Eskola txikien metodoa sarritan gutxietsita dago gizartean, adituen iritziz
Goierriko eskola txikietako gurasoek eta irakasleek Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak (GETGEK) antolatutako bigarren jardunaldiak izan dira asteburuan, Ikaztegietan. Gabiriako, Zeraingo eta Olaberriko ikastetxeek parte hartu dute, Itsasondokoak ofizialki ez baitaude elkargoan. Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena aurten izateagatik gonbidatu berezia izan dute, Kataluniatik etorria: Roser Boix, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Irakasleen Formakuntza Fakultateko dekano ordea, eskola txikietan aditua. Eskola txikiak desberdinak dira metodologia eta antolakuntzari dagokionez, eta Boixek azpimarratu du gizarteak «gutxi» dakiela adin-aniztasunean oinarritutako pedagogia darabilen eskola-mota horren inguruan. Askotan, «gutxietsita» dagoela ere esan zuen. Boixen hitzaldiaren ondoren, Juan Carlos Alonso psikologoak eta Joxe Amiama unibertsitateko irakasleak hitz egin zuten, Nola landu heriotza haurrekin eta familiaren eta eskolaren arteko harremanak gaiez. Formakuntza eta harremanak Gipuzkoako 26 eskola txiki batzen dituen GETGEKen helburu bat gurasoen heziketa da, eta iaz antolatu zituzten lehen aldiz jardunaldiak. «Jasotako erantzunarekin oso pozik gaude, parte-hartzea handia eta ona izan delako. Gurasoak formatzeaz gain, haien arteko harremanak sendotzen dituelako», dio koordinakundeko idazkari Irati Aldazabalek. Gipuzkoako Eskola Txikiek aurten Larraulen ospatuko dute urteko festa. Ekainaren 3an izango da, igandearekin. 25. ekitaldia da.
Goierriko eskola txikietako gurasoek eta irakasleek Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak (GETGEK) antolatutako bigarren jardunaldiak izan dira asteburuan, Ikaztegietan. Gabiriako, Zeraingo eta Olaberriko ikastetxeek parte hartu dute, Itsasondokoak ofizialki ez baitaude elkargoan.
Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena aurten izateagatik gonbidatu berezia izan dute, Kataluniatik etorria: Roser Boix, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Irakasleen Formakuntza Fakultateko dekano ordea, eskola txikietan aditua. Eskola txikiak desberdinak dira metodologia eta antolakuntzari dagokionez, eta Boixek azpimarratu du gizarteak «gutxi» dakiela adin-aniztasunean oinarritutako pedagogia darabilen eskola-mota horren inguruan. Askotan, «gutxietsita» dagoela ere esan zuen.
Boixen hitzaldiaren ondoren, Juan Carlos Alonso psikologoak eta Joxe Amiama unibertsitateko irakasleak hitz egin zuten, Nola landu heriotza haurrekin eta familiaren eta eskolaren arteko harremanak gaiez.
Formakuntza eta harremanak
Gipuzkoako 26 eskola txiki batzen dituen GETGEKen helburu bat gurasoen heziketa da, eta iaz antolatu zituzten lehen aldiz jardunaldiak. «Jasotako erantzunarekin oso pozik gaude, parte-hartzea handia eta ona izan delako. Gurasoak formatzeaz gain, haien arteko harremanak sendotzen dituelako», dio koordinakundeko idazkari Irati Aldazabalek.
Gipuzkoako Eskola Txikiek aurten Larraulen ospatuko dute urteko festa. Ekainaren 3an izango da, igandearekin. 25. ekitaldia da.