Mariren jaitsierarekin hasi dituzte beasaindarrek aurtengo Loinatz jaiak
Muruko Mari jaitsi da aurten ere herrira, beasaindarrei jai ederrak pasa ditzatela ospatzeko. Dantzarien eta herriko musikarien laguntzarekin, urteroko ikuskizuna eskaini zuten ostiral gauean herriko plazan, suaren inguruan. Mariren aurtengo pregoia k...
Muruko Mari jaitsi da aurten ere herrira, beasaindarrei jai ederrak pasa ditzatela ospatzeko. Dantzarien eta herriko musikarien laguntzarekin, urteroko ikuskizuna eskaini zuten ostiral gauean herriko plazan, suaren inguruan. Mariren aurtengo pregoia krisiari erreferentzia eginez hasi zen, baina diruaren faltan, irudimena eta sormena erabiltzeko deia egin zien herritarrei. Jaietan ez duela emakumeekiko gehiegikeriarik nahi esan zuen, eta “geure artean ez daudenak eta gure artetik joan direnak” ere gogoan izan zituen.