Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak gipuzkerari buruzko proiektua ondu du, Goierriko eta Tolosaldeko hamar idazle klasikoren obrak landuta
Erdialdeko euskalkiaren azterketa eta bilketa lana egin du Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak. Gipuzkoa hegoaldeko euskara-moldearen ezaugarriak eta literatura xehetu ditu proiektuan, Goierriko eta Tolosaldeko hamar «bidegileren» obrak oinarri hartuta. Lazkaon aurkeztu ditu proiektuaren nondik norakoak, Aranburuk lotura estua duen herrian, Maizpiden irakasle izan baitzen urte askoan, erretiratu arte. Historiari, euskarari eta idazleei buruzko lan ugari ondu ditu Aranburuk. Azkena, herenegun bertan moldiztegira eraman duen Antonio Sorarrain (1928-2011) idazle eta lagun alkizarraren bizitzari eta obrari buruzkoa, aurki aterako dena. Hain zuzen, Sorarrainen eta beste bederatzi autoreren lan literarioak zein dotrina irakasgaiak aztertu ondoren, erdialdeko euskarari buruzko emaitza prest du. «Proiektua idatzita dut, bati eta besteari ematen ari naiz, merezi duen-edo ikusteko. Maila oso zabalean argitaratzeko ez da, baina liburua ateratzeko ea finantzazioa aurkitzen dugun». Liburua salmentan jartzeko asmorik ez du, ale bakan batzuk banatzeko baizik, «informalki». Azterketak «auzolanaren apologia» izan nahi du. Goierrirekin —baita Beterrirekin ere— eta Maizpiderekin lotuta dago, Gerriko ikerlan sariketan lehenagotik ateratako idazle-biografia eta azterketak baitira asko, lankide gehiagorekin Aranburuk berak landuak. Horiek ezagutzera emateko ere baliagarri litzateke. Oraingoz proiektua «aparkatuta» dagoen arren, «interes maila bat» ikusten dio, hedapen handia ez bada ere, bi eskualdeetako bizilagunentzat eta euskalaritzaren arloko adituentzat. Azterketa burutzek «hamar bidegile, hamaika irizpide» erabili [...]
Erdialdeko euskalkiaren azterketa eta bilketa lana egin du Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak. Gipuzkoa hegoaldeko euskara-moldearen ezaugarriak eta literatura xehetu ditu proiektuan, Goierriko eta Tolosaldeko hamar «bidegileren» obrak oinarri hartuta. Lazkaon aurkeztu ditu proiektuaren nondik norakoak, Aranburuk lotura estua duen herrian, Maizpiden irakasle izan baitzen urte askoan, erretiratu arte.
Historiari, euskarari eta idazleei buruzko lan ugari ondu ditu Aranburuk. Azkena, herenegun bertan moldiztegira eraman duen Antonio Sorarrain (1928-2011) idazle eta lagun alkizarraren bizitzari eta obrari buruzkoa, aurki aterako dena.
Hain zuzen, Sorarrainen eta beste bederatzi autoreren lan literarioak zein dotrina irakasgaiak aztertu ondoren, erdialdeko euskarari buruzko emaitza prest du. «Proiektua idatzita dut, bati eta besteari ematen ari naiz, merezi duen-edo ikusteko. Maila oso zabalean argitaratzeko ez da, baina liburua ateratzeko ea finantzazioa aurkitzen dugun». Liburua salmentan jartzeko asmorik ez du, ale bakan batzuk banatzeko baizik, «informalki».
Azterketak «auzolanaren apologia» izan nahi du. Goierrirekin —baita Beterrirekin ere— eta Maizpiderekin lotuta dago, Gerriko ikerlan sariketan lehenagotik ateratako idazle-biografia eta azterketak baitira asko, lankide gehiagorekin Aranburuk berak landuak. Horiek ezagutzera emateko ere baliagarri litzateke.
Oraingoz proiektua «aparkatuta» dagoen arren, «interes maila bat» ikusten dio, hedapen handia ez bada ere, bi eskualdeetako bizilagunentzat eta euskalaritzaren arloko adituentzat.
Azterketa burutzek «hamar bidegile, hamaika irizpide» erabili ditu Aranburuk. Gipuzkeraren idazle klasikoak dira, Otxoa Arin aitzindariarengandik hasi, XVIII-XIX. mendeetakoekin segi, eta orain urte gutxi hildakoetara arte, Xabier Azurmendi zegamarra edo Sorarrain, kasu.
Azken hamarkadetan argitaratutako monografikoekin ospe zerbait badute zenbaitzuek, ezezagunak dira bestetzuk.
Bidegile-idazle gipuzkoarrak
- Jose Otxoa Arin. Ordiziarra, 1672-1743.
- Juan Irazusta. Alkizarra, XVIII. mendekoa.
- Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga. Segurarra, 1740-1824.
- Juan Bautista Agirre Elola. Asteasuarra, 1742-1823.
- Jose Felix Amundarain. Zegamarra, 1755-1825.
- Juan Inazio Iztueta Etxeberria. Zaldibiarra, 1767-1845.
- Klaudio Otaegi. Zegamarra, 1836-1890.
- Pello Mari Otaño Barriola. Zizurkildarra, 1857-1910.
- Xabier Azurmendi Agirre. Zegamarra, 1936-2001.
- Antonio Sorarrain. Alkizarra, 1928-2011.