Arrastakak eskaladaren oinarriak lantzeko saioa antolatu du apirilerako
Arrastaka Mendi Taldeak eskaladaren oinarriak ezagutzeko jardunaldi teknikoa antolatu du apirilerako. Bi txandatan banatu dute ikastaroa, batetik teoria landuko dute, Beasainen bertan, eta bestetik, Eginoko (Araba) eskalada eskolara joango dira, ikasit...
Arrastaka Mendi Taldeak eskaladaren oinarriak ezagutzeko jardunaldi teknikoa antolatu du apirilerako. Bi txandatan banatu dute ikastaroa, batetik teoria landuko dute, Beasainen bertan, eta bestetik, Eginoko (Araba) eskalada eskolara joango dira, ikasitakoa praktikan jartzera. Jardunaldi horren helburua, “eskaladarako beharrezko diren segurtasun neurriak erakustea” dela azaldu du Arrastaka taldeak.
Aurrena, saio teoriko-praktikoa egingo dute, apirilaren 11 eta 12an. Arrastakak eta Ehunmiliak probak duten lokalean elkartuko dira, 19:00etan. Eskaladan erabili beharreko materiala, korapilo motak eta segurtasun neurriak aztertuko dituzte.
Bigarren saioa, erabat praktikoa izango da. Apirilaren 14 eta 15ean, Eginoko (Araba) eskalada eskolara joango dira. Bertan, soka-laguna nola aseguratu, bilguneak egin edo rapelatzen ikasiko dute, besteak beste.