten ikasleentzako eta horien gurasoentzako ate irekien eguna egingo du. 10:30ean egin diete harrera ikasle eta gurasoei, eta hitzaldi informatiboa eman ondoren, eskolako gune tematikoak bisitatuko dituzte. 12:30ean bukatuko da jardunaldia, luntx batekin.
Beasaingo Aralar alderdiak, Bateragune auziko kideak aske uzteko exijitzen duen mozioa aurkeztu du. Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran aztertuko dute gaia. Beasaingo Aralarrek azaldu duenez, alderdia «Beasaingo Udalaren ohiko jardueratik kanpo» g...
Gipuzkoako Zero Zabor taldeak atzo Zaldibian egin zuen hitzaldiak jaso zuen erantzuna ikusita, Zaldibiako Udalak bigarren hitzaldi bat antolatuko du. Datorren asteazkenean, martxoak 28, izango da, 19:00etan, antzokian. Atzoko informazio saiora 82 herritar joan ziren, eta Karreane kultur etxeko aretoa txikitxo geratu zen. Askok ezin izan zuten sartu. “Gaiak piztu duen jakinminak bultzatuta”, beste hitzaldi bat egingo dute hala. Bigarren saioaren izenburua Zero zabor: posible al da atez atekorik gabe? izango da. Atzo, amaieran, entzuleek hainbat galdera egin zituzten, eta gehienak atez ateko bilketa sistemaren ingurukoak izan ziren.
Ordiziako Ortzadar argazki elkarteak Nikolas Lekuona I. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Espainia mailako zabalkundea du, eta Euskal Herri mailan sona handia duen Argizaiola lehiaketarako baliagarria izango da. Bi gairen bueltako argazkiak aurkeztu behar dira lehiaketara: gai bat librea da, eta besteak Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin du lotura. Lanak hilabete barrurako, apirilaren 23rako, aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia ekainaren lehenean izango da. Ekainaren 4tik 22ra erakusketa jarriko dute Barrenan. Oinarriei buruzko informazioa elkartearen blogean aurki daiteke. Nikolas Lekuona XX. mende hasierako artistarik oparoenetako bat izan zen. 1913an jaio zen Ordizian, eta 23 urte besterik ez zituela hil zen Fruizen (Bizkaia), 36ko Gerran herri bonbardatu zutenean. Bizitza laburra bai, baina kalitate eta sakontasun handiko ondare artistikoa utzi zuen: olioak, marrazkiak, argazkiak eta argazki muntaiak. Orain urte batzuk Lekuonaren obra jasotzen duen honako webgunea jarri zuten martxan.
Goierriko Hitzako, ‘Otamotzeko’ eta Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako webguneen bitartez egingo dituzte zuzenekoak
Bailarako Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen elkarteak antolatuta, lehenengo Legazpiko Kirol Eguna egingo dute igande honetan. Ideia, Legazpiko igeriketa taldearena izan zen, haiek proposatu baitzieten Atzegikoei horrelako jardunaldi bat egitea. Atzegin igeriketa taldean dauden kideak daudela aprobetxatuta, hauei Legazpin bertan txapelketa batean parte hartzeko aukera eskaintzea zen hasierako ideia. Azkenean kirol eguna zabaldu egin dute, elkarteak futbolean jolasten duenik, edo mendira joatea gustoko duenik ere badela ikusita. Hartara, igandean igeriketa txapelketa, futbito txapelketa eta mendi irteera izango dituzte aukeran. Azken honetarako Izadi Zaleak mendi elkarteak 14 kilometroko txangoa prestatu du Legazpi inguruetan barrena. Igandean, 10:00etan emango diete hasiera ekintza guztiei. Guztira 200 bat kirolari elkartuko dira Legazpin, adimen urritasun duten Bizkaiko eta Gipuzkoako talde ezberdinetatik datozen pertsonak dira. Arabako taldeei ere egin zieten deialdia, baina ez da handik inor etorriko. Boluntario eta laguntzaileen artean beste 50 bat pertsonek ere hartuko dute parte. Behin kirol jarduerak amaituta, 13:30ean gizarte etxean elkartuko dira guztiak bazkaltzera. Bazkalostean oroigarri bana emango zaio parte hartu duen guztiari. Partaideen arteko norgehiagoka bultzatu baino, kirol aitzaki hartuta elkarren artean aparteko egun bat pasatzen baita helburua. Dantzaldia egingo dute gero eta 17:00etan amaiera emango diote egunari. Topaketak arrakasta badu, datozen urteetan errepikatzeko asmoa agertu dute Atzegikoek.
Nazioen Mundua herri ekimenaren eskariz Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentalaren irudia bihar goizean, 10:30ean, aurkeztu dute D’elikatuz zentroan. Txiki Agirre Keixeta artistak egindako eskultura bat izango da dokumentalaren ikurra aurrerantzean. Munduko gazta mota ezberdinak erabiliz osatu du Keixetak artelan bitxi hori, eta eskulturaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko du artistak biharko agerraldia. “Mundua gazta bat izanik, eta euskal herritarrok bertako gazta zati bat izateko eskubidearen jakitun egin du eskultura hori Keixetak”, aurreratu du Nazioen Mundua ekimenak.
Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek elkarlanean antolatutako Antzerki Garaia programaren Ordiziako hirugarren antzezlana aurkeztuko du bihar Banarte antzerki taldeak: Abuelita de Batman. Saioa Herri Antzokia izango da, gazteleraz, eta 22:15ean hasiko da. Gaur egungo gizartearen balioekin oso kritikoa den komedia bat da Abuelita de Batman, eta estereotipoak erabiltzen ditu kritika horiek islatzeko. Abuelita de Batman Mexikoko esaera zahar bat da, eta noski edo jakina adierazteko erabili ohi dute. Bost ataleko antzezlana Bost zatitan banatutako obra da, eta komedia eta kritika uztartzen ditu. Lehenean, Argitasuna eta pazientzia izenekoan, mediku baten zinismo pragmatikoa azaltzen da; bigarrenean, Sidaharta izenekoan, beharretik sortzen diren interesei buruz ari da; hirugarrenak Orduan zoriontsu izango gara du izena, eta asmo gaiztoko engainuak ditu hizpide; laugarrenak, Esaten duzuna esaten duzula, maite nauzu goiburua du, gezurkeria du ardatz; eta azkenak, Garai Modernoak izenburua du, eta sentimenduekiko jolasak eta bikote arazoak islatzen ditu.
Olarius & Brothers Rock DJek hileroko saioa egingo dute bihar. Olarius eta konpainiak, ez dute ohiko DJ musika egiten. Beraien esanetan«rock, punk, hardcore, pop eta antzeko estiloekin jolasten duen bikote bitxia» osatzen dute. Saioa 23:30etik aurrera izango da, Koiote zaharra tabernan.