Goierriko herri guztietan bezala, Beasainen ere sua piztuko dute bihar, San Joan bezperan, neguko solstizioari agur esan eta udakoari ongi etorria emateko. Beasaingoak badu, ordea, berezitasun bat. Izan ere, neskatxen soka-dantza egiten dute egun horr...
Luix Argiztapen Adimenduna enpresa donostiarrak garatutako kale-argiteria sistema jarri du Zaldibiako Udalak herriko 13 farolatan. Led teknologia du, argi kutsadurarik ez du sortzen, eta %65eko energia aurrezpena damar, enpresaren eta udalaren arabera. Lardizabal eskolaren aurrean eta aldameneko aparkalekuan ipini dituzte farola bereziak. «Energia aurreztu, mantenu-lanen kostua murriztu eta ingurumena errespetatzen» direla azaldu du udalak teknologia berriko kale-argi sistemarekin. Horrez gain, «Gipuzkoan fabrikatutako produktuei bultzada» eman dakieke, neurri berean. Itxura batera, farolari begiratuta ez zaio aparteko aldaketarik nabaritzen, egiten duten argia zurizta izateaz aparte. «Argi zuria igortzen dute, eta hala koloreen eta formen erreprodukzio hobea lortzen da, objektuak hobeto bereizteko modua emanez eta argiztapen kalitatea hobetuz». Berrikuntza arlo teknologikoan dakarte. Mugimendu-sentsorea du farola bakoitzak —Zaldibian etorkizunean jartzeko aukera utzi dute—; inor gerturatzen bada, izan oinezkoa edo izan ibilgailua, potentzia handitu eta argikuntza gehitzen dute, automatikoki. Gero atzera jaisten du, mugimendurik sumatu ezean. Gauean ordu askotan argia alferrik ematea eragozten da horrela, baina behar denean ziurtatuta. Argiaren intentsitatea erregulatzeko sistema bat dute farolek. Zaldibian jarri dituzten farolek oraingoz gaueko ordu jakin batetik aurrera apaltzen dute. Energia aurrezpena Zaldibiakoa ez da Goierrin gauean kale-argien intentsitatea jaitsarazten den kasu bakarra. Udaleko iturriek adierazi dutenez, gauetan potentzia makalduta bakarrik, %65 aurrezten da energia kontsumoa, lehenagotik [...]
Almitza sega elkarteak antolatuta nazioarteko moldean jokatzen den Euskal Herriko bakarkako ligan Igor Esnaola legorretarra da sailkapenaren buru. Tolosan jokatu zen aurreneko jardunaldia igandean, eta jokoan ziren 75 puntu Esnaolak eskuratu zituen, 100 metro koadroko area 2:29,57 minutuan ebakita. Jexux Mari Goenagak egin du bigarren, 2:41,65ekin. Bixente Mitxelena (2:54,56) eta Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra (2:57,97) dira sailkapenean hirugarren eta laugarren. Lau horiek lortu dute lana hiru minuturen azpitik burutzea. Txukuntasun irizpideen arabera denbora-zigorrak gehitzen dizkiete segalariei. . Tolosako Iurramendiko lehen saioan guztira 33 segalarik parte hartu dute. Horietatik 23 gizonezkoen maila nagusian aritu dira, 23 urtetik gorakoenean. Tartean da gazte mailako bakarra ere, Oier Urkola, bakarra denez helduekin ariko dena. Emakumezkoen atal nagusian, hiru segalari aritu dira. Alatzne Etxeburua jarri da buru, 35 metro koadroko saila 1:40 minutuan ebakita. Bigarren Aloña Galarraga idiazabaldarra dago, 2:02,29 minuturekin. Hirugarrena Ixabel Ansa da (2:51,39). Nesken artean antolatu ahal izan dute gazte mailako txapelketa. Arlo horretan 16-23 urte bitarteko lau segalari aritu ziren Tolosan. Ainara Otamendi izen zen onea (1:54,13), Ainhoa Galarraga oso gertutik zuela (1:56,76). Mutiletan, 16 urtetik beherako hiru segalari partaide daude. Aimar Garmendia zaldibiarra da lider (1:17,97), Aitor Intsausti eta Unai Mitxelena ondoren. Bigarren jardunaldia, bihar Sega ligaxka hiru saiok [...]
