Neska lagun ohia jotzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, neska lagun ohia jo eta urruntze agindua ez betetzea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, emakumezkoa bikote ohiaren etxera joan zen, gizonezkoak esan ziolako seme-alabak Eu...
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, neska lagun ohia jo eta urruntze agindua ez betetzea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, emakumezkoa bikote ohiaren etxera joan zen, gizonezkoak esan ziolako seme-alabak Euskal Herritik kanpora eraman behar zituela. Iturri horien arabera, eztabaidan hasi ziren, eta emakumezkoa etxetik ateratzen ari zenean gizonak ostikoz jo zuen andrazkoa. Emakumea lurrera erori zela dio Ertzaintzak, eta gizonezkoak iletik tira egin ziola, harik eta emakumeak kaleraino iristea lortu zuen arte. Kalean berriz heldu zion gizonezkoak emakumezkoari, eta Herrizaingo sailak dioenez, 112ra deitzear zela, sakeleko telefonoa ere puskatu zion gizonezkoak. Kalean zegoen jendeak eman zion abisua Ertzaintzari.