Pasiotarren komentuan ikasitako 200 lagun inguru batu ziren atzo Gabirian
Pasiotarren komentuan ikasle ibilitako 200 lagun inguru batu ziren igandean Gabirian. Goizean komentu ondoan dagoen Lourdesgo amabirjinaren aurrean ekitalditxo bat egin zuten. Euren kantuak abestu zituzten, Koldo Sarasolak Gabiriako apaizak hitz batzuk...
Pasiotarren komentuan ikasle ibilitako 200 lagun inguru batu ziren igandean Gabirian. Goizean komentu ondoan dagoen Lourdesgo amabirjinaren aurrean ekitalditxo bat egin zuten. Euren kantuak abestu zituzten, Koldo Sarasolak Gabiriako apaizak hitz batzuk esan zituen, eta baita pasiotar probintziala den Juan Mari Santamariak ere, eta Migel Irizar gotzain izandakoak eman zuen bedeinkazioa.
Segidan taldekako argazkiak atera zituzten 30. hamarkadakoekin hasi eta gazteenak arte. 1947ko urteko ikasleak bakarrik falta ziren, urte guztietako norbait behintzat egoteko. Inguratu zen gizonik zaharrena Jesus Lizarraga nafarra izan zen, 92 urterekin.
Komentu inguruko ospakizunak amaituta, Gabiriako elizara igo ziren. Eliz atarian luntxa egin zuten lehenik, eta behin barrura sartu zirenean, Migel Irizarrek meza eman zuen. Argazki zaharrak ikusi zituzten, DVD eta aldizkariak banatu zizkieten ikasle izandakoei… eta kontu zaharrak oroitzen jarraitzeko bazkaltzera joan ziren Kortara.