Hamazazpi taldek hartu zuten parte atzo, Urretxuko Labeaga aretoan jokatu zen finalean; Baietz eta Play taldeak iritsi ziren emozioz beteta egon zen...
Iparra-Hegoa jaialdia bukatu da Seguran. Egitarau zabala izan du, eta asteotako ekintzak asko izan dira. Irudi asko utzi ditu ekimenak. Ikusi argazkien galeria.
Egungo zuzendaritzaren agintaldia ekainaren 30ean amaitzen da; orduan ez ohiko batzar berri baterako deialdia egingo dute
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak 70-58 galdu du asteburuan Gasteizen, Araberri taldearen aurka. Ordiziarrek ondo ekin zioten partidari, defentsa lan ona eginez, eta aurretik bukatu zuten lehen laurdenekoa (11-16). Bigarre...
Espainiako Zilarrezko maila titulua irabazteko aukera galdu du Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak, Logroñoko Cuatro Arcos taldearekin bana berdindu ondoren Majorin. Viaxes Amarelle talde galiziarra da orain liderra, bakar-bakarrik, eta ora...
Ezker abertzaleak azken urteetan eman diren mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Besteak beste, ezker abertzaleak argitara eman berri duen Konponbide haizea dabil ...
Erlezain Eguna ospatuko dute igandean Zegaman, eta erlearen inguruko hainbat jakintza ikasteko aukera egongo da; bertara joan ezin duenak Urretxuko Aikur museoan ere badu erleen munduak ezkutuan dituenak ezagutzeko aukera. Erleek loreak behar dituzte eztia sortzeko eta, beraz, neguan egonean egoten dira. Gordeta duten eztia jaten dute, eta apenas irteten dira. «Neguan, eguraldi ona egiten duenean bakarrik irteten dira, baina lorerik ez dagoenez, ezin dute lanik egin». Hala jakinarazi du Urretxuko Aikur museoko Josune Epeldek. Aikurren, erlearen inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, erleen ziztada mingarriak burutik kendu, eta erlea zein animalia langilea den ikasita amaitzen dute bisita Aikurrera joaten direnek. Epelderen arabera, «erleen antolaketak bisitariak txunditzen ditu». Erlezainen ezkutuko lana ere ezagutu daiteke Santa Barbara bidean dagoen museo honetan. Eguzkia berotzen hasi eta loreak irtetearekin bat hasten da denboraldia erleentzat eta erlezainentzat. Epeldek azaldu duenez, «martxoko lehen asteetan lan asko egin dute erleek. Erlauntzak eztiz beteta dituzte eta polen pila bat ekarri dute». Otsaila oso hotza izan da eta, loraldia atzeratu egin da. Sahatsa ohi baino beranduago loratu da, eta txikori lorea loratzen ari da dagoeneko. Gustura hartu dute, beraz, erleek martxoko beroa. «Otsaila horren hotza izanda, behar zuten. Jana eskasten ariko zitzaien». Izan ere, erleek eztia behar [...]
Atagoiti lepotik Aztiriarako bideak bi artzaintza leku batzen ditu, baso artean eta Aizalekuren magalean. Txirrinduzaleentzat eta urtean behingo rallyarentzat gogoko mendate bihurtu den Atagoitiko lepoa Gabiriaren eta Legazpiren mugan dago. Artzaintza lekua da, eskola zaharreko Urbiako azken artzainetatik biren sehaska: Atagoiti eta Irazola. Aizaleku mendiaren (811m) magaletik, baso pistaz, Aztiria auzunera joango gara; Aizkorri atariko gainera. Artaldeen neguko bazkaleku da Aztiria (605m), eta etxe ardien tradizioak irauten du oraindik ere. Atagoiti baserriaren ertzetik (513m) bidezidorrean gora abiatuko gara, zelai buruko baso-bidera segituan iristeko. Ezkerrera dagoen bidegurutzean eskuineko bide-adarrari helduko diogu. Pista nagusia da, eta hari jarraitu behar zaio aurrerago dauden beste bi gurutzeetan ere, harik eta Aztiriko baserrietara iritsi arte. Marka zuri-gorriekin seinalatuta dago. Aizalekuren bizkar ia osoa pinudiek hartua daukate gaur egun, tarteka pagadi zaharren bat ikusiko badugu ere. Bidean aurrera, Usardi aldean —argindar linea igaro eta aurreraxeago— zabalune politak irekitzen dira. Gabiriako Madariaga bizkarra lehenik, atzean Izazpi-Kizkitza mendilerroa, eta hondoan Ernio begizta litezke. Bi bihurgune itxi gaindituko ditugu bidean. Bigarrenean —trenbide-egurrez egindako eserleku bat dago—, gorantz Aizaleku tontorrerainoko pista hasen da. Aurrera, berriz, Aralarren ikuspegia azalduko da parez pare, Txindoki tentea buru eta Goierriko bailarak oinetan. Metro gutxi batzuk eginda, Aztiriko jatorrizko herrigunera iritsiko gara. Baztarretxe etxea igaro, [...]
