2012/4/25

Zumarraga Lantzenen etorkizunari buruzko zalantzak agertu ditu EAJk

Sozietate publikoan berregituraketa egingo dutela iragarri du Mikel Serrano alkateak, «kargua utziko du kudeatzaileak»

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Eztabaida antzuetan» ez duela sartu nahi erantzun dio udal gobernuak EAJri

EAJ-PNVk  udal gobernuari egindako kritikak direla eta, Aitor Larburu zinegotziak azaldu du ez dutela «eztabaida antzuetan sartu nahi».  Hori dela eta, EAJk «egindako irainei ez diegu inongo garrantziarik ematen. Gure asmo sendoa da kontu epaite...

Beasaingo Hitza

Gipuzkoako Diputazioak harrera ofiziala egingo dio gaur Ampo Ordiziari

Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera ofiziala egingo dio gaur arratsaldean Ampo Ordizia errugbi taldeari. Martin Garitano diputatu nagusia, Ikerne Badiola kultura, gazteria eta kirol diputatua, Asier Sarriegi kiroletako zuzendaria, Ordiziako udal ordezkariak, Gipuzkoako Errugbi Federaziokoak eta Gipuzkoako errugbi taldeetakoak izango dira bertan. Ordiziako taldea 18:45ean iritsiko da Gipuzkoa plazara. Sarrera nagusiko ateak ireki eta gero, Garitanok eta Badiolak egingo diete harrera taldekideei. Ondoren, trono aretora igoko dira, eta ekitalditxo bat egingo dute bertan. Lehendabizi pare bat minutuko bideo bat emango dute, eta ondoren, diputazioko ordezkariek eta klubekoek hitz egingo dute. Taldeak sinatutako elastiko oparitu die Garitano eta Badiolari, eta aldundiak oroigarri bat. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute.

Ordiziako Hitza

Eskola txikien metodoa sarritan gutxietsita dago gizartean, adituen iritziz

Goierriko eskola txikietako gurasoek eta irakasleek Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak (GETGEK) antolatutako bigarren jardunaldiak izan dira asteburuan, Ikaztegietan. Gabiriako, Zeraingo eta Olaberriko ikastetxeek parte hartu dute, Itsasondokoak ofizialki ez baitaude elkargoan. Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena aurten izateagatik gonbidatu berezia izan dute, Kataluniatik etorria: Roser Boix, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Irakasleen Formakuntza Fakultateko dekano ordea, eskola txikietan aditua. Eskola txikiak desberdinak dira metodologia eta antolakuntzari dagokionez, eta Boixek azpimarratu du gizarteak «gutxi» dakiela adin-aniztasunean oinarritutako pedagogia darabilen eskola-mota horren inguruan. Askotan, «gutxietsita» dagoela ere esan zuen. Boixen hitzaldiaren ondoren, Juan Carlos Alonso psikologoak eta Joxe Amiama unibertsitateko irakasleak hitz egin zuten, Nola landu heriotza haurrekin eta familiaren eta eskolaren arteko harremanak gaiez. Formakuntza eta harremanak Gipuzkoako 26 eskola txiki batzen dituen GETGEKen helburu bat gurasoen heziketa da, eta iaz antolatu zituzten lehen aldiz jardunaldiak. «Jasotako erantzunarekin oso pozik gaude, parte-hartzea handia eta ona izan delako. Gurasoak formatzeaz gain, haien arteko harremanak sendotzen dituelako», dio koordinakundeko idazkari Irati Aldazabalek. Gipuzkoako Eskola Txikiek aurten Larraulen ospatuko dute urteko festa. Ekainaren 3an izango da, igandearekin. 25. ekitaldia da.

Aimar Maiz

Azokako hondakinak txikiagotzeko prentsa

Ordiziako azokan sortzen den hondakin kopurua oso handia dela eta, Sasieta Mankomunitateak Ordiziako Udalarekin batera prentsa bat jarri dute Elkano kalean (Astokalen). Atzo aurkeztu bazuten ere, joan den urteko urrian jarri zuten martxan prentsa, Sasi...

Ordiziako Hitza

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Hitzarok

Maiatzaren 13an Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Maiatzaren 8rako eskuratu behar dira txartelak, bi bide erabiliz: Hitzarora deituz (943 16 23 66) edo mezu elektroniko ...

Ordiziako Hitza

Erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute Beasainen

Maiatzaren 9an, erretzeari uzteko ikastaroa egingo dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Beasain, Ordizia, Arama, Altzaga eta Itsasondoko herritarrei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 7rako eman behar dute izena. Hiru auk...

Beasaingo Hitza

Mendaurko mendigunera irteera antolatu du Goierrik iganderako

Basaburuako harana, Malerreka eta Bortzirien artean dagoen mendikatera joango dira mendizaleak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elikadura jasangarriaz arituko dira Agenda 21eko foroan

Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera egingo dute bihar Legazpin, hilero bezala. 18:30etik 20:00etara egin dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Bihar, elikadura jasangarria landuko dute, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko Batxilergoko ikas...

Goierriko Hitza

Ampo Ordiziaren eta El Salvadorren arteko finala sarean

cyltelevision erabiltzaileak Ampo Ordiziaren eta El Salvadorren arteko finaleko irudiak igo ditu Youtubera. Partidako irudiez gain, lehen ospakizunetako irudiak ere jasotzen ditu bideoak.

Goierriko Hitza

Babes ofizialeko 60 etxe zozkatuko dituzte gaur Ordizian

Ordiziako San Joan auzoan eraikiko diren babes ofizialeko 60 etxebizitza berrien zozketa egingo du gaur, 18:00etan, Herri Antzokian. Zozketarako onartuen behin betiko zerrendak ikusgai daude dagoeneko. Udal arreta bulegoan (08:00-13:30) eta Udaltzaingo...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa