Mailari eusteko lehen aukera galdu du Biok OKEk
A-2 mailan ari den Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak mailari eusteko aukera ederra galdu du asteburuan, Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka galdu egin baitu (72-80). Arrasatekoek defentsa gogorra egin zuten, eta etxek...
A-2 mailan ari den Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak mailari eusteko aukera ederra galdu du asteburuan, Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka galdu egin baitu (72-80). Arrasatekoek defentsa gogorra egin zuten, eta etxekoek ez zuten jakin horri aurre egiten, eta azkenean nagusi izan ziren. Bigarren laurdenean partida hausteko aukera izan zuten etxekoek –bederatzi puntuko aldea ere izan zuten–, baina partida azken laurdenean erabaki zen, kanpokoek sartutako hainbat hiruko jaurtiketari esker.