Mozorro egunak portua ekarri du Legorretara
Azentzio jaiak dira Legorretan, eta euriak ez ditu bertakoak kikildu. Mozorro eguna ospatzen ari dira gaur. Legorretako asko eta asko mozorrotu dira, eta guztiek itsasoarekin lotutako mozorroa jantzi dute. Batzuk beste batzuk baino ikusgarriagoak izan ...
Azentzio jaiak dira Legorretan, eta euriak ez ditu bertakoak kikildu. Mozorro eguna ospatzen ari dira gaur. Legorretako asko eta asko mozorrotu dira, eta guztiek itsasoarekin lotutako mozorroa jantzi dute. Batzuk beste batzuk baino ikusgarriagoak izan dira, plaza erdian eguzkia euripean hartu duten turista nafar talde batek, adibidez, atentzioa eman du.
Eguerdian, paella lehiaketan parte hartu dute horietako batzuek, koadrilek frontoian egin dituzte paellak.
‘Plaza bete’ bilkura 19:45ean izango da Herrira mugimenduak antolatuta. Gauean dantzaldia egongo da.