Gaur goizean Ezkio-Itsason sekulako kea egon da goiz osoan zehar. AHTaren obretan sortutako zakarrak erre dituzte herriko gune ugaritan. Ezkio-Itsasoko alkate den Tomas Etxanizek azaldu duenez, zabor horiek “ez erretzeko” eskatu zien, bai...
Gaur goizeko 8:00ak aldera CESPAko langileak zabortegira iritsi direnean hodi batetik likidoak ihes egiten zuela konturatu dira eta adireazi dutenez 8:10etarako konpondu dute arazoa. Euren esanetan “25 metro karratu” erori direla kalkulatze...
Jose M. Zabalo, Beasaingo CAF enpresako langile ohia eta CCOO sindikatuko kidea aste honetan hil da, amiantoak eragindako gaitz baten ondorioz. 1959 eta 1973 urteen artean amiantoarekin lan egin zuen Beasaingo lantegian. 2011n, Osakidetzak biriketako n...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak datorren astean emango die bukaera 25. urteurrenaren harira antolatu dituen ekintzei. Batetik, ikasturte bukaerako afaria izango da gaur zortzi Ordiziako Tximista sagardotegian, eta bestetik, hilaren 14an, Behe Naf...
akintzak Ikastolaren Eguna ospatuko du bihar. Eskolako txikienak Villa Eugenian elkartuko dira 10:45ean, eta plazara joango dira. Tatxin eta Tatxan pailazoen saioa izango dute, besteak beste. Zaharxeagoek jokoak egingo dituzte Barandiaran plazan, eta D...
Beasaingo Igartza Igeriketa Taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko, festa eguna antolatu dute biharko. Urte gutxian taldea asko hazi bada ere, oraindik ez da oso ezaguna herritarren artean. Horregatik, biharko festarekin «taldea herritarrei gerturatzea» lortu nahi dutela azaldu dute arduradunek. Iker Zurutuza hasieratik dago taldean. Ikasle moduan hasi zen, eta egun taldeko presidentea da. Berak azaldu duenez, Jaione Iurramendi izan zen aurreneko pausuak eman zituena. «Bera ere igerilaria izandakoa zen, eta kiroldegira lanera etorri zenean, taldea sortu zuen». Hasiera hartan, hogeita bost bat umek osatzen zuten taldea. Taldeak bilakaera handia izan du geroztik, batez ere azken urteetan. Gorka San Sebastianek azaldu duenez, «igerileku berriarekin eman genuen saltorik handiena». Izan ere, lehen kale bakarra eta estua zuten entrenatzeko; igerileku berrian, ordea, «behar bezalako bi kale» dituzte, bakoitza bina metroko zabalerakoak eta 25 metroko luzeerakoak. Igerilekua berritu zutenetik, asko igo da taldeko igerilari kopurua. Zurutuzaren esanetan, «denbora gutxian, 60 izatetik 120 izatera pasa gara». Horrez gain, igerilariei ibilbide osoa bertan egiteko aukera ematen zaie orain. «Guk 14-15 urte genituenean, Ordiziara joan behar izaten genuen. Orain aukera dute hemen nahi duten arte aritzeko». Taldea eta txapelketak Igartza Igeriketa Taldearen filosofia, igerian aritu nahi duten guztiei tokia egitea izan da. San Sebastianen hitzetan, «igerian egin nahi duten denek dute tokia gure taldean. [...]
Azoka egun aprobetxatuz bi postu jarri dituzte Osakidetzako langileek plazan. Bata diabetesa diagnostikatzeko eta bestea tabakoa erretzen uztearen aldekoa. Azken hau Minbiziaren Aurkako Elkartearen eta Osakidetazren artean antolatu dute. Froga fisik...
Bost urteko ibilbidea beteko du aurten Nazioen Mundua herri ekimenak. Idiazabalgo herri-kirol taldean piztutako txinparta Goierrira zabaldu, eta autodeterminazio kontzeptuari duintasuna itzularazteko lanean, hurrengo geltokia Lazkao izango da, bihar. Euskal Herri osoari eragin nahi dion oinarrizko eskubide baten berrantolaketan —erabakitzeko ahalmenaren subjektua eta esparura nor eta non den—, lidertza herritarrek hartu behar dutela aldarrikatuko dute, Eskoziaren eredua betertzean dela. Hitz joko esanguratsuen bidezko esloganekin gorpuztu dituzte orain arteko jaialdiak eta ekimenak, ibilbidearen iparraren bila —autodeterminazio eskubidea onartzea eta aitortzea—. Pasalanga, Unea iritsi da (2010) eta Gero eta argiago (2011) goiburuen ondotik, biharko Gure esku dago unean kokatu dute lanketa, berriki Gazta zati bat definitu ostean. Orain, «ahalik eta jende gehien aktibatzea» da zeregina, Nazioen Munduko Angel Oiarbidek dioenez (Goiberri-k elkarrizketa argitaratu du gaur), «etorkizuna erabakitzea gure esku dagoela ikusaraztea». Bost urteotako lanak fruituak eman ditu. Batetik, ideologia desberdineko jendea gutxieneko batean ados jartzea, «euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea behar dutela», dio Lazkaoko Nazioen Munduko Aloña Galarragak. Metodologia-ikuspegian izan da beste eraldaketa bat: «Pixkanaka, Idiazabalgo ahalegin eta indar metaketa hura Goierriko herritara zabaltzen joan zen. Lan askoren ondoren, herrietan jendea konturatzen hasi zen elkarren aurka ez, baizik eta elkarrekin gauzak eginda bideak beste zentzu bat hartzen duela. Zentzu baikorra, itxaropentsua», jarraitu du [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren III. Erremonte Kopa Lazkaon hasiko da, bihar, 11:00etan, Barandiaran kiroldegian. Zeberio II.a-Ion (binakako txapeldunak) eta Urriza-Etxeberria III.a ariko dira, 40 tantora. Torneoan hiru biko dira denera, bihar Lazkaon jokatuko duten biak eta Etxabe II.a-San Miguel. Hiru jardunaldi dira, eta bigarrena Seguran da, hilaren 15ean. Bi bikote onenek jokatuko dute finala, Zestoan, 29an. Lazkaoko jaialdian lehenik Etxabe II.a-Agirrezabala eta Matxin-III.a-Endika erremontistek jokatuko dute, erakustaldi gisa, 30 tantora. Nazioen Munduaren ‘Gure esku dago’ ekimenarekin bat egin du erremonte jaialdiak.
Legorretako Udalak herrian bertan antolatu du aurten ere udalekua, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira jarduerak. Matrikula 30 euro da, eta udaletxean izena ematerakoa...
Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan. Bihar, Rockus-Tzulo (15:00) eta Zerdiau-Ferro (16:30) taldeek jokatuko dute, eta etzi, Per La Forza-Kozen (15:30) eta Downtown-Bekause (17:00) taldeek neurt...
Su-gorri taldeak eta Jentilbaratza elkarteak elkarlanean antolatu duten San Joan bezperako herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Orlegi, Herrikoa, Pottoka eta Kirkil tabernetan, 15 euroan. Hilaren 23an, txosna zabalduko dute 17:00etan, 20:00...