‘En un mundo mejor’ filma emango dute gaur
Gaur, maiatzak 1, jai eguna denez, Ordiziako Herri Antzokian emanaldia izango da. Iaz Urrezko Globoa eta orain bi urte ingelesez ari ez zen filma onenaren Oscar Saria irabazi zuen En un mundo mejor filma emango dute, saio bakarrean, 19:30ean. Sussane ...
Gaur, maiatzak 1, jai eguna denez, Ordiziako Herri Antzokian emanaldia izango da. Iaz Urrezko Globoa eta orain bi urte ingelesez ari ez zen filma onenaren Oscar Saria irabazi zuen En un mundo mejor filma emango dute, saio bakarrean, 19:30ean.
Sussane Bier da filmaren zuzendaria, eta Mikael Persbrant eta Trine Dyrholm dira filmaren protagonista nagusiak. Afrikako errefuxiatu kanpaleku batean lan egiten duen Danimarkako mediku baten istorioa kontatzen du filmak. Haren semea eta emaztea Danimarkan bizi dira, eta semea baztertu egiten dute eskolan. Amaz umezurtz den beste mutil bat iristen da eskolara, eta bi mutikoak lagunak egiten dira. Baina harreman hori gaiztotu egiten da, eta bi familien egunerokoan eragin nabarmena du.