Seguran ere plaza bete da kartzelak hustutzeko
Goizeko 11:30ak aldera hasi dira txistulariak kaleak alaitzen eta segidan hasi dira pintxo tailerra, txalapartatxoa, margo tailerra, futbola partida… Ekitaldi nagusia berriz eguerdiko 13:00etan hasi da herriko abesbatzak Herri abestia kantatuz. ...
Goizeko 11:30ak aldera hasi dira txistulariak kaleak alaitzen eta segidan hasi dira pintxo tailerra, txalapartatxoa, margo tailerra, futbola partida…
Ekitaldi nagusia berriz eguerdiko 13:00etan hasi da herriko abesbatzak Herri abestia kantatuz. Hitza berriz, Lurder Imaz eta Santos Belokik hartu dute, ekitaldiaren hasieran. Xabi Makazaga herritar presoaren irudia zuen aulki huts zuria ere jarri da plazan. HERRIRA hitza osatu dute segidan zenbait herritarrek Beloki eta Imazek preso daudenek, preso gisa dituzten eskubideak izan ditzaten aldarrikatzen zuten bitartean. Mugikorrean grabatuta zituzten Makazagaren hitz batzuk entzuten ere saiatu dira. Behin HERRIRA hitza osatuta, dantzariek ekitaldirako espreski prestatutako koreografia egin dute Ume Gaiztuak taldearen “Ttipi-ttapa”abestiarekin. Ekitaldiaren amaieran argazki bat atera dute bertaratu guztiek eta hamaiketako batekin borobildu dute bilkura.