3x3 San Joan txapelketa integratzailea jokatuko da asteburuan Goierri eta Eiluz elkarteek antolatuta.
ONCE erakundearen “cuponazo” zozketak, 135.000 euro utzi ditu Beasainen. Ostiraleko zozketari dagokio zenbakia, baina gaur jakinarazi dute irabazlea nongoa den. Itziar Uribesalgo saltzaileak saldu zituen saritutako 60 kupoiak. Horietako bat...
Aitor Mujika zaldibiarra eta Albaro Villa lazkaotarra koinatuak dira, eta sekulako bizikleta zaletasuna dute. Igandean Paris-Roubaix proban parte hartuko dute: 210 kilometro osatuko dituzte, horietako 54 harbide gainean. Profesionalek apirilean korritzen dutenaren antz handia du zikloturisten Paris-Roubaix probak. Bi urtean behin antolatzen dute, eta Albaro Villa lazkaotarrak bosgarren aldiz parte hartuko du; Aitor Mujika zaldibiarrak laugarrengoz. Bi goierritarrek Flandriako Tourra, Milan-San Remo eta Liege-Bastogne-Liege probetan ere parte hartu dute. Lonbardiako Giroa bakarrik falta zaie txirrindularitzan Bost Monumentuak izenez ezagutzen dena osatzeko. Villak 37 urte ditu, eta Mujikak 41. Biak txirrindulariak izan ziren, eta besteak beste, lehenak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen gazteen mailan. Villaren amaren familian txirrindularitzaren oso zaleak dira. 6-7 urterekin Frantziako Tourra ikustera eraman zuten, eta ondoren hasi zen lehiatzen, eta gurasoak lasterketa guztietara joaten ziren. «Gaztetan Unai Osaren eta bere antzekoen pare ibiltzen nintzen, baina ikasketei lehentasuna eman nien», gogoratzen du Villak. Mujika ere umetan hasi zen bizikletan, Jokin Mujikaren eraginez; izan ere, Mujika txirrindulari ohiaren lehengusua da zaldibiarra. «Zazpigarren edo zortzigarren mailan atletismora pasa nintzen, eta 16rekin motorrean hasi nintzen. Ondoren, berriro txirrindua hartu nuen». Lanean ari zela, 18-19 urterekin, lasterketetan parte hartzen hasi zen berriro, eta urte betez «buru-belarri» aritu zen. «Ez nintzen gaizki moldatzen eta 24 [...]
Ekainaren 1an banatu zituzten Nikolas Lekuona I. Argazki lehiaketaren sariak, eta behin hori eginda, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagin batekin erakusketa dago ikusgai Barrena kultur etxean hilaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Gaur bertan 75 urte bete dira Nikolas Lekuona artista ordiziarra hil zela. Denera 44 argazki ikus daitezke, lehiaketara aurkeztutako 240 argazkietatik hautaketa bat egin ondoren. Sari nagusia Lander Rezola beasaindarrak jaso zuen ‘Ekaitzaren ostean’ lanarengatik. Azoka 500-Sari Berezia, berriz, Joseba Andoni Agirre ordiziarrarentzat izan zen, ‘Ikuspuntuak’ izeneko hiru argazkiko sortarengatik, eta Herriko-Elkarteko saria Aitzol Arruabarrena lazkaotarrak jaso zuen ‘Shangai’ lanarengatik. Ortzadar Argazki Elkartekoak “gustura” daude lehiaketaren lehen ekitaldiak eman duenarekin, eta baita jasotako lan kopuruaren eta haien kalitatearengatik ere. Datorren urtean berriz antolatuko dute lehiaketa.
Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi zuen larunbatean Zarautzen jokatuko zen triatloi proba, eta horrenbestez, Euskadiko eta Gipuzkoako distantzia luzeko triatloi txapeldun berria ere bada Gaztañaga. Ordiziako triatloilariak 4 ordu 37 minutu eta 12 ehunen behar izan zituen proba irabazteko, bigarren sailkatu zen Estefania Gomezek baino 22 minutu gutxiago. Hirugarren Gurutze Frades izan zen (4:53:55). Gaztañagak distantzia luzeko duatloi txapelketa ere irabazi zuen apirilean Arrigorriagan (Bizkaia). Mutiletan Eneko Llanos gasteiztarra irabazi zuen (3:57:02), eta berak jantzi zuen Euskadiko txapela. Gipuzkoako txapeldun berria, berriz, Jon Unanue zarauztarra da. Unanuek bosgarren bukatu zuen mutilezkoen proba (4:09:57). Proban 650 atletak hartu zuten parte, tartean munduko bazter ugaritatik etorritakoa.