Goieki garapen agentziak antolatutako Goierriko Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketarako lanak hilaren 30erako aurkeztu behar dira Goiekik Ordizian dituen bulegoetan bertan. Sariketaren oinarriak, galdeketak eta izena emateko orriak www.goierri.org webg...
Herriak zabaltzen diren heinean, auzo berriak sortzen joaten dira. Eta horiekin batera, ohitura berriak. Auzo horietako bat da Beasaingo Zapatari kalea. Azken urteetan egin dituzten etxebizitza berriak direla eta, jende gazte asko joan da bertara...
Arrastaka Mendi Taldeak Pirinioetan dagoen Troumouseko zirkora egingo du hurrengo asteburuko mendi irteera. Bertan, hiru mila metroko altuera duten lau mendi igoko dituzte. Bidean zehar, teknika apur bat eskatzen duten igoera eta jaitsierak, ertzak eta rappelak egingo dituzte. Larunbatean, hilak 30, abiatutako dira Huesca (Espainia) aldera. Chisagüesetik abiatu, eta La Mundiako gailurra (3.133 m.) igoko dute aurrena. Handik, Pequeña Mundia (3.096), Sierra Morena (3.090) eta Pico de Troumouse (3.085) igoko dituzte. Arrastaka taldekoek azaldu dutenez, «zailtasun pixka bat duten ertzetan ibiltzen hasteko» ibilbide egokia da. Paso del Gato aireko gunea eta Sierra Morena jaisteko gainditu beharreko 35 metroko rappela dira beste puntu zailenetako batzuk. Izena emako bilera, asteartean Asteburuko irteeran parte hartu nahi dutenek, astearte honetan egingo duten bilerara joan behar dute. Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Informazio gehiago, 646 85 56 20 zenbakira deituta edo Arrastakaren webgunean jaso daiteke.
Olaberriak jada San Joan usaina hartu du. Gaur goizean puzgarriak izan dituzte Olaberriako haurrek jolaserako, gero haurrentzako bazkaria egin dute eta arratsaldean berriro ere jolas parkera joan dira: puzgarriak, goming, motortxoen zirkuitua… Baina festak ofizialki arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, txupinazoa eta buruhandien irteerarekin, trikitilariek lagunduta. Igande gauera arte iraungo dute aurten Olaberriako San Joan jaiek.
Lazkaoko Udalak onartua duen atez ateko hiri hondakin bilketa sistemaren aurka sinadurak bilduko dituzte, gaur, Lazkaon. Herritarren sustenguak biltzeko mahaia jarriko dute, Kutxa parean, 18:00etatik 20:00etara. Astelehen goizean egin zuten lehen bilke...
Irene eta Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrek bikain ekin diote Guijuelon (Salamanka, Espainia) jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza txapelketaren probei. Atzo, erlojupekoan parte hartu zuten biek, eta bietako inork garaipen nagusia lortu ez bazuen ere, 23 urtez azpiko txapeldun atera zen Irene eta txapeldunorde Ana, baina alde oso txikiarekin: 15 ehunen. Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen 19,7 kilometroko erlojupekoa, 27:46ko denborarekin. Irenek –19 urte– laugarren bukatu zuen 1:26ra (29:12) eta Anak –22 urte– bosgarren, denbora berera. Usabiaga ahizpetan gazteena bilakaera bikaina izaten ari da. Iaz, errepideko Gipuzkoako txapelduna izan zen eta erlojupekoan bigarren sailkatu zen Leire Olaberriaren atzetik. Errepideko eta pistako txapelketak ere irabazi zituen iaz, eta errepideko Espainiako Kopan ere nagusi izan zen. Ana, berriz, pistan aritzen da batik bat, eta badirudi bide horretan sakonduko duela. Pistako Espainiako txapelduna izana da. Jon Ander Intsausti bederatzigarren Gervais Memoriala (Gipuzkoako erlujupeko txapelketa) eta Euskadikoa irabazi ondoren, Jon Ander Intsausti txirrindulari mutiloarrak ere atzo parte hartu zuen 23 urtez azpiko erlojupeko txapelketan, eta bederatzigarren bukatu zuen, Marcos Jurado (Gaztela-Mantxa) irabazlearengadik 48 segundura. Lehen euskalduna izan zen Intsausti. Gaur errepideko proban parte hartuko du Intsaustik, eta Usabiaga ahizpek bihar dute errepideko proba.
