36ko gerrako kontu latzak txokolate, pasta eta txurroekin gozatu zituzten
Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Erbie elkartean, txokolate, txurro eta pastekin gozatzen zuten bitartean 36ko gerrako garai latzez hitz egiteko. Antonio Igartzabalek 17 urterekin gudari joan zeneko kontuak kontatu zituen, Ni...
Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Erbie elkartean, txokolate, txurro eta pastekin gozatzen zuten bitartean 36ko gerrako garai latzez hitz egiteko. Antonio Igartzabalek 17 urterekin gudari joan zeneko kontuak kontatu zituen, Nikola Alustizak aldiz, 11 urterekin gudari joateko gaztetxo, eta herrian gelditu zirenek bizitakoa kontatu zuen, Ramon Bidegainekin batera. Emakumeen ikuspegia berriz Maria Jesus Garciak eman zuen. Horiek izan ziren gehien hitz egin zutenak, baina gainerako askok ere parte hartu zuten tertulian. Bi ordu inguru pasa zituzten kontu-kontari gertatu zirenak oroituz, jendearen interesa hasez.