Gabiriko gaztetxoak Errealeko jokalarien eskutik
Martxoaren 15ean, Gabiriako eskolako ikasleak Errealaren entrenamenduan izan ziren. Bertan, hurrengo partidarako sarrerak eman zizkieten. Hori horrela, pasa den asteazkenean, hilak 21, autobus bete gazte joan zen Gabiriatik Anoetara. Levanteren aurka 1...
Martxoaren 15ean, Gabiriako eskolako ikasleak Errealaren entrenamenduan izan ziren. Bertan, hurrengo partidarako sarrerak eman zizkieten. Hori horrela, pasa den asteazkenean, hilak 21, autobus bete gazte joan zen Gabiriatik Anoetara. Levanteren aurka 1-3 emaitzarekin galdu zuen Errealak egun hartan. Gabiriako gazte batzuk, gainera, (Janire, Ander, Edorta, Axular eta Antton) Errealeko jokalariekin eskutik helduta irten ziren zelaira.