Ataun Aiatik Urkillagarako bidea itxi egingo dute bihar, hiru egunerako
Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen arte...
Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen artean egingo dituzte lanak. Lubeta 8 metro luze eta 6 metro altu izango da.
Errepidea estua denez, lanak egin bitartean erabat itxiko dute zirkulazioarentzat, eta ezingo da handik pasatu. Bihar, asteazkena, maiatzak 9, 08:00etan itxiko dute, ostiraleko (maiatzak 11) 20:00ak arte.