100 lagun inguru elkartu ziren atzoko herri bazkarian Oleta mendiko erromerian
Maria Ibañez gaintzarra izan da Ordizian aurrenekoz antolatu duten Emakumeen lasterketaren irabazlea. Denera 30 emakumek parte hartu zuten lasterketa horretan, eta batek ez beste guztiek lortu zuten lasterketa amaitzea. Ibañezek 18 minutu eta 25 segundu behar izan zituen bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bigarren, Lasarteko Nieves Civico sailkatu zen(18’57”) eta hirugarren herri bereko Karmen Gomez (21’53”). Ordizian Kirolean III. asteko ekimenik nabarmenena izan zen hori, baina larunbata bete-betea izan zen Ordizian. Goizean haurren moto txapelketa izan zen, Maite Franko ipuin kontalaria ere bai, eta arratsaldean, lasterketaren ondoren, gimnasia erakustaldia eta emakume kirolariei egindako omenaldia ere izan zen. Omenduen artean zeuden Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariak, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea, eta Ordiziako atletismoko nesken taldea ere bai. Ekimenari buruzko informazio gehiago eta argazkiak hemen lor daiteke.
Aurreko ostiralean Sekundino Esnaola musika eskolako 'combo'-ek kontzertua eskaini zuten Zumarragako parkean
Kutxa Ekoguneak etxeko balkoian baratza nola egin erakusteko tailer bat antolatu du asteazkenerako, hilak 6. Egizu zerorren uzta! izena eman diote tailerrari, eta Nikolas Lekuona plazan izango da goizez (10:30-14:00) eta arratsaldez (16:00-19:30). Barazkiak zaintzeko moduak, hazteko teknikak, garaiak, substratu motak eta lorontzi ezberdinak zeintzuk diren erakutsiko dute tailerrean, eta garaian garaiko produktuen kontsumoaz eta ekoizpen ekologikoaz ere ariko dira tailerrean.
Mikel Mitxelena argazkilariaren lanak ikusgai daude Beasaingo Aterpe tabernan, hilaren 8ra bitartean. Margo eta itxuren sinfonia izeneko bilduman, Jaizkibelgo harkaitzen eta itsas labarren irudiak jaso ditu, erosioaren ondorioz sortutako forma bitx...
Ioritz Urdangarin txirrindulari ataundarrak (Bidelan-Kirolgi) sorterrian bertan jantzi zuen, larunbatean, Gipuzkoako errepideko txapela, amateurretan. Agauntza kirol elkarteak antolatutako San Martin probak balio izan zuen herrialdeko titulurako. Laste...
Frantziako Pirinio Garaietara joan da aurten Haurugby txapelketako sari nagusia. Argeles-Gazost izan zen larunbatean Beasaingo Loinatzen eta Ordiziako Altamiran jokatu zen txapelketaren irabazlea, finalean Bokale-Tarnous taldea mendean hartu eta gero (0-19). Denera hogei talde aritu ziren nor baino nor, horietatik 15 Frantziatik eta Ipar Euskal Herritik Goierrira etorriak. 400 bat neska-mutikok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Garabi Ordizia taldea zortzigarren postuan sailkatu zen, azken partidan Hernaniren aurka 12-0 galdu eta gero. Txapelketaren bukaeran Otegi-Enea auzoan elkartu ziren talde guztiak, lagun giroan merienda egitera. Haurugby 2012 txapelketari buruzko informazioa hemen aurki daiteke, eta egun horretako argazkiak ere ikus daiteke, Pedro Txurrukak ateratakoak.
Bareak merkatari elkarteak gogor salatu du pasa diren Loinatz jaietan, Danak jatetxearen kontra izandako erasoa. Jabeari eta haren familiari elkartasuna adierazi diete, eta inork gertakarien inguruko berririk balu, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko...
Arriarango bigarren BTT mendi bizikleta proba jokatu dute asteburuan. Gazte eta helduen artean, dozenaka lagun bildu ditu trabesiak. Bietan ere, lagun arteko giroa izan zen nagusi, eta eguraldiak lagunduta –bero egin arren–, gustura aritu ziren txirrindulariak. Helduen probak 26,5 kilometroko ibilbidea zuen, Arriarandik abiatuta, Usurbe, Murumendi, Mandubi eta Kizkitzatik barrena. Denera, 38 lagunek parte hartu zuten helduen saioan. Umeena jendetsuagoa izan zen, eta hiru mailen artean, dozenaka haur bildu zituzten. Antolakuntza taldean ibili den Xiker Mujikak azaldu duenez, «espero baino jende gutxiagok» parte hartu du helduen mailan, iaz 75 lagunek parte hartu baitzuten. Gaztetxoetan, ordea, «parte hartze handia» izan dute, eta alde horretatik gustura gelditu dira. Ibilbide aldetik dena ondo atera zen, eta parte hartzaileak ere «antolaketarekin gustura» gelditu zirela azaldu du. Probaren amaieran, parte hartzaile bakoitzari kamiseta bana oparitu zieten.