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren A multzoko laugarren jardunaldiak ondorio garbi bat utzi badu hiru talde indartsu daudela da: Downtown, Ferro eta Per La Forza. Downtownek 1-4 irabazi dio asteburuan Totziri, eta sailkapen buruan da jokatuta...
Gai zerrenden datu baseek 1936. urtera arteko informazioak jasotzen dituzte, ondoren, Antonio Prada Zumarragako udal agiritegiko arduradunaren hitzetan, aro...
Martxoaren 23an Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi omendu zituzten Lazkaon. Omenaldi ekitaldian, Goierriko Bertso Eskolako ikasleek hainbat bertso musikatu kantatu zituzten. Bideoan ikus daitezke.
Zaborraz, hondakinen bilketaz eta tratamenduaz Zaldibian azken asteetan egiten ari diren informazio saioek jarraipena izango dute gaur. Carlos Ormazabal zegamarra izango da hizlari, gaur, 19:30ean, Herri Antzokian. Zaldibian Herrigintzan alderdi politi...
Ines Bengoa kontalariak ipuinak kontatuko ditu gaur, astelehena, Itsasondon. Kamishibai motako narrazioak ekarriko ditu, haurrentzat eta gazteentzat. Saioa 17:00etan hasiko da, Gaztelekuan.
Legazpiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema jartzea onartu zuen pasa den astean egin zen osoko bilkuran. Kepa Urzelai, Legazpiko alkateak esan duenez, 2013ko udaberrian jada, “atez atekoa errealitatea izango da Legazpin”. Horretarako,...
Amaia Iturriotz (Zumarraga) eta Imanol Uria (Algorta) dira apirilaren 14an Gabirian jokatuko den 41. Osinalde Sarirako sailkatu diren azken bi bertsolariak. Joan den larunbatean jokatu zen Ordiziako Argi Berri elkartean Bertsolari gazteen XV. Argi Berri saria, eta epaileen arabera, bi bertsolari horiek egin zuten ondoen bertsotan. Entzuleen saria, eta beraz, Argi Berri sariaren irabazlea, Endika Igartzabal gabiriarra izan da. Sei bertsolari aritu ziren kantuan. Aipatutako hirurez gain, Maindi Murua (Azkaine), Manex Mantxola (Urretxu) eta Josu Sanjurjo (Lesaka) eseri ziren Argi Berriko mahaiaren bueltan. Gai-jartzaile lanetan Igor Eguren aritu zen, eta bertsolariek koplak kanta zitzaten, Ander Matxain eta Mikel Urdangarin aritu ziren trikitia eta panderoa joz. Umore kutsuko gaiak eta gai serioak jarri zituen Egurenek; hala nola, zabor bilketa, elkarbizitza, Durangoren bonbardaketa, desjabetzak, langabezia, energia berriztagarriak… Aurten 58 lagun elkartu ziren Argi Berrin afaltzera, baina saioa entzutera jende dezente inguratu zen, adin guztietakoa. Osinalde sariketan parte hartutako bertsolariaren bat edo beste ere joan zen saioa entzutera, eta baita Aitor Sarriegi Gipuzkoako bertsolari txapelduna. Mikel Mendizabal Itsasondoko bertsolariaren urtebetetze eguna ere bazen, eta zorionak ere kantatu zioten. Osinalderako seikotea Endika Igartzabalek Maitane Terradillos elkarteko lehendakariaren eskutik jaso zuen Argi Berri sariketaren irabazleari ematen dioten Txikia saria. Antton Mendizabalek egindako eskultura bat da, [...]