Apiril. maiatz eta ekainean zehar Ordizian egindako 17 lapurreta argitu dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak ohar bidez. Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu eta hirugarren bat inputatu. Atxilotuetako bati –19 urtekoa– lapurreta guztietan parte hartzea egozten diote, eta beste biei –22 eta 19 urtekoak– aurrenekoaren laguntzaile izatea. Iturrien horien arabera, Ertzaintzak zaintza areagotu du azken asteetan Ordizian, lapurreta horiek herrian sortzen ari ziren alarmaren ondorioz. Ertzaintzak dioenez, lapurreta guztiekin zerikusia duen gaztea martxoaz geroztik bizi zen Ordizian. Iturri horien arabera, apiriletik aurrera hasi ziren lapurretak Ordizian, bai tabernetan, dendetan, elkarte gastronomikoetan, bulegoetan eta baita haurtzaindegi batean ere. Ertzaintzaren arabera, modu oso antzekoan egiten zituzten lapurreta guztiak: leihoak eta ateak behartuz, edo lehioetako kristalak hautsiz sartzen ziren barrenera, eta dirua lapurtzea zen haien helburua. Lapurreta gehienak ordu txikietan egin zituzten. Lapurreta guztien ustezko egilea joan den asteartean atxilotu zuen berriz ere Ertzaintzak –aurrez ere atxilotu zuten– elkarte batean lapurreta bat egin ondoren. Ertzain-etxean egindako deklarazioetan, gazteak aitortu egin zuen lapurreten egilea zela, beti ere Ertzaintzak dioenez. Ikerketen arabera, hala ere, lapurreta batzuetan –hirutan zehazki– bigarren gazte batek ere parte hartu zuela ondorioztatu zuen Ertzaintzak, eta herenegun atxilotu zuten gazte hori. Horrez gain, hirugarren gazte bat ere inputatu zuten. Bi atxilotuek [...]
Beasaingo Udaleko oposizioa osatzen duten lau alderdiak (EAJ, PSE-EE, H1! eta PP) prentsaren aurrean agertu ziren atzo, Bilduk udal aldizkaria “bere iritzi politiko eta ekimenen bozgorailu” moduan erabiltzen duela eta “gainontzeko alderdien aurkako iritziak” ere argitaratu dituela salatzeko. Aitor Aldasoro (EAJ) eta Alfonso Segade (PSE-EE) zinegotziek irakurri zuten lau alderdien artean adostutako testua. Aldasorok azaldu zuenez, Beasain Egunez Egun aldizkarian, gobernu taldeak beraien iritzia emateko gonbitea luzatu die, eta eskaintza hori eskertu egiten dute. Baina beraien ustez, “alderdi politikoen iritziak ez dute aldizkarian adierazgarri izan behar, hori egitea aldizkariaren egitekoa galtzea” litzatekeelako. Hala, ez datoz bat “aldizkaria osatu behar luketen gaien aukeraketarekin”. Aldasororen arabera, “herriko elkarte sarearen aberastasun eta aniztasunak agerian geratu behar luke, eta herriko eguneroko gaietan, herritarren ahotsari egin behar litzaioke tokia. Gai politikoek ez lukete aldizkariko lehentasun izan behar”. Ez dute baztertzen “tarteka, gai jakinen baten inguruan” beraien iritzia ematea. Baina hori, “alderdi bakoitzak askatasunez, nahi duen gaiari buruz eta idatzitakoaren luzeerak ordezkatzen duen proportzionaltasunari erantzunez” egin behar litzatekeela deritzote. Egungo udal gobernuak aldizkariarekin aurrera jarraitzeko hartutako erabakia “zoriontzekoa” bada ere, aldizkaria egiten duen enpresa aukeratzeko moduarekin ez datoz bat. “Beasaingo enpresarik ez zen gonbidatu, Beasainen hori egin ahal izateko enpresarik ez dagoela argudiatuta, batzordean hala erabaki [...]
Tabernetako terrazen ordenantza definitzeko parte hartze prozesua jarriko du martxan udalak. Hiru bilera egingo dituzte, eta nahi duten herritar guztientzako irekiak izango dira. Aurreneko bilera datorren asteazkenean, hilak 28, egingo dute, goizeko 10...