Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian. Horren osagarri, Jentilbaratza 1512-2012 elkartea hainbat ekitaldi egitekoa zen Goen plazan. Elkarteko kideek Ordiziako Ahotsari jakinarazi diotenez, asteburu horretarako irag...
Beasaingo udal liburutegiak antolatuta, Miren Camison ipuin kontalariak “Ipuinak eta bidaiak” ikuskizuna egingo du ostegunean, hilak 10, 17:30ean.
Asteburuan, ‘Los juegos del hambre’ filma eskainiko dute Beasaingo Usurbe antzokian. Ordutegia: Hilak 11, ostirala: 22:15 Hilak 12, larunbata: 19:30 eta 22:15 Hilak 13, igandea: 17:00, 19:30 eta 22:15 Hilak 14, astelehena: 19:30 eta 22:15
Joxantonio Ormazabalen heriotzaren bigarren urteurrenean herritarrek omenaldi xume bat egin zioten atzo Zegaman. 13:00etan hasi zen ekitaldia: Xabier Azurmendi dantzariak Agurra dantzatu zuen Toberako txistulariek lagunduta, Aitxuriko haurrek Ormazabal...
Itsasondoko landa ingurunea eta naturguneak babesteko, zaintzeko eta hobetzeko ekimenarekin jarraituz, udalak hitzaldi bat antolatu du biharko, asteazkena. Baserritarrak: Itsasondoko naturaren zaintzaileak. Gaztelekuan (Goiko plaza, 2) 19:30ean hasiko ...
Auzmendik eta Soraluzek arropak egitea dute gustuko, eta hori lanbide bihurtzeko ari dira lanean
Urtero inguratzen da jende izugarri Idiazabalgo Gazta Egunean, baina atzokoan inoiz baino jende gehiago ibili zela zioten urtero hutsik egiten ez dutenek. Aurten, gainera, Gazta Egunean berebiziko garrantzia zuten bi pertsona oso maitatu falta ziren: A...
Belen Arrondo (Beasain, 1956) STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaidea da, eta sindikatuko bozeramailea. Gasteizen bizi da. Irakasle ikasketak egitera joan zen, eta 1977. urtetik gaur arte, lanpostua hango Umandi ikastolan dauka. Espainiako gobernuak hezkuntzan murrizketak egingo dituela iragarri berri du. Arrondok, hala ere, murrizketak aspalditik datozela dio. Gasteizen bizi den arren, noizean behin Goierrira pozik etortzen da. Bere familia zuzena Beasainen bizi da, eta inguruko herrietan zeharkako famili ugari dauka. Belen Arrondok Goierriko berriak jarraitzen ditu. Hezkuntzari dagokionez, zeintzuk dira zehazki Espainiako gobernuak iragarri berri dituen murrizketak? Azken urteetan murrizketa ugari jasaten ari gara hezkuntza munduan, bereziki, irakaskuntza publikoan. Azkenak, Madriletik etorri dira: ikasleen kopurua %20 haziko da gelako, irakasleen eskola orduak igoko dituzte, bajak 10 egun pasa arte ez dira ordezkatuko, soldaten osagarriak kenduko dituzte, eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan hainbat neurri ezarriko dituzte. Azkenaldian, egunero ia, hezkuntzaren alorrean egingo dituzten murrizketen berri ematen dute. Gero eta larriagoa al da egoera? Zalantzarik gabe, azken neurri hauek eta aurrekoek, egoera larritzen dute. Hilabete asko daramatzagu hau guztia salatzen, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian zein Nafarroan: langile kopuruak behera egiten duen bitartean, ikasle kopurua gora doala, ordezkapenak ez direla modu egokian betetzen, lan zama gehitzen ari dela… Finean, hezkuntzan ez dela behar [...]
Loinatz musika eskolak antolatuta, larunbatean, hilak 12, Beasaingo X. Kantaldia egingo dute, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Musika eskolako irakasleek, herriko abesbatzek eta hainbat taldek parte hartuko dute. Herritarrekin batera, euskal ab...
Larunbat arratsaldean, Ormaiztegiko eta Mutiloako Udalek, Zumalakarregi Museoak eta Goiturrek antolaturik, Mutiloa eta Ormaiztegi herrien arteko ibilbidearen II. Edizioa ospatu zen. Guztira 35 pertsona gerturatu ziren arratsaldeko 16:00etarako Mutiloak...
Beasaingo Loinatz musika eskolako konbo taldeek kontzertua egingo dute ostiralean, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian.
Ostegunean hilabete egingo du CAFeko garbitzaileen grebak. Hainbat hilabete daramatzate protestan, baina apirilean erabaki zuten greba mugagabea hastea. ELA eta LAB sindikatuen izenean, langileak prentsaren aurrean agertu dira gaur goizean, beraien ...
Joan zen mendearen erdialdean jende asko etorri zen Espainiatik Goierrira, bizimodu hobe baten bila. Azkenaldian asko hitz egiten da immigrazioaz, baina Goierrik joan zen mendearen erdialdean jaso zuen etorkin uholderik handiena. Espainiatik etorritako langileak eta haien familiak eskualdeko lantegietara etorri zirenean izan zen. Arruntena, lehenengo senarra etortzea zen, eta ondoren emaztea. Baina Maria Antonia Hortiguela (Burgos, 1939) lagun batekin etorri zen, eta Ana Requerey (Kordoba, 1943) gurasoekin eta anaia-arrebekin. Gizonek lanean igarotzen zuten eguna, eta emazteek etxean, eta hala, bizitoki berrira egokitzea zailagoa izan zen emakume horientzat guztientzat. Hortiguela Villayerno Morquillas herrian jaio zen, eta 17 urterekin iritsi zen Zumarragara. «Nire jaioterria nekazal herria da eta ez nuen gabeziarik ezagutu. Haurtzaro oso polita izan nuen, baina 1956an Gipuzkoara etortzea erabaki nuen». Ez da hartutako erabakiaz damu, baina berak orduan egindakoa ez egiteko aholkatzen die orain gazteei. «Maistra ikasketak hastekotan nintzen, baina dirua irabazi nahi nuen eta lagun batek eta biok Telefonicak Bergaran (Gipuzkoa) langileak behar zituela ikusi genuen iragarki batean. Hala etorri ginen». Requerey, berriz, 40.000 biztanle pasatxo dituen Kordobako Lucena herrian jaio zen. Bilore enpresak bertan lantegia zuen, eta familia ia osoari Goierriko lantegian aritzeko aukera eskaini zion Bilorek. Requereyk 13 urte zituen Goierrira etorri zenean. «Aitak Lucenan taberna [...]