Ampo Ordiziaren aurreko lerroa indartzeko lehen fitxaketa iragarri berri du Ordizia Rugby Elkarteak. Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Kesomi Lolotongaren lekua betetzeko. Lituaniarekin jokatzen du, eta bukatu berri den denboraldian Inglaterrako National 1 mailako Birminghan and Solifull taldean aritu da. Klubeko jokalari onenaren titulua ere jaso du. Darkintisek 23 urte ditu, eta 1.83ko garaiera du eta 117 kiloko pisua. Aurrez Suediako Enkoping Rugby taldean aritua da –liga irabazi zuen eta harroin postuko ligako jokalari onena izendatu zuten–, eta baita Lituaniako Vairas Rugby Clubean ere. “Harroin gogorra da eta oso langilea. Uztartzeetan teknika ona du eta defentsan ere sendoa da”, azaldu du klubak.
Nazioarte mailako futbol txapelketa uztailaren lehenengo astean jokatuko da Gipuzkoako zelaietan
Bihartik igandera Helsinkin (Finlandia) jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duten bi atleta gipuzkoarretatik bat da Alazne Furundarena. Abiadura-lasterkari ordiziarra 4×100 erreleboka proban ariko da. Larunbatean du lehen lasterketa, eguerdi partean, eta sailkatuz gero, igandeko final nagusian hartuko du parte. 4×400 erreleboko proban ere sartu dute, baina ordezko modura printzipioz. Furundarenak gaur eguerdian hartu du Hondarribian Madrilera joateko hegazkina, eta Espainiako hiriburura iritsi bezain pronto erantzun dio kazetariaren deiari. “Ilusio handiarekin” doa Helsinkira. “Lehen ere parte hartu dut Europako txapelketetan, baina nagusien selekzioarekin parte hartuko dudan lehen aldia da”. Belen Recio, Placida Azahara eta Sara Santiago izango ditu korrika lagunak. 44:99 da laukoaren denborarik onena. Bihar iritsiko dira Helsinkira.
Angel Vazquez txirrindulari profesional ohiak irabazi zuen, larunbatean, 22. Quebrantahuesos txirrindu proba entzutetsua, Sabiñanigon (Aragoi, Espainia). Pirinioetako portuetan barrena 202 kilometroko ibilbidea 5:44:36 orduan osatu zuen Vazquezek, 35,...
Beasaingo Udalak terrazen ordenantza egiteko parte hartze prozesua jarri du martxan, eta aurreneko bilera bihar izango da. Igartza jauregian bilduko dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Aurreneko bilera horren helburua, erabiltzaileen eta herritarren ...
Etzi inauguratuko dute Urretxuko eta Zumarragako merkatariek osatutako Bi Tartean elkartearen lokala; argazki zaharren eta berrien erakusketa ikusgai jarriko dute Zumarragako egoitza berrian.
Ostegunetik igandera bitartean mutiloarrek San Pedro jaiez gozatuko dute eta baita inguratzen diren gainerako guztiek ere. Ohi bezala, hain arrakastatsua egin den sagardo dastaketa ostiralean izango da eta Joselu Anaiek joko dute jarraian. Hona hemen festetako egitaraua: Osteguna -18:30. Mutiloako IV. pala lehiaketako finaleko 3. eta 3. postuko pilota partidak eta sari banaketak. -19:30. XV. Patata tortila lehiaketa. Gero egindako tortilak eta ardoa banatuko dira. -20:00. Toka lehiaketa herritarrentzat. -Iluntzean. Zeraingo trikitilarien saioa. Ostirala, San Pedro -20:00. XX. Sagardo dastaketa, taloak eta oilasko errea. -23:30. Joselu Anaiak taldea. -Goizaldera. Txokolate jana. Larunbata -14:00. Gazte bazkaria. -17:00. Umeentzat puzgarriak, jolasak eta merinda. -Iluntzean. Ardo banaketa, herri afaria eta mozorro gaua. -23:30. Txerri harrapaketa. -23:30. Egurra ta kitto eta Kupela taldeak. Hasi aurretik argazki lehiaketako sari banaketa. -Goizaldera. Txokolate jana Igandea -Goizean. Goiz eresia Segurako txistulariekin. -11:00. Bola lehiaketa. -11:30. Meza. -Ondoren. Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa. -Eguerdian. Elustondo Anai-Arrebak trikitilariak. -13:00. Toka lehiaketa. -20:00. Herri kirolak eta bertsolariak. Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua; Xabier Dorronsoro eta Jexux mari Lasa. Harrijasotzailea: Xabier Aranburu Guzta. Bertsotan: Endika Igartzabal eta Gorka Maiz.Elustondotarrak ondoren.
Ibilbidearengatik bakarrik ez, emaitzei begiratuta ere goierritar nagusitasun erabatekoa izan du junior mailako txirrindularien Gipuzkoako Itzuliak. Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du lau jardunaldiko lasterketa. Ostiraleko aitzinetapan, Zumarragatik Antiorako kronoigoeran nagusi izan, eta lider jarri zen Olaberria, 15 segundoko aldearekin. Larunbatean, Olaberria-Olaberria lehen etapa Caja Ruraleko taldekide Alex Aranburu beasaindarrak irabazi zuen, ihes eginda bakarrik helmugaratuta. Hark hartu zuen lidertza. Olaberria, ordea, hirugarren sailkatu zen. Igandea, Andoainen, Caja Ruralentzat egun borobila suertatu zen: Iker Azkarate lazkaotarrak irabazi zuen etapa, eta lider ipini zen, Aranburu bigarren lekura pasatuta (17 segundora). Olaberria, etapan bigarren, sailkapen orokorreko hirugarrena zen, 18 segundora. Caja Rural taldeko txirrindulariak aurreneko hiru postuetan zirela, Itzulia Seguran bukatu zen, atzo arratsean. Azkarate liderrak 1:30 galdu zuen helmugan, eta Aranburu bigarrenak 2:10. Handienen pareko erregulartasuna erakutsiz, Pello Olaberriak hirugarren bukatu zuen etapa, Beñat Etxabe irabazlearengandik 7 segundora. Lau egunetako lana aintzat hartuta, Olaberria da txapeldun.
Lazkao Kirol Elkarteko futbol sailak entrenamendu saioak egingo ditu aste honetan, bi egunetan. 2012-13 sasoian futbolean jokatu nahi duten haurrentzat da deialdia, 2000n jaiotako mutilentzat. Entrenamenduak ordubetekoak izango dira, gaur (asteartea) e...
BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan. Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan». Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen». Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu [...]