Mendi taldearen egoitzan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, izena eman daiteke dagoeneko
Kontratuaren klausulak bete ez izana eta hitzartutakoa ez ordaintzea leporatu dio Udalak Iñaki Moyuari.
Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek duela aste batzuk aurkeztu zuten alternatiba sozioekonomikoa, eta orain, eskualdez eskualde ari dira horren berri ematen. Asteazkenean, hilak 6, Beasainen egingo dute aurkezpena. Irtenbidea badago:...
Zortzigarren urtea bete du aurten Xabier Ortiz de Luzuriaga zenaren omenez egiten duten BTT probak, eta 170 txirrindulari bildu ziren igande goizean. Iazko markara iritsi ez badira ere, aurten helburua 150 lagun biltzea zela kontuan izanda, «gustura» daude antolatzaileak. Xabier Uribeetxeberria da antolaketa lanetan aritzen denetako bat. Berak azaldu duenez, «goizean lanbro apur bat» egin zuen, baina «ibilbidea ondo» zegoen. 36 kilometroko ibilbidea egin zuten, herrigunetik abiatuta, Atagoiti, Aztiria, Brinkola, Udana eta Lakiolatik barrena. Bidean, sorpresaren bat edo beste izan zuten txirrindulariek; tartean, Giroan edota Tourrean ezagun egin den deabru gorriaren bisita. Bukaeran, jendea probarekin «oso pozik» gelditu zela azaldu du Uribeetxeberriak. Probaren amaieran, opari sorta bat banatu zuten, parte hartzaile guztien artean.
Olaberriko herri eskolako haur, guraso eta irakasleek atzo jaso zuten, Larraulen, datorren urtean herrialdeko festa antolatzeko zeregina. 2013ko ekainaren 9an ospatuko da herri eta auzo txikietako ikastetxe publikoak elkartuko dituen jaia. Gaur egun 27...
Goierriko euskal presoek egindako eskulanekin osatutako erakusketa zabalduko dute gaur Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ostirala bitartea egongo da ikusgai erakusketa, Barrenako ordutegian.
Goierriko eskola txikiek festa giroan ospatuko dute lehen aldiz elkartu zireneko 25. urteurrena, igandean. Orain dela hogeita hamar urte, Euskararen Legea onartu eta D eredua ikastetxe publikoetan txertatu zenean, birmoldaketa bat izan zen Goierriko eskoletan. Biztanle gutxiko herrietan, adibidez, demografiaren beherakada ere kontuan hartu beharreko aldagaietako bat izan zuten, herriko eskolak aurrera jarraitu ala ez pisu handia hartu zuena —askotan gaur arte—. 1980ko hamarkadaren erdialdean irakasle talde bat elkartu eta egoera berdintsua zuten eskoletan bilerak egiten hasi ziren, herriz herri. Irakasle mugimendu hura—metodologia eta material prestaketaren premiak bultzatuta— izan zen Gipuzkoako Eskola Txikien festaren eragilea, lehena 1988an Bidegoianen. Bost urteren buruan sortu zen koordinakundea, gurasoak ere gehituta. Etzi, igandea, 25. festa izango dute eskola txikiek, Larraulen. Koordinakundea sortzea eskola bakoitzak zeuzkan beharrak bideratzeko indar gehixeago egitearen ondorio izan zela gogoan dute askok oraindik, arazoak elkarren antzekoak zirela eta erabaki baitzuten pausoa ematea. Orduz geroztik hazi egin dira, orokorrean, Goierriko eskola txikiak, bai ikasle kopuruz, bai irakasle lan-talde aldetik, gizartearen neurri berean. Koordinakundean hiru herritakoak daude gaur egun, Gipuzkoako 27 herri eta auzoren artean: Zerain, Olaberria eta Gabiria. Itsasondokoa ere izaera horretako ikastetxea da. Lehen Hezkuntzara arte dute; Itsasondon eta Gabirian ziklo guztiak, Olaberrian 3. zikloa osatzen hasiko dira. Berrogeitik gora [...]