Autodeterminazio eskubidea «lokatzetatik eta sasitik atera, garbitu», eta gizartea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea izan da Nazioen Mundua herri ekimenaren lau urteotako lana. Idiazabalen hasitako ibilbide horretan, 2009ko abenduaren 19a data garrantzitsua izan zen: Goierriko sentsibilitate desberdineko 50-60 eragile elkartu ziren, eta Nazioen Mundua Goierriko ekimen bihurtzea erabaki zuten. Nazioen Mundua herri ekimenak hainbat ekintza egin izan du Goierrin zein Goierritik kanpo, autodeterminazio eskubidea gizarteratzen, «eskubide demokratiko baten inguruan desberdinen arteko topaguneak bilatzeko». Azken hiru urteetan, adibidez, aldarrikapen festa antolatu izan du uda garaian, eta festa bakoitzeko lelo desberdina erabili izan du. Nazioen Munduaren lanaren bilakaera adierazten duten leloak dira. Beste data garrantzitsu bati begira jarri ziren Nazioen Mundukoak: 2010eko urriak 16. Eskoziarren eta euskaldunen arteko topaketa antolatu zuten Ordizian. Idiazabaldarrek 2007tik zuten hartuemana eskoziarrekin eta katalanekin. Urriko jaialdia ardatz hartuta, 2010ean, Nazioen Munduaren helburuak Goierrira zabaltzea zen erronka. Lehenengo pausoa, Euskal Herri mailan ezagunak diren sentsibilatate desberdineko 35 goierritarrek, 2010eko maiatzaren 21ean, Beasaingo Igartza jauregian sinatu zuten manifestua izan zen. «Langa pasata», ordura arte Goierrin eta Euskal Herrian ikusi gabeko argazkia zen. Alderdi politiko abertzaleek bat egin zuten autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenarekin. Ekainaren 2an, Pasalanga lelopean, Larraitzen, festa eta aldarrikapen eguna ospatu zuten. Nazioen Munduak metaforatzat erabili izan du beti Larraitz: «Bat [...]
Alain Bravok (Legazpi, 1997) Olazabal institutuan ikasten du eta aktore izan nahi du. Sei urterekin break dance dantzatzen hasi zen, beste mutiko bati ikusi ondoren. Ordutik, Fermin Muguruzarekin eta Esne Beltzarekin aritu da besteak beste. Noiz eta nolatan hasi zinen break dance dantzatzen? Eskolan ni baino zaharragoa den mutiko batek zilipurdi batzuk egin zituen, eta asko gustatu zitzaizkidan. Nik ere hori egiten ikasi nahi nuela esan nien gurasoei, eta babesa eskaini zidaten. Inguru honetan dantza hau ez denez oso ezaguna, gurasoek break dance bideoak erosi zituzten eta horiek ikusiz ikasi nuen. Nolatan hasi zinen jende aurrean dantzatzen? Hernaniko Aritz Usandizaga, Aritz Sound System, disko jartzaileak. Bere ikuskizunean aritzea eskaini zidan, eta berehala baiezkoa eman nion. Ni nintzen bere taldeko gazteena. Nondik nora ibili zara ordutik? Herri askotan dantza egin dut, baina emanaldirik gogoangarriena 18/98 epaiketako auzipetuen aldekoa izan zen. 2006an izan zen. Fermin Muguruzak abesten zuen bitartean dantzatu nuen, 9.000 lagunen aurrean. Zer asmo dituzu etorkizun hurbilerako? Aritz Usandizagak osasun arazoak izan ditu eta geldirik gaude. Esne Beltza taldekoek deituko didatela esan didate. Ea hala den. Mundu hau oso gogorra da, eta telebistara joan nahi dut neure burua ezagutzera ematera. Kastinak ere egin nahi ditut, aktore izan nahi baitut. New [...]