Aurten 30 urte beteko dira Laureano Telleria (Segura, 1935) eta haren jirako hainbat lagun Segurako Aste Santuko prozesioa antolatzen hasi zirenetik. Gaur, Ostiral Santuko aurreko ostirala, eta azkeneko hiru hamarkadetan bezalaxe, elizan elkartuko dira prozesioan ateratzen dituzten santuak garbitu, txukundu, jantzi eta datorren asterako dena pronto uzteko. Prestaketa horien nondik norakoak eta beste hamaika kontu azaldu ditu Telleriak, orain astebete Segurako sakristian egindako elkarrizketan. Gaur elizan elkartuko zarete prozesioan ateratzen diren santu guztiak pronto uzteko. Hala ere, aurreko lanak ere egin beharko dituzue, ezta? Prozesioa bukatu eta berehala lan asko izaten da trasteak jasotzen, eta orduan, inbentario moduko bat egiten dugu orri batean: zer dagoen, zer ez, zer dagoen puskatuta, zer aldatu beharrean… Bi mila piezatik gora dira mugitu beharrekoak; arropak direla, eskularruak, kandelak… Horiek jasota daudela, abenduan konponketekin hasten gara. Egia esan, konpondu beharreko lan asko artelana da, eskulana, eta denbora asko behar izaten da. Eta zenbat jende elkartzen zarete? Nola egiten duzue lan banaketa? Jende asko, nahiz emakumezko nahiz gizonezko. Hogeita hamar lagunetik gora izango gara! Gizonezkook egiten ditugu lanik zakarrenak-edo: irudiak jaitsi, andak jaitsi, pisudun lanak… 08:30ean hasten gara gu. Gero, 09:30ak aldera, emakumezkoak etortzen dira irudiak janztera. Arropa denak txukun-txukun jasota edukitzen dituzte. Irudi horiek aste eguneko [...]
Euskal Herritik kanpo denboraldi batez bizitzeko gogoa zuen Gorka Berasategik (Ordizia, 1984). Beste herrialde batean nola bizi diren ezagutu eta herrialde ezezagun batean bere kabuz zenbateraino moldatzeko gai zen probatu nahi zuen. Argentina aukeratu zuen abentura horretarako. 2008tik bertan bizi da ordiziarra. Kazetaria da lanbidez. Zertan zabiltza Argentinan? Argentinarrekin hartuemanean, haien bizimodua eta kultura ezagutzen. Baita lanean ere. Hainbat hedabide euskaldunekin kolaboratu izan dut: Euskadi Irratiarekin, Argiarekin, Berriarekin, Gara egunkariko Gaur8 gehigarriarekin… Euskal Herriko hedabideetan zabaltzeko gai berrien bila nabil beti, interesgarri iruditzen zaizkidan gaien atzetik. Buenos Aireseko gida bat ere idatzi dut Astero argitaletxearentzako. Laster argitaratuko da. Horrez gain, Euskaltzaleak diasporako elkartean euskara eta gaurkotasun tailerra ematen aritu naiz. Nola egiten duzu kazetari lana? Argentinako eta Hego Amerikako gertakizunak jarraitzen ditut eta arreta ematen didaten gaietan sakontzen dut. Zorionez, Argentinan, hitz egiteko prestutasun handia du jendeak. Testua prestatu ondoren, Euskal Herrira bidaltzea da hurrengo pausoa. Ekonomia krisian murgilduta gaude hemen. Zer moduzko egoera bizi dute Argentinan? Argentinan ekonomia hazkunde handia izan dute azken urteotan. 2001eko krisiarekin alderatuta egoera asko hobetu dela dio jendeak eta lana egon badago. Dena den, lan baldintzak kaxkarrak dira orokorrean, eta bizi baldintza duinetatik baztertuta jarraitzen du jende konpuru handi batek. Buenos Airesen begi bistakoa da [...]