Otegi-Enea eta Majoriko jaiak antolatzeko lehen bilera, asteartean
Datorren asteartean, apirilak 3, egingo dute Otegi-Enea eta Majori auzoetako San Joan jaiak antolatzeko lehen bilera. Nerea tabernan egingo dute bilera, 20:00etan. Jai batzordea sortu dute, eta ideia berriak dituzten auzotarrak erakarri nahi dituzte. B...
Datorren asteartean, apirilak 3, egingo dute Otegi-Enea eta Majori auzoetako San Joan jaiak antolatzeko lehen bilera. Nerea tabernan egingo dute bilera, 20:00etan. Jai batzordea sortu dute, eta ideia berriak dituzten auzotarrak erakarri nahi dituzte. Bilerara azaltzeko aukerarik ez dutenei ere parte hartzeko badutela jakinarazi diete. Nerean, Muñozen, Erlen eta Ortega-enean izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia utzi, eta bileren berri izateko aukera dagoela adierazi dute jai batzordekoek.