Iparra-Hegoaren azken txanpan gazteak herri kiroletan aritu dira
Gaur, arratsaldeko bostak inguruan ekin diete gazteek herri kirolei. Segurako Gazte Asanbladak Iparra-Hegoaren barruan antolatutako herri kirolen saioan, Elizako frontoian 30 lagun inguru elkartu dira. Aurtengo 17. Iparra-Hegoa jaialdia azken txanpan s...
Gaur, arratsaldeko bostak inguruan ekin diete gazteek herri kirolei. Segurako Gazte Asanbladak Iparra-Hegoaren barruan antolatutako herri kirolen saioan, Elizako frontoian 30 lagun inguru elkartu dira. Aurtengo 17. Iparra-Hegoa jaialdia azken txanpan sartu da, bihar izango dira azkeneko ekitaldiak. Gazte Asanbladakoek lurraldeen arteko herri kirol saio gisa pentsatuta bazuten ere, “Baionatik (Lapurdi) iritsitako lagun ugari euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko izan den manifestaziora joan da, eta gehienak segurarrak gara”, esan du asanbladako kide batek. Nolanahi ere, Bizkaiko eta Iparraldeko gazteekin batera, jokuei ekin diete.
Pilotan eta sokatiran aritu dira, orduan Iparraldeko musikariak agertu dira. Jarraian, egur pilan eta zaku lasterketan ibili dira, besteak beste, gazteak:
Biharko egitaraua
Goizean, euskal lurralde guztien arteko lotura sinbolizatzen duen ekitaldia egingo dute.Produktu ezberdinen azokarekin eta herri bazkariarekin osatuko dute eguna igandean Seguran, eta Mutxiko dantzek emango diote amaiera aurtengo Iparra-Hegoa ekimenari.