Kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbatean Igartzan
Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak eta Beasaingo Udalak antolatuta, kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbat honetan, Igartza jauregian. Paula Fernandez Lueje sopranoak abestuko du, eta harekin batera, bi gitarrajole ariko d...
Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak eta Beasaingo Udalak antolatuta, kantu eta gitarra kontzertua egingo dute larunbat honetan, Igartza jauregian. Paula Fernandez Lueje sopranoak abestuko du, eta harekin batera, bi gitarrajole ariko dira, Carlos Lizcano eta Thomas Heimstad. Saioa 20:00etan izango da, Igartzan.
Kontzertuak bi zati izango ditu. Aurrenekoan, Mozart, Scarlatti, Giuliani, Mendelssohn eta Haendel konpositoreen piezak joko dituzte. Bigarren zatian berriz, Falla, Rodrigo, Rengondi eta Sor konpositoreenak.