Peio Agirrek irabazi du gaurko kirol apustua
Gaur, 11:30ean, Peio Agirre bizikletan eta Luis Ibarguren korrikan Korostiko gurutzera abiatu dira Legazpiko San Inazio auzotik. Agirre izan da lehenengoa Korostiko helmugara iristen. Jokoan koadrila afari bat zegoen, eta une honetan bi kirolariak eta ...
Gaur, 11:30ean, Peio Agirre bizikletan eta Luis Ibarguren korrikan Korostiko gurutzera abiatu dira Legazpiko San Inazio auzotik. Agirre izan da lehenengoa Korostiko helmugara iristen. Jokoan koadrila afari bat zegoen, eta une honetan bi kirolariak eta beren koadrila elkarrekin bazkaltzen ari dira, behin apustua amaituta.
Peio Agirreren denbora 35’30” izan da eta Luis Ibargurenena 39’27”. Aurreko urtarrilaren 29an egin nahi izan zuten proba, baina elurteagatik bertan behera geratu zen. Gaurkoan egin dute. Agirre oso gogor atera dela esan dute antolatzaileek, eta hasieratik ezarritako erritmoari eutsi diola Korostiraino. Bi kirolariak hilabeteak eman dituzte proba hau egiteko entrenatzen.