Josu Maroto zumarragarrak erakusketa irekiko du gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. GoiBerri aldizkarian astez aste argitaratutako marrazkiak zintzilikatu ditu,...
Antzizar kiroldegiak bihar emango dio hasiera udako kanpainari, estali gabeko igerilekuak zabaltzearekin batera. Hala, bihartik irailaren 15era bitartean, goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo dira zabalik. Kiroldegiko erabiltzaileek, barruko...
ATEAk, animalientzako tratu egoki baten aldeko elkarteak Legazpiko Udala salatu du gaur arratsaldean egitekoa den Oilar Jokoan animaliari ematen zaion tratua gaitzetsi eta gero. Elkarteak prentsa ohar bitartez jakinarazi duenez, «udalarekin hainbat elkarrizketa izaten» saiatu da, salaketa ekidin aldera, baina udalaren jarrera zein izan den ikusita, azkenean bide judizialak hartzera «behartu» dituela baieztatu du. Aspaldiko ohitura Oilar Jokoa Legazpin aspaldidanik egiten den ekimena da. Oilarra plazako gune batean kokatzen da. Aldez aurretik, lurrean ibilbide bat margotzen da oilarra dagoen lekuraino, eta begiak estalita dituen parte hartzaileak, musikari jarraituz ibilbidea osatu behar du. ATEAren ustez, nahiz eta animalia ez molestatu, lotuta egoteak eta inguruko zaratak, «larritasuna» sortzen dio. Rakel Puente, Kultura zinegotziak esan duenez, «lehen animalia hil egiten zen, baina orain plazan lotuta egoten da geldi». Dena den, eta animaliari ahalik eta estutasun gutxien sortzeko neurriak hartuko dituztela aurreratu du. «Aldundiarekin hitz egin eta gero, oilarra lotuta eduki beharrean, kaiola batean sartzeko erabakia hartu dugu», esan du Puentek, animaliak tratu txarrik ematen ez zaiola baieztatzearekin bat. Oilar Jokoa gaur arratsaldean egingo dute Euskal Herria plazan 19:00etatik aurrera.
Herrialdekako txapelketak bukatu ondoren, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finala etzi, larunbata, jokatuko da, Agurainen (Araba). Haurretan Paul Iruretagoiena ataundarra da Gipuzkoa ordezkatuko duten bi bertsolarietako bat; bestea Ordiziako taldean aritu den Maddi Etxeberria larrauldarra. Gazteen artean, Gipuzkoatik bertako txapelduna eta txapeldunordea joango dira, Jokin Bergara eibartarra eta Gema Urteaga beasaindarra. Finala etzi, larunbata, Aguraingo Harresi aretoan da, 11:00etan haurrena, eta 15:30ean helduena. Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketan lan bikaina eginda eta emaitza aberatsa lortuta dira Goierriko Bertso Eskolako (GoiBE) taldeak eta kideak. Goierriko bi talde izan dira txapeldun eta txapeldunorde, biak GoiBE-koak. Andoainen, ekainaren lehenean jokatu zen finala. Gaztetxoen mailan —14 urte artekoak— GoiBEn osatutako Lazkaoko taldekoek jantzi zuten txapela. Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarena dira herrialdeko txapeldun. Finalean Goierrikoa zen partaidetzaren erdia, lau taldetik bi. Beste taldea, hori ere GoiBE-koa, Ordiziakoek osatu zuten: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibartzabal eta Iraitz Sarasola. Txapeldunorde izan ziren, Zarautz eta Hernanikoen aurretik. Helduen mailan —15 urtetik 18ra bitartekoak— Jokin Bergara eibartarra izan zen garaile. Bigarren Gema Urteaga beasaindarra izan zen. Mikel Iturriotz urretxuarra eta Joanes Etxaide zegamarra ere helduen arteko zortzi finalisten artean ziren.
Beasaingo BioQiros zentroak, yoga zelular ikastaroa egingo du uztailean. Zentroko arduradunek esatetan, yoga zelularra, «eraldaketara garamatzan erreminta bat da, eraldaketa fisiko, emozional eta espirituala». Luisa Gijon Anandamaji irakasle titula...
Goiturrek Goierriko senderismo mapa berria aurkeztu du gaur goizean Ordiziako Oiangu parkean. Familian egin daitezkeen zazpi ibilbide, eta etapetan banatuta egin beharreko hiru ibilbide jasotzen ditu mapa berriak. Aratz-Aizkorri natur parkekoak dira hiru ibilbide, beste hiru Aralar natur parkerkoak, Mutiloa-Ormaiztegi arteko bide berdea da zazpigarrena, eta beste hirurak mendizaleei zuzendutakoak dira: Zegama-Aizkorri mendi maratoia; Ehunmiliak eta G2Handiak; eta Gaztaren ibilbidea. Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendakariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak egin dute maparen aurkezpena. Turisten nahiei egokitutako mapa bat dela nabarmendu dute, “informazioa modu zehatz eta praktikoan” ematen duena. Horrez gain, Osinaldek adierazi du Alarpe zalditegiak poniekin tiratutako gurdiekin paseotxoak egiteko aukera eskainiko duela Oiangun, Lazkaomendin eta Larraitzen. Maparen 8.000 ale kaleratu dituzte, eta dagoeneko herritar guztien eskura daude Goierriko turismo bulego guztietan. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Loinatz musika eskolako bandak kontzertua egingo du larunbat arratsaldeko 19:30ean, Loinazko San Martin plazan.
Farapi antropologia zentroko Nerea Eliasek eta Araitz Rodriguezek Emakumeen parte hartzea festetan. Berdintasunean parte hartzen al dugu? hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 18, Barrenan, 18:30ean. Hitzaldi-tailer horren bidez festetaz e...
Ordiziako Gaztetxearen 26. urteurreneko ekitaldien barruan, Fake orgasm dokumentala emango dute gaur 17:00etan gaztetxean, eta ondoren tertulia egingo dute. Udaleko Berdintasun sailarekin elkarlanean antolatu du gaurko ekitaldia gazte asanbladak. Biha...
Asteburu honetan, Robert Guediguian zinemagile frantziarraren Las nieves del Kilimanjaro filma emango dute, Beasaingo Usurbe antzokian. Michel sindikalista da, eta adinean aurrera doala, lanik gabe geldituko da. Emazteak eta biek 30 urte egin dituzte ...
Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa kalean, Txakurtxulon. Euskaltegi itxurosoa atondu dute AEKko kideek. 150 metroko koadro ditu egoitzak, hainbat gelatan banatuta; hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat, ekitaldiak egiteko beste gela bat eta bi komun ditu. Altzari, mahai eta eserleku berri-berriak ditu, egoitza berriak eskatzen dituen parekoak. Karmele Santoyo Goierriko Goiztiri AEKren arduradunak kalitatearekin lotu du egoitza berria. «Eskolak berdin-berdin eman ditzakegu lokal berrian edo zaharrean, baina kalitate aldetik asko irabazi dugula uste dut, batez ere ikasleei eskaini beharreko zerbitzuari begiratzen badiogu». «Ikaragarrizko inbertsioa» Egoitza berriaren kokapena ere «ona» dela dio Santoyok, «espazioa» dauka eta «argitasuna» ere bai. «Irisgarritasun aldetik ere gaur egungo beharretara egokituta dago». Izan ere, Torrea etxean izan duten egoitza goiko pisuan dago, eskailera asko ditu, eta ezinduentzat ez da egokia. «Udan bero egiten du lokal zaharrean, eta neguan hotz. Han, gainera, asto eta oholekin aritu gara orain arte eskolak ematen, eta hemen dauzkagunak mahaiak